×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Nola atera etekina Black Friday egunari zure negozioan salmentak handitzeko

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Ba al zenekien Black Friday edo Ostiral Beltzak izen hori duela egun horretan merkatariek euren zenbaki gorriak (galerak) zenbaki beltz edo irabazi bihurtzen dituztelako? Estatu Batuetan Esker Onezko egunaren biharamunean ospatzen dute, eta Gabonetako erosketen hasiera izaten da. Ameriketan oso zabalduta dagoenez, enpresa askotan jaieguna izaten da eta asteburua luzatzen dute erosketak egitera joateko.

Baina adi, kontua ez da hor amaitzen: online denden Cyber Monday dator gero, eta kontsumitzeko grinak ez du etenik Gabonak arte. Beraz… Guztia prest al duzu datorren Black Friday egunean zure salmentei bultzada ederra emateko? Ekin diezaiogun, bada.

Lehenik eta behin, saltoki bat baduzu, Black Fridayren trenera igotzea komeni zaizula argi izan behar duzu, ohitura amerikarrei gorroto badiezu ere. Eta zalantzak badituzu, hona hemen datu batzuk. Gaur egun, enpresen % 80k baino gehiagok egiten omen du Black Friday egunarekin lotutako sustapenen bat. Beraz, hobe da klub horretatik kanpo ez gelditzea: bezero asko joango zaizkizu saltokira egun horretarako prestatu dituzun eskaintzen bila, eta ezin dituzu atsekabetu ezta uxatu ere.

Gainera, marka handiek egiten dituzten marketin-kanpaina erraldoiak aprobetxa ditzakezu. Saia zaitez horietaz baliatzen, ildo horretan ez duzu bestetik egin beharko. Saltzaile gisa duzun eskarmentuari esker ondo dakizu kontsumitzaile askok modu konpultsiboan erosten dutela beherapen edo sustapen giroan murgiltzen direnean, eta batez ere eskaintza horiek egun bakarreko iraupena dutenean. Mezua hau da: “Aprobetxa ezazu eskaintza hau edo betirako galduko duzu”. Hortaz, has zaitez oraintxe bertan zeure sustapenak prestatzen.

Lehia basatiaren erdian nabarmentzea zaila den arren, aholku hauek Black Friday egunari etekinik handiena ateratzen lagun zaitzakete.

  • Ez mugatu eskaintza friday bakarrera. Egun bateko eskaintzaren bidez salmenta onak lortzen baditugu, zergatik ez luzatu apur bat? Saltoki askok Black Fridayren bultzada aprobetxatzen dute eta asteburu osoan zehar eusten diote eskaintzari. Are gehiago, teknologiako online-negozio askok Cyber Monday eguneraino luzatzen dute. Kate handi batzuek astebete ere aurreratzen dituzte sustapenak. Luzatze hori asko zabaldu zen Estatu Batuetan, eta Grey Thursday (Ostegun Grisa) deitu zitzaion.
  • Erabili zure marketin-baliabide guztiak. Saia zaitez zure sustapenak jendartean ezagutarazten. Bidali zure bezeroei mezu elektroniko pertsonalizatua zure eskaintzen berri emateko. Erabili Facebook, Instagram eta Pinterest zure jarraitzaileei, haientzat prestatu duzuna iragartzeko. Publizitate-kanpainak ere egin ditzakezu merke-merke Facebook Ads erabiliz. Aldatu eta pertsonaliza ezazu zure webaren azaleko orria eslogan erakargarri baten bidez; presta eta diseina itzazu zure kartelak eta jar itzazu aurreko egunetan zure dendako erakusleihoan. Erabili Interneten eskura dauden doako diseinu-tresnak zure komunikazioak egiteko, ostirala denez luzatu apur bat ordutegia eta eskaini kortesiazko pasteltxoren bat…
  • Ez gorde zure produktu  izarrak. Honez gero jakingo duzu zein diren zure bezeroek gehien eskatzen dituzten produktuak. Bultzadatxo bat besterik ez dute behar horiek erosi eta etxera eramateko. Bultzadatxoa emateko: atera kontuak sustapena prestatzeko orduan eta zure negozioak errentagarri izaten jarrai dezan. Horrela, bezeroek beste produkturen bat ere eramango dute agian.
  • Deskontuak ez dira aukera bakarra. Produktu batengatik gutxiago ordaindu nahi du jende guztiak. Baina hori ez da sustapenak prestatzeko duzun baliabide bakarra, ezta gutxiagorik ere. Batzuetan prezioaren aldetik lehiatzea arriskutsua izan daiteke, eta saltoki txikiek irabazi-marjina txikiagoa duzue handiek baino. Horregatik, argi ibili beharra duzue eta 2×1 erako sustapenak erabili, erosteagatik oparia eskaini, zozketak antolatu…
  • Erabili zure dohain komertzialak. Bezeroak geureganatzeko funtsezko datak dira hauek. Hortaz, atera etekina zure dohain komertzialei eta erakutsi zure aurpegirik onena: izan beti atsegina eta gogoratu zu zarela salmenta-kateko azken maila. Eta online-denda baduzu, ziurtatu zure produktuek hasierako prezioa eta deskontua egin ondorengoa erakusten dutela: argitasuna funtsezkoa da merkataritza elektronikoan.

Eta, batez ere, gogoratu Gaztenpresatik zure esku jartzen ditugun baliabide guztiak, hala nola gure prestakuntza-tailerrak eta zure negozioa sendotzeko tresnak.

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...

2025-02-10 00:49:39