Instagram Stories eta Pinterest, salmentarako zure tresnak - Gaztenpresa

Instagram Stories eta Pinterest, salmentarako zure tresnak

Imajinatzen duzue zuen negozio berriak 675 milioi pertsonaz osaturiko publiko potentziala izatea? Bada, horiexek dira, gutxi gorabehera, Instagrameko (500) eta Pinteresteko (175) jarraitzaileak. Eta gero eta gehiago dira. Dagoeneko ezagunak diren bi tresna horiek horren ezagunak ez diren enpresa-funtzionaltasun berriak dituzte, edozein ekintzaileri bere negozio berria koipeztatzen lagun diezaioketenak. Nola jakin nahi duzue?

Instagram Stories

Instagram enpresa askoren marketin-estrategietan dagoeneko kolaboratzaile zaharra izan arren, duela urtebete Instagram Stories jarri zuen martxan, oraindik enpresa-erreminta gisa hedatu ez den funtzioa. Tresna hori oso lagungarria izan daiteke beren produktua edo zerbitzua modu ez inbaditzailean eta, batez ere, modu atseginean ezagutzera eman nahi dutenentzat.

Instagram Stories funtzioak argazkiak eta bideoak modu sinplean eta 24 orduko indarraldiarekin editatzea eta igotzea ahalbidetzen du, Snapchat formula erabiliz. Haren abantaila nagusia hau da: ikuslea bere borondatez sartuko dela zure istorioak ikustera eta, beraz, berak erabakiko duela zuk kontatzen duzun horri segundo batzuk eskaini ala ez. Horregatik, egokitzat jotzen dituzun eduki guztiak argitaratu ahal izango dituzu, etengabe eta zure jarraitzaileen profila inbaditu beharrik izan gabe.

Gainera, modu dibertigarrian eta askean egin ahal izango duzu, Instagram Stories funtzioak igotzen dituzun argazkiak eta irudiak pertsonalizatzen lagunduko baitizu, testuak, ikonoak eta beste sormen-efektu batzuk erabiliz. Eta hori guztia, zure jarraitzaileentzako eduki interesgarriak sortu ahal izan ditzazun. Horiek sormenarekin apaintzeko denbora pixka bat baino ez duzu beharko, orain arte egin duzun bezala. Zure istorioekin interesa piztea lortzen baduzu, zure jarraitzaileak zure profiletik pasatuko dira egunero. Badakizu nola funtzionatzen duen? Urrats gutxi batzuetan azalduko dizugu.

  1. Egin argazki bat edo bideo bat Instagramen.
  2. Editatu zure argazkiari edo bideoari marrazki, testu edo sticker bat gehituz.
  3. Gorde emaitza zure mugikorrean.
  4. Partekatu botoi bakar bat sakatuta. Dagoeneko istorio bat sortu duzu Instagramen.

 

Pinterest

Sare sozial honek abantaila ugari eskaintzen dizkie beren jardueraren itxura ahalik eta gehien zaintzen duten enpresei, hala nola, jatetxe-arloan, modan, diseinuan, argazkigintzan eta abarretan lan egiten duten enpresei.

Pinteresten pin-sistema ez da beste sare sozial batzuetan ikusten duguna bezalakoa. Kasu honetan, erabiltzaileek −enpresak nahiz pertsonak− edukia igotzen dute Pinterestera, eta erabiltzaileak berak sailkatzen dituen eta haren hasierako feedean eta bilaketa-emaitzetan agertuko diren Pinak gehitzen dituzte.

Jarraian, Pinterest aprobetxatzeko gomendio batzuk eskaintzen dizkizuegu.

  1. Antolatu zure edukia. Sortu taula tematikoak zure edukiak gaika antolatzeko eta erabiltzaileei eta bilaketa-motorrei nabigazioa errazteko.
  2. Pertsonalizatu zure Pinak. Gehitu zure marka edo logoa partekatzen dituzun Pin guztietan ahalik eta hedapenik handiena lortzeko, baina izan zaitez burutsua, benetan transmititu nahi duzuna edukia dela pentsa dezaten.
  3. Gehitu erosketari buruzko informazioa. Pinteresteko erabiltzaileen % 21ek sare sozial horretan ikusitako produktuak erosten dituzte. Horregatik, oso interesgarria eta erabilgarria da zure produktuei eta horiek erosteko moduari buruzko informaziorik garrantzitsuena gehitzea.
  4. Eskain iezaiozu denbora. Sare sozial guztiek bezala, Pinterestek ere arreta behar du: parte hartu, kolaboratu eta harremanetan egon beste erabiltzaile eta eduki batzuekin.

 

Argi duzu bi sare sozial horiekin nola bat egin zure negozioari garatzen laguntzeko? Gaztenpresan tresna horien erabilerari buruzko Mintegi Tematikoak eskaintzen dizkizugu, zure negozioa nabarmentzen laguntzeko eta enpresa arloko IKTen funtsezko alderdiak ezagutzeko. Zain gaituzu!

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?