Dagoeneko negozio bat baduzu - Gaztenpresa

ZURE ALDE

Zure negozioa dagoeneko abian badago, sendotzen lagunduko dizugu.

COMPYTE

COMPYTE

COMPYTEren bidez, enpresa bakoitzak lehiakideen aldean duen lehiakortasuna azter dezake, eta lehiakortasun hori hobetzeko bideak zein diren jakin dezake.

LABORAL Kutxak eta Mondragon Unibertsitateak sustatzen duten COMPYTEri esker, enpresa tipologia bakoitzari egokitutako diagnostikoa eta ekintza-plana landu dezakegu. Soilik hiru etapa burutuz eta tresna sorta baten bidez, zeure enpresaren lehia-osasuna aztertzeko aukera izango duzu.

  1. Diagnostikoa. 15 minutuko onlineko test erraz batek zure enpresaren potentzialtasun osoa erabiltzen lagunduko dizu. Hemendik joan zaitezke bertara: zure enpresaren lehiakortasuna neurtzeko testa. Zalantzarik baduzu, kontsultatu Compyte testa osatzeko laguntza-gida.
  2. Aholkularitza. Aztertu eskura dituzun aukerak, testaren emaitzak kontrastatuz. Sortu ekintza-plana, ekintza espezifikoen inpaktua neurtzeko mugarriak ere aintzat hartuko dituena. Helburua: enpresaren lehia-posizioa hobetzea.
  3. Ekintza. Zure enpresaren lehiakortasuna hobetzeko ildo berriak irekitzeko prozesuan lagunduko dizugu.
Icono Apoyamos 2

MENTORINGA

Gure Mentoring programan lanbide-esperientzia luzeko pertsonak biltzen dira. Eskuzabaltasun osoz, ekintzailetzan abiatzen diren gazteen kudeaketa-trebeziak garatzen laguntzeko eskaintzen dute euren denboraren zati bat.

Mentoring-taldeek ekintzailetza-prozesuko erabakiak hartzen eta eginkizunak gestionatzen laguntzen diete ekintzaileei.

Youth Business Spain sareko kideak gara, eta 40 herrialdetan jorratzen den YBI metodologia erabiltzen dugu.

Zatoz gure taldera Mentoring Gaztenpresaren Linkedlnen.

Nahi duzu programan parte hartu?

Icono Apoyamos Ordenador

NETWORKINGA

Eman ezagutzera eta hedatu zure negozioa kontaktuen profesional-sare baten bitartez. Zure enpresaren ikusgaitasuna handitzen lagunduko dizugu, baita gure kontaktuen sarearekin lotura komertziala izaten ere.

Profesionalek beren zerbitzuak edo produktuak ezagutzera emateko komunikazio-guneak gaitzen ditugu, horrela, enpresaren ospea handitzeko eta beste ekintzaile batzuekin lankidetzan jardun ahal izateko.

Hemendik gure komunitatera sartu ahal izango zara

Apoyamos Icono

AHOLKULARITZA

CONSULTING PRO enpresa-gestiorako doako aholkularitza-zerbitzu bat da, LABORAL Kutxaren bezeroak diren profesional, autonomo eta negozio txikiei bideratua.

LABORAL Kutxak Euskadin eta Nafarroan sustatzen duen zerbitzu hori finantza-jarduerarekiko guztiz independentea da, eta beraz, guztiz konfidentziala. BULTZ-LAN CONSULTING aholkularitza-enpresak gestionatzen du. Esperientzia eta ospe handiko enpresa da.

900 100 240 telefono-zenbakiaren bitartez edo posta elektronikoz consultas@consulting-pro.org, zure merkataritza-jarduera garatzean sortzen zaizun edozein kontsulta bidal diezagukezu. Gure profesionalen taldeak bizkor eta eraginkortasunez erantzungo dizu. Bisitatu Consulting Proren webgunea.

EUROPAKO INBERTSIO FUNTSAREN FINANTZAKETA

Europako Inbertsio Funtsaren eta Laboral Kutxaren artean sinatutako hitzarmenen emaitza dira EIF finantzaketa-lerroak. Sortu eta finkatzeko fasean dauden negozioetarako finantzaketa errazteko helburua dute.

EIF finantzaketak honako abantaila hauek ditu:

  • Bizkorrago ematen da eta berme gutxiago eskatzen dira.
  • Hitzarmeneko finantza-baldintza bereziak ditu.

Eta honako kolektibo hauek dute eskura, hiru lerroren bidez:

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?