×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Laida San Sebastián: “Interesgunea aurkitzen laguntzen diet gazte ekintzaileei”

Laida San Sebastian
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Laida San Sebastianena izan zen Gaztenpresatik ekimenean jasotako azken testigantza. Gizarte arloan ia 20 urtez ekintzaile izan ondoren, orain Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoko ikasleekin partekatzen ditu bere ezagutzak eta esperientziak, Ekintzailetza Teknologikoko arduraduna baita han.

Ni naiz guztiari ‘bai’ esatearen asmatzailea”, aitortu zuen Laidak keinu bat eginez Andrea Fernandezek egin zuen aurreko mintzaldiari. Hain zuzen ere, jarrera horrek bultzatu zuen ingeniaritza ikastera, berak odontologoa izatea pentsatua zuenean. “Amak apuntatu ninduen ingeniaritzan, oso azkarra ikusten baininduen nonbait, eta ni, interesgune argirik ez nuenez, haraxe joan nintzen”.

Bere erresilientzia unibertsitatean erakutsi behar izan zuen lehen aldiz. “Beti bikain ateratzen nuen irakasgai guztietan, eta, uniko lehen urtean, hara non, zazpi gutxiegi atera nituen hamar irakasgaitatik”. Baina horrek ez zuen adoregabetu, ez horixe, eta ahal zuen guztia egin zuen gutxiegi haiek gainditzeko eta ingeniaritza ikasten jarraitzeko.

Ekin, ideia jakin bat izan gabe, esperientziarik gabe eta dirurik gabe

Jarraikitasun horrekin, karrerako azken urtera iritsi zen Laida, eta, orduan, lan-irtenbideetako bat enpresa bat sortzea zela esan zien irakasle batek. “Niri ez zitzaidan inoiz burutik pasa ere egin ekintzailetzaren kontu hori, baina ondo egon zitekeela iruditu zitzaidan”.

Hala, bada, negozio-ideia argirik gabe, esperientziarik gabe eta dirurik gabe, Laidak bere lehen enpresa jarri zuen martxan adinekoen eta desgaitasunen bat duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko. “‘Old school’ ekintzailea izan nintzen, eskola zaharrekoa. Ez nintzen kalera ateratzen beste batzuek zer egiten zuten ikustera; Internet zen nire informazio-iturria “.

Hala ere, Laidari ez zitzaion hain gaizki joan eta bizirik mantendu zuen bere proiektua, bazkide batekin, 17 urtez. “25 laguneko lantaldea eta oso lan-giro ona izatea lortu genuen. Egia da enpresa kudeatzeko gure modua ‘GKE modukoa’ zela. Hau da, negozioak sortu zituen irabaziak ez genituen inoiz bi bazkideon artean banatu; enpresan inbertitu genituen beti, baldintzak hobetzeko…”.

Baina orduan negozioak behera egin zuen eta langileen soldata murriztu egin behar izan zuten. Handik aurrera, giroa pozoitzen hasi zen, eta hainbat lan-epaiketa izan zituzten. Laidak irabazi egin zituen, baina “taldea, konfiantza eta energia galtzearen truke”.

Azkenik, 2017an, erabaki zuen amaiera ematea bere abentura ekintzaileari. “Ez nuen proiektuarekin jarraitzeko gogorik. Langile guztien subrogazioa lortu nuen eta 0an geratu nintzen, dirurik gabe, baina zorrik gabe”. Egoera hartan, berriro martxan jarri besterik ez zegoen. “Ama naiz eta bi seme-alaba ditut; aurrera egin behar nuen”.

Berritik hasten

Ia bi hamarkada haietan ekintzaile gisa bizitako guztiak, eta, bereziki, azken etapa gogor hartan bizitakoak, balio izan zion bere enpresan funtzionatu ez zuen guztiaz jabetzeko, baita jatorrian ere. “Orduan konturatu nintzen zein garrantzitsua den Gaztenpresa bezalako erakundeek egiten duten lana, ekintzaileei laguntzen baitiete helburuak finkatzen eta negozio-plana egiten, plan errealista eta ondo pentsatua izan dadin”.

Hausnarketa-prozesu hari esker konturatu zen bere bizitzako etapa berri hartan egin nahi zuena zela bere negozioarekin ikasitako guztia partekatu ekiteko asmoa zuten gazteekin, eta hori egiteko zein izan zitekeen modu hobea unibertsitatearen bidez baino.

Oraingoan bai argi zuen interesgunea. Hala, familiaren laguntzari esker eta interim manager freelance gisa lan eginez, psikologian doktoregoa lortu zuen denbora errekorrean, eta Mondragon Unibertsitateko irakasle bihurtu zen. “Orain, saiatzen naiz ikasleak jabetu daitezen enpresa bat martxan jartzeak dakarren guztiaz, argi izan ditzaten zein den helburua, zein diren beren balioak eta zer bide jarraitu behar duten haiek gauzatzeko”.

Eskerrik asko zure testigantzagatik, Laida! Eta baita Andreari eta Elsa eta Kekori ere! Zuekin asko ikasi dugu Gaztenpresatik ekimenean. Hurren arte!

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...