Ikasi hainbat formatutako diseinuak egiten Canva erabiliz

Ezagutzen dituzu Canvak ematen dizkizun diseinu-aukera guztiak? Saio honetan, on line diseinatzeko tresna erraz honetan sakonduko dugu, zure negoziorako ikusizko elementuak sortzeko askatasuna izan dezazun. Gainera, No te pierdas en las redes marketin digitaleko agentziak jarraibide batzuk emango dizkigu gure diseinuak ahalik eta ordenatuak egon daitezen.
TicketBAI. Zer, noiz, nori, STa?

Hilabete asko daramatzagu TicketBAI-ri buruz hitz egiten, baina zer da benetan? Web-mintegi honetan, FinBox-ek zalantzak argituko dizkizu, eta zerga-iruzurraren aurkako nahitaezko sistema berri hori zertan datzan eta noiz ezarriko den azalduko dizu. Gainera, egunerokoan nola lagunduko dizun aztertuko duzu, eta software batean inbertitu behar duzun edo zure STak dagoeneko sartuta duen jakingo duzu.
Planifikatu ala amets egiten dugu? Sortu zure aurrekontua 5 pausotan

Finantza-osasuneko Asteazkenen web-mintegien zikloaren barruan, aurrekontu batek etorkizunean sor daitezkeen likidezia-arazoak kontrolatzeko eta horiei aurrea hartzeko duen garrantzia ikusiko dugu. Aurrekontu bat behar bezala egiteko kontuan hartu behar ditugun 5 urratsak kontatuko dizkigu FinBox-ek. Saio honetan, adibide praktiko batzuk ikusiko ditugu, zuhurtasunez lan egiteak duen garrantzia ikusten lagunduko digutenak, salmenta lortzeko behar den denbora kontuan […]
Antolatu eta planifikatu zure lana sare sozialetan: Business Suite eta Metricool

Business Suite eta Metricool: Gure negozioaren sare sozialak kudeatzea denbora asko eraman dezake. Horregatik, hori optimizatzen laguntzen diguten tresnak erakutsi nahi dizkizugu, aldi berean sare sozial batean edo gehiagotan edukiak programatu ahal izatko. Web-mintegi honetan, horietako bik eskaintzen dizkiguten aukerak ikusiko ditugu: Business Suitek Facebook eta Instagram kudeatzeko, eta Metricoolek hainbat sare sozialetan edukiak programatzeko […]
Zenbat saldu beharko luke zure negozioak aurrera egiteko?

Web-mintegi honetan errentagarria izateko gutxieneko salmentak zein izan beharko liratekeen identifikatzen ikasiko dugu, hau da, “Gutxieneko fakturazio-atalasea”. Adibide praktikoen bidez egingo dugu, eta agertokiak simulatuko ditugu, zure negozioa ondo doan ikus eta uler dezazun. Gainera, gutxieneko fakturazio-mugak ezagutuko ditugu, eta horrek gure negozioaren errentagarritasuna berehala ikusten lagunduko digu. Saio hau “Finantza-Osasuna”-ri buruzko tailer sekuentzialen ziklo […]
Diruzaintza. Ez geratu eskudirurik gabe!

Web-mintegi honetan ikusiko dugu nola kudea dezakegun altxortegiko koadro bat, gure negozioaren kobrantza eta ordainketen kontrola izateko eta, horrela, zenbaki gorrietan ez sartzeko. Horretarako, gainera, “CashBox” izeneko kudeaketa-tresna erabiliko dugu, eguneroko zergak modu automatizatuan jasotzeko.
Zein da finantza-produkturik egokiena niretzat?

Web-mintegi honetan, merkatuan dauden finantza-produktu nagusietako batzuk ezagutuko ditugu, eta jakingo dugu une bakoitzerako zein den egokiena. Horretarako, halako produktuak ulertzeko lagungarriak izango zaizkigun adibide praktikoak ikusiko ditugu. Gainera, mailegu baten eta kreditu-lerro baten arteko aldea ezagutuko dugu, eta factoringa zer den ere bai. “Finantza-osasunari” buruzko gainerako web-mintegiak bezala, FinBox-ek emango du, eta ordubeteko iraupena […]
Zer prezio jarri behar diet nire produktu/zerbitzuei atzamarrak harrapatu barik?

Ikusiko dugu nola ezarri zure produktu edo zerbitzuen prezioak, negozioak bere gain hartzen dituen kostu finko eta aldakorren arabera. Horrela, lortu nahi genukeen irabazi-marjina simulatuko dugu eta pricing teknika batzuk ikusiko ditugu, gure prezioak ahalik eta modurik egokienean ezartzen lagunduko digutenak.
Online publizitatea. Nola erabili gure negozioan?

Web-mintegi honetan, publizitate-plataformek Interneten eskaintzen dizkiguten aukerak aztertuko ditugu. Eskaintzen dizkiguten segmentazio-aukerak eta gure negozioarentzat benetan interesgarriak diren audientziak sortzen lagun diezaguketen konfigurazioak azalduko ditugu. Gure iragarkiak sortzeko gakoak ere ikusiko ditugu, bai eta gure kanpainen emaitzak nola neurtu ere. Informazio gehiago
Nola aztertu Interneten egindako lanaren emaitzak. Web eta sare sozialetako analitika

Sare sozialek eta Google Analytics-ek datu ugari eskaintzen dizkigute gure on-line ekintzen eragina aztertzeko, baina zein dira benetan neurtu nahi ditugunak gure negozioaren bilakaera ezagutzeko? Webinar honetan ikusiko dugu zer adierazle aztertu behar ditugun sare sozialetan eta Interneten ditugun helburuen arabera, eta datu horiek non atera ditzakegun. Informazio gehiago