Ikasi hainbat formatutako diseinuak egiten Canva erabiliz

Ezagutzen dituzu Canvak ematen dizkizun diseinu-aukera guztiak? Saio honetan, on line diseinatzeko tresna erraz honetan sakonduko dugu, zure negoziorako ikusizko elementuak sortzeko askatasuna izan dezazun. Gainera, No te pierdas en las redes marketin digitaleko agentziak jarraibide batzuk emango dizkigu gure diseinuak ahalik eta ordenatuak egon daitezen.
TicketBAI. Zer, noiz, nori, STa?

Hilabete asko daramatzagu TicketBAI-ri buruz hitz egiten, baina zer da benetan? Web-mintegi honetan, FinBox-ek zalantzak argituko dizkizu, eta zerga-iruzurraren aurkako nahitaezko sistema berri hori zertan datzan eta noiz ezarriko den azalduko dizu. Gainera, egunerokoan nola lagunduko dizun aztertuko duzu, eta software batean inbertitu behar duzun edo zure STak dagoeneko sartuta duen jakingo duzu.
Planifikatu ala amets egiten dugu? Sortu zure aurrekontua 5 pausotan

Finantza-osasuneko Asteazkenen web-mintegien zikloaren barruan, aurrekontu batek etorkizunean sor daitezkeen likidezia-arazoak kontrolatzeko eta horiei aurrea hartzeko duen garrantzia ikusiko dugu. Aurrekontu bat behar bezala egiteko kontuan hartu behar ditugun 5 urratsak kontatuko dizkigu FinBox-ek. Saio honetan, adibide praktiko batzuk ikusiko ditugu, zuhurtasunez lan egiteak duen garrantzia ikusten lagunduko digutenak, salmenta lortzeko behar den denbora kontuan […]
Nola eskatu eta erabili sinadura digitala

Gero eta izapide gehiago daude Administrazio Publikoan, non sinadura digitala edukitzea beharrezkoa den. Web-mintegi honetan, sinadura digital mota guztiak ikusiko ditugu, horietako bakoitzak zertarako behar dugun eta nola eskatu. Informazio gehiago
Reels, Tik Tok, Youtube eta Shorts-erako bideo laburrak nola planteatu eta editatu

Online komunikazioaren tendentzietako bat bideoak dira, bereziki sare sozialetan argitaratzen direnak. Horietan laburtasuna da ezaugarririk baliotsuena. Web-mintegi honetan, zenbait gomendio emango dizkizugu bideo labur hauek antolatzeko eta zure mugikorrarekin bideoak grabatzen ikasteko, horri guztiari etekin onena ateraz. Zure bideoek kutsu profesionalagoa izan dezaten erabil ditzakezun aplikazioak ere azalduko dizkizugu. Informazio gehiago
Antolatu eta planifikatu zure lana sare sozialetan: Business Suite eta Metricool

Business Suite eta Metricool: Gure negozioaren sare sozialak kudeatzea denbora asko eraman dezake. Horregatik, hori optimizatzen laguntzen diguten tresnak erakutsi nahi dizkizugu, aldi berean sare sozial batean edo gehiagotan edukiak programatu ahal izatko. Web-mintegi honetan, horietako bik eskaintzen dizkiguten aukerak ikusiko ditugu: Business Suitek Facebook eta Instagram kudeatzeko, eta Metricoolek hainbat sare sozialetan edukiak programatzeko […]
Zenbat saldu beharko luke zure negozioak aurrera egiteko?

Web-mintegi honetan errentagarria izateko gutxieneko salmentak zein izan beharko liratekeen identifikatzen ikasiko dugu, hau da, “Gutxieneko fakturazio-atalasea”. Adibide praktikoen bidez egingo dugu, eta agertokiak simulatuko ditugu, zure negozioa ondo doan ikus eta uler dezazun. Gainera, gutxieneko fakturazio-mugak ezagutuko ditugu, eta horrek gure negozioaren errentagarritasuna berehala ikusten lagunduko digu. Saio hau “Finantza-Osasuna”-ri buruzko tailer sekuentzialen ziklo […]
Diruzaintza. Ez geratu eskudirurik gabe!

Web-mintegi honetan ikusiko dugu nola kudea dezakegun altxortegiko koadro bat, gure negozioaren kobrantza eta ordainketen kontrola izateko eta, horrela, zenbaki gorrietan ez sartzeko. Horretarako, gainera, “CashBox” izeneko kudeaketa-tresna erabiliko dugu, eguneroko zergak modu automatizatuan jasotzeko.
Zein da finantza-produkturik egokiena niretzat?

Web-mintegi honetan, merkatuan dauden finantza-produktu nagusietako batzuk ezagutuko ditugu, eta jakingo dugu une bakoitzerako zein den egokiena. Horretarako, halako produktuak ulertzeko lagungarriak izango zaizkigun adibide praktikoak ikusiko ditugu. Gainera, mailegu baten eta kreditu-lerro baten arteko aldea ezagutuko dugu, eta factoringa zer den ere bai. “Finantza-osasunari” buruzko gainerako web-mintegiak bezala, FinBox-ek emango du, eta ordubeteko iraupena […]
Zer prezio jarri behar diet nire produktu/zerbitzuei atzamarrak harrapatu barik?

Ikusiko dugu nola ezarri zure produktu edo zerbitzuen prezioak, negozioak bere gain hartzen dituen kostu finko eta aldakorren arabera. Horrela, lortu nahi genukeen irabazi-marjina simulatuko dugu eta pricing teknika batzuk ikusiko ditugu, gure prezioak ahalik eta modurik egokienean ezartzen lagunduko digutenak.