FINANTZA MENTORING-AREN ASTEARTEAK

Ezinbestekoa da negozio propioa jardunean izatea edo enpresaren finantzak kudeatzen dituen pertsona izatea parte hartzeko. Online ere gingo diren talde-saioak izango dira, eta ekintzaileok zuen negozioaren finantza-baliabideen kudeaketari buruz dituzuen zalantzak eta arazo zehatzak mahaigaineratu ahal izango dituzue horietan.
ASTELEHEN DIGITALAK | WhatsApp Business

Ezagutzen duzu Whatsappek enpresentzat bereziki egindako aplikazio hori? Badakizu bezeroei arreta emateko eta haiekin harreman komertziala izateko erabil dezakezula? Ikasi tresna hori erabiltzeko eta zure negozioa behar bezala aurkezteko gakoak. Informazio gehiago
ASTELEHEN DIGITALAK | Posta elektroniko bidezko marketina. Mailchimp

Bezeroak fidelizatzeko tresnarik indartsuenetako bat dira posta elektroniko bidezko kanpainak. Mailchim kanpaina horiek egiteko gehien erabiltzen diren plataformetako bat. Ikusi nola erabil dezakezun salmentak bultzatzeko eta zure kontaktuak kudeatzeko. Informazio gehiago
FINANTZA-OSASUNAREN ASTEAZKENAK | Nola egin eskaintza on bat

Justifikatu zure eskaintzaren prezioa, emandako balio erantsiaren arabera. Ikasi zure eskaintzak sailkatzen eta zure jarraipen-metodologia erabiltzen. Oferta Box (Doan parte-hartzaileentzat): Egindako eskaintzak kontrolatu eta sailkatzeko diseinatutako tresna.