ASTELEHEN DIGITALAK | Nola erabili AA zure negozioaren presentzia digitala bultzatzeko
Badakizu zer diren Adimen Artifizial Sortzailearen tresnak? ChatGPT horietako bat baino ez da, baina askoz gehiago daude: Bing, Bard, Dall-E, Midjourney, InVideo, etab. Ezagutu nola erabili AA-ren tresna horiek zure webgunerako, sare sozialetarako eta abarretarako testuak, irudiak eta bideoak sortzeko eta editatzeko.
ASTELEHEN DIGITALAK | Nola editatu bideoak zure mugikorrean CapCut-ekin
Ezagutzen duzu aurretiko ezagutzarik gabe bideoak erraz editatzeko CapCut doako aplikazioa? Badakizu haren interfazean mugitzen eta bertako funtzionalitateak erabiltzen? Ikasi aplikazioa erabiltzen, bideo-klipak mozteko eta batzeko, eta musika, emojiak, stickerrak, azpitituluak eta abar gehitzeko.
ASTELEHEN DIGITALAK | Canva eta haren adimen artifizialeko tresna: Espejo Mágico
Ezagutzen dituzu aurretiko diseinu- ezagutzarik gabe irudiak eta bideoak erraz sortzeko Canvaren funtzionalitateak? Bazenekien Estudio Mágico izeneko adimen artifizialeko tresna-sorta bat sartu duela? Ikasi AAko tresna hori erabiltzen. Zure sare sozialetarako eta blogerako testuak sortu ahal izango dituzu, baita irudiak eta bideoak ere, testuetatik abiatuz.
ASTELEHEN DIGITALAK | Bideo laburrak zure negozioaren Instagram-eko eta/edo TikTok-eko kontuetarako
Badakizu bideoak direla sare sozialetako edukirik gogokoenak? Zuk ere erabili nahi dituzu Interneten zeure negozioa aurkezteko? Ikasi zure mugikorra erabiltzen, bideo laburrak egiteko, editatzeko eta Instagramen eta TikToken argitaratzeko. Informazio gehiago