×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Abian da 11. Asmakuntza eta Diseinu Lehiaketa 2014 – 2015

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Izena emateko epea: 2014ko urriaren 1etik 2015eko urtarrilaren 31ra. Lanak entregatzeko azken eguna: otsailaren 28a.

Gaztenpresak urte batzuk daramatza Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolak (TECNUN) antolatzen duen lehiaketa laguntzen, eta Espainiako estatuko ikasle guztiei dei egiten die sormena eta berrikuntza oinarri dituen ekimenean parte hartzera.

Duela sei urte ekin zioten lehiaketa antolatzeari, eta partaidetza aldetik oso arrakastatsua izan ohi da. Honako hauek dira lehiaketaren helburuak:

  • Pentsamendu kritikoa sustatzea. Jakin-mina eta behaketa bultzatuko dituen gogoa.
  • Berrikuntza eta ekintzailetzarekin, sormena eta talde-lanarekin lotutako balioak eta jarrerak sustatzen laguntzea.
  • Berrikuntza eskolaren eta unibertsitatearen eremura eramatea.

DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleei bideratuta dago lehiaketa. Ilusioa eta ideiak besterik ez dira behar parte hartzeko. Gehienez 3 laguneko taldeetan har dezakete parte gazteek, baita bakarka ere. Kiroleko edo teknologiako produkturen bat hobetzera bideratu beharko dute euren sormena eta asmamena. Kiroletako edo teknologiako produktuaren funtzionaltasuna, ergonomia, segurtasuna, eraginkortasuna, fidagarritasuna eta abar hobetzea izan daiteke berrikuntzaren xedea. Ideia berriaren eta horren diseinuaren azalpena ebaluatuko da.

Azken edizioan 65 ikastetxetako ia 300 ikaslek hartu zuten parte, eta haiekin lanean jardun zuten irakasle gehienak honako arlo hauetakoak izan ziren: Mundu garaikiderako zientziak, Ordenagailuz lagundutako diseinua, Informatika, Gorputz Hezkuntza, Teknologia, Marrazketa Teknikoa eta Artistikoa, Fisika, Matematikak eta Ekonomia.

Interesatuta bazaude, informazio gehiago aurkituko duzu TECNUNen webgunean: http://www1.tecnun.es/ingenio/intro.htm

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...