×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Autonomoak jakin beharrekoa diru-laguntza eskatu baino lehen

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Ekintzaileentzako laguntzak, horiek eskuratzeko modua. Informaziorik behar al duzu? Deitu Gaztenpresara, 900 101 143 telefonora.

 

Laguntzak. Enpresa- edo lanbide-abenturari ekiten dion ekintzaileak edo autonomoak horixe bilatzen du sarritan. Baina, finantzaketa edo laguntza eskatu aurretik, aztertu beharreko alderdi batzuk daude, deialdi jakin batera jotzeko aukera ote dugun eta komeni ote zaigun jakiteko. Bateragarria al da bestelako diru-laguntzaren batekin? Epe luzera arazorik sor al ditzake? Gida labur honetan hori guztia azaltzen saiatuko gara.

 

Langabezia-saria kapitalizatzea: bai ala ez?

Neurri lagungarrienetako bat langabezia-saria kapitalizatzea da. Aurreko post batean azaldu genuenez, langabezia-saria dena batera kobratzean datza, diru hori negozioa abian jartzeko inbertitze aldera. Era berean, diru hori autonomoen kuotak ordaintzeko ere erabil daiteke, edo bi aukerak konbina daitezke. Kapitalizazioa, Ogasunean jarduera ekonomikoetan izena eman aurretik eskatu behar da beti, langabezia-saria kobratzen ari garen bitartean. Printzipioz, eskatuko ditugun bestelako diru-laguntzekin bateragarria da.

 

Kontuz bateraezintasunekin

Laguntza-deialdiaren oinarrien arabera, eskatu nahi dugun laguntza hori jasotzen ari garen bestelako ordainekin bateragarria ote den ikusi beharko dugu. Izan ere, laguntza eskatzeko orduan kontuan izan behar dugun lehenetariko datua da hori.

 

Nola bilatu behar ditugu autonomoentzako diru-laguntzak eta bestelako laguntzak?

Laguntzak eta diru-laguntzak BOEn eta autonomia erkidegoetako aldizkari ofizialetan argitaratu ohi dituzte. Gogora dezagun BOEren Interneteko orrialdean, “A la carta” atalean, bilaketa pertsonalizatuak eta alertak sor ditzakegula, informazioa gure helbide elektronikora irits dadin eta interesgarriak zaizkigun azken argitalpenen berri izan dezagun. Aukera bera eskaintzen dute Foru Aldundietako aldizkari ofizialetako Interneteko orrialdeetan ere.

 

Era berean, aukera interesgarria da tokiko garapen-agentzietara eta ekintzaileei laguntzeko elkarteetara edo erakundeetara jotzea, Gaztenpresara, adibidez. Enpresen sorrera sustatzeko LABORAL Kutxaren gizarte-ekintzaren ekimena da Gaztenpresa, eta laguntza eskaintzen die ekintzaileei beren egitasmoaren fase guztietan, baita proiektua abian jartzeko eta sendotzeko laguntzen bilaketan ere.

 

 Kontuan izan behar dugu…

Printzipioz, diru-laguntzek eta bestelakoek ez dutela inoiz gastu edo inbertsio osoa berdintzen, eta beraz, bestelako baliabideak ere erabili beharko ditugula. Gainera, diru-laguntza jakin bat eskatzeko eman beharko dugun denbora eta egin beharko ditugun izapideak ere hartu behar ditugu kontuan, izan ere, laguntzaren zenbatekoa txikia bada agian ez du mereziko hori guztia egitea.

 

Bestalde, agerikoa dirudien arren, diru-laguntza bat ezin liteke inoiz izan diru-sarrera nagusia gure negozio-planean edo hazkunde-aurreikuspenean. Halaber, kontuan izan behar dugu oinarriak urte batetik bestera alda daitezkeela, eta gerta litekeela laguntza hori guretzat eskuragarri ez izatea eskakizunak aldatu egin direlako. Edo guztia bide onetik joan arren, dagokigun diru-sarrera berandutu daiteke (batzuetan urtebete baino gehiagoz). Aintzat hartzekoa da ere diru-laguntzek zergetan izan dezaketen eragina.

 

Laburbilduz, diru-laguntzak gure negozioa laguntzeko modua dira eta kobratzen direnean bultzada garrantzitsua ematen dute, baina enpresa baten bideragarritasuna ez dago inoiz laguntzen menpe.

¿Quieres leer más artículos relacionados?

Febrero 23, 2023
El pasado 23 de diciembre se publicó en el BOE la Ley de Fomento del Ecosistema de las Empresas Emergentes, más conocida como la Ley de Startups. El objetivo de esta nueva norma es conseguir que el Estado se convierta en un destino atractivo para las personas emprendedoras y las inversoras interesadas en este tipo...
Febrero 17, 2023
Un año más, vuelven los Lunes Digitales de Gaztenpresa, unas sesiones de formación on-line impartidas por la agencia de marketing digital No te pierdas en las redes, en las que podrás ponerte al día de materias relacionadas con el ámbito digital de tu negocio. En estos talleres, de entre 1 hora y 1,5 hora de...
Noviembre 30, 2022
¿Sabías que más de la mitad de las empresas del Estado reconocen haber sufrido un ciberataque en el último año? ¿Conoces los términos Phishing, Vishing o Smishing? En este artículo, Lautik IT Solutions nos cuenta esto y mucho más. Esta empresa orientada a las soluciones tecnológicas y la transformación digital participó en el programa de...
Septiembre 16, 2022
Antes de lanzarse a la piscina del emprendimiento, hay que comprobar que tiene agua, lo que en este caso equivale a llevar a cabo un análisis de riesgos y a elaborar un plan de negocio. Recuerda que el plan de negocio o plan de empresa, es un documento muy útil que debe resumir el carácter...
Julio 29, 2022
HALO Donostia es el resultado de la reunión 3 enfermeras con ganas de emprender y de darle la vuelta a la oferta actual en el sector de la enfermería y la dermoestética. En el mes de las Cooperativas, desde Halo Donostia nos cuentan su historia y sus primeros pasos.   HALO Donostia se define como...
Julio 15, 2022
Un proyecto emprendedor puede materializarse en muchas formas jurídicas: Autónomo/a, Sociedad Limitada, Cooperativa, … con motivo del Día Internacional de las Cooperativas, entrevistamos a Ingravity Dreams, un centro enfocado al bienestar animal que inició su andadura empresarial de la mano de Gaztenpresa.   ¿Qué es Ingravity Dreams y cómo surge? Ingravity Dreams es bienestar animal....