Getxoko auto-zinema, amerikarren estiloari jarraiki

Autoz betetako zelaigune bat, pantaila erraldoi baten aurrean. Zinema aire zabalean. Grease edo beste film amerikarren bat gogoraraziko dizu beharbada. Egia esan, agerleku hori astero errepikatzen da Getxon, udalerriko bi gazteren ahaleginari eta adoreari esker: Fernando Soigne eta Jaime Castaños. Honako hau da Getxoko auto-zinemaren historia.   Gaztenpresa Bloga: Nola bururatu zitzaizuen auto-zinema bat egitea? […]