×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Nola bete eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Negozio-plan xehatua eta errealista egiten saiatu zara, orduak eta orduak eman dituzu azken xehetasunak lotzen eta, azkenik, alta eman duzu, jarduerari ekiteko. Eta hori hasiera besterik ez da: bezeroak erakartzeko eta zerbitzuak eskaintzeko egin beharreko lan gogorraz gain, paperak ere egunean eraman behar dituzu.

Gaztenpresan badakigu paperak ez direla beti errazak, eta, horregatik, adituen laguntza eskaintzen dizugu. Ia 22 urte daramatzagu Euskadiko eta Nafarroako ekintzaileei laguntzen haien negozio-ideiak gauzatzen. Zalantzarik gabe, urtero artatzen ditugun ehunka ekintzaileen kezka nagusietakoa administrazioko paperak betetzearen ingurukoa da: nola eraman horiek egunean, bizkor eta denbora eta baliabide gehiegi eskaini gabe.

Eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua

Autonomo askorentzat, diru-sarreren eta gastuen liburua betetzea da horietako kezka bat. Zuzeneko zenbatespenaren bidez kotizatzen duten autonomoek kontabilitate jakin bat egin behar dute, Ogasunaren aginduz. Kontabilitate horrek hiru liburu ditu: diru-sarreren eta salmenten liburua, gastuen eta erosketen liburua eta inbertsio-ondasunen eta amortizazioen liburua. Liburu deritzen horiek, egia esan, fakturen zerrendak dira, eta hiru mota daude:

-zure zerbitzuengatik egiten dituzunak

-zure gastuak justifikatzen dituztenak

-zure jarduerari lotutako produktu edo zerbitzu bat ordaintzen duzunean jasotzen dituzunak

Bizkaian, 140 eredua

Baina Bizkaian desberdina da; izan ere, erregistro-liburu bateratua duen lurralde bakarra da. Lurralde horretan, hiru liburuak 140 ereduaren bidez aurkezten dira, hau da, eragiketa ekonomikoen erregistro-liburuaren bidez. Pertsona fisikoek, ondasun-erkidegoek eta jarduera ekonomikoa duten bestelako erakundeek eraman behar dute liburu hori egunean.

Eragiketa ekonomikoen erregistro-liburuan honako hauek sartu behar dituzu:

-diru-sarrerak eta igorritako fakturak

-gastuak eta jasotako fakturak

-atxikitako ondasunak edo inbertsio-ondasunak

-Europako Erkidegoaren barruan egindako eragiketa jakin batzuk

-funts-hornidurak eta ordejarriak

Eta pentsatuko duzu… Nola eraman behar dut erregistro hori? Foru Aldundiak nahitaez baliabide informatikoen bidez egiteko eskatzen du, eta, horretarako, laguntza-programa informatiko bat jarri du eskuragarri. Horri esker, denbora aurreztu ahal izango duzu gestioan. Aurreko otsailean 2016. urteari zegokion 140 eredua aurkezteko, laguntza-programa informatiko bat zuten zergadunek eskura; baina, hurrengo ekitalditik aurrera, BILA erabili ahal izango duzu. Doako aplikazio informatiko horrek programa bakar batean bateratzen ditu gaur egun eskuragarri dauden laguntza-tresna guztiak, zerga-aitorpen batzuen ereduak osatzeko. Berorren bidez, aurreko ekitaldiko informazio guztiarekin urtero otsailean egin behar den informazio-aitorpena sortu eta Ogasunera bidali ahal izango duzu. Hemen azalduko dizugu nola deskargatu eta nola konfiguratu BILA.

Hori egindakoan, erregistro-liburua osatzeko lehen urratsa 140 eredua deskargatzea da. BILAren hasiera-orrian aurkituko duzu, ezkerreko zutabean, AITORPEN EREDUA aukeran. Aukera hori sakatzean, deskarga ditzakezun ereduak agertuko zaizkizu pantailan. 140 EREDUAren erlaitzean sakatu ondoren, INSTALATU botoian egin behar duzu klik, pantailaren beheko eskuinaldean. Instalatuta dagoenean, berrabiarazi egingo da BILA, eta, berriro zabaltzen duzunean, AITORPEN EREDUA sakatu eta 140 eredua eskuratu ahal izango duzu. Hurrengo urratsa eredua betetzea da: pantailan agertuko zaizkizun jarraibideen arabera erlaitzak osatzea. Horietan, besteak beste, aitortzailearen datuak, ekitaldia, epealdia, aitorpen mota eta azalpena adierazi beharko dituzu.

Laguntzarik behar baduzu izapide horrekin edo ekintzailetzari lotutako beste edozerekin, zure LABORAL Kutxa bulegoan eta Gaztenpresaren webgunean aurkituko gaituzu. Sareetan ere bagaude: Facebooken, Twitteren eta LinkedInen.

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...

2025-02-07 13:01:01