×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

BILA: Zerga-aitorpena egiteko laguntza Bizkaian

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Negozio berria sortu duzu eta zerga-aitorpenak egiten denbora gehiegi galtzen duzula iruditzen zaizu. Hainbat eredu aurkeztu beharrak ere ez du batere laguntzen. Oso errepikakorra egiten zaizu, eta behin eta berriz bete behar izaten dituzu informazio berari buruzko laukitxoak. Egoera horretan bazaude, eta Bizkaiko zergaduna bazara, interesatuko zaizu Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Sailaren programa berria ezagutzea. Estreinatu berri dute, eta Gaztenpresan probatu dugu dagoeneko. Haren xehetasunak argituko dizkizugu.

Urtero artatzen ditugun ehunka ekintzaileren kezka nagusienetakoak betebehar fiskalekin eta haiek modu bizkorrean  betetzearekin lotutakoak dira. Urratsez urrats zure enpresa sortzen laguntzeaz gain, Gaztenpresan aholku emango dizugu eta zure alboan izango gaituzu Administrazioarekin egin beharreko izapide guztietan. 20 urte baino gehiago daramatzagu Euskadiko eta Nafarroako ekintzaileei laguntzen, eta BILA programarekin bezalaxe, egunean gaude gainerako nobedadeekin ere.

BILA doako tresna da eta zure aitorpena ordenagailuz (Windows, Linux eta Mac) betetzen eta aurkezten lagun diezazuke. Plataforma hori berezia da, ordea; izan ere, programa bakarrean bateratzen ditu zerga-aitorpenen ereduak betetzeko gaur egun erabilgarri dauden laguntza-tresna guztiak. Historiko bat gordetzen dizu aurreko ekitaldietako datuak automatikoki berreskura ditzazun, eta horri esker, ez duzu denborarik galdu beharko hainbat laukitxo behin eta berriz betetzen. Zerga-eredu bakoitzarentzat erabilgarri dauden laguntza-programak BILAk ordezkatzea da Foru Aldundiaren helburua, eta horrela, zergadunek tresna bakarra erabili behar izatea, eta ez hainbat, orain arte bezala.

 

Hona hemen BILAn erabilgarri dauden ereduak:

BEZ/2016-2017 eredua

110-111/2017 eredua

115/2017 eredua

130/2017 eredua

140/2017 eredua

180-10I/2016 eredua

182-D1/2016 eredua

187/2016 eredua

188/2016 eredua

190-10T/2016 eredua

193/2016 eredua

296/2016 eredua

340/2017 eredua

345/2016 eredua

347/2016 eredua

349/2017 eredua

603/2017 eredua

720/2016 eredua

Kontuan izan, oso garrantzitsua baita, ez dituela barne hartzen Errentaren, Sozietateen, Oinordetzen, Eskualdaketen eta Jarduera Hasieraren gaineko Zergak kudeatzeko behar diren programak.

 

Nola deskargatu

Lehen urratsa hura instalatzea da. Lehen begiratuan, programa deskargatzeko Foru Aldundiak ematen dituen jarraibideak irakurrita, prozesuak korapilatsu xamarra dirudi, baina minutu gutxian egiten da.

 

Windows

Beste ezer baino lehen, zure ordenagailuan JAVA programa instalatuta dagoen begiratu behar duzu. Horretarako, sakatu INICIO, PANEL DE CONTROL eta JAVA. Bost fitxa dituen leihoa ikusiko duzu pantailan. GENERAL fitxan, sakatu ACERCA DE, eta hortxe ikusiko duzu zure JAVA eguneratuta daukazun. Horrela ez bada, lotura honetan doan jaitsi dezakezu azken bertsioa.

Lehen urrats hori eginda, Foru Aldundiaren web-orritik BILA programa deskargatzea besterik ez duzu egin behar. Gero, egin klik fitxategiaren gainean eta jarraitu pantailan agertuko zaizkizun urratsak.

 

Mac

Beste ezer baino lehen, zure ordenagailuan JAVA programa instalatuta dagoen begiratu behar duzu. Horretarako, Appleren ikonoa sakatu behar duzu, pantailaren ezkerreko goiko ertzean, PREFERENCIAS DEL SISTEMA gainean klik egin eta gero sakatu JAVA. Bost fitxa dituen leihoa ikusiko duzu pantailan. GENERAL fitxan, sakatu ACERCA DE. Hortxe ikusiko duzu JAVAren zer bertsio duzun instalatuta. Gutxienez, 1.8 bertsioa izan behar da. Zurea zaharragoa bada, lotura honetan doan jaitsi dezakezu azken bertsioa.

Ondoren, idatzi TERMINAL hitza FINDERean (pantailaren eskumako goiko ertzeko lupan), gero idatzi «java –version» komatxorik gabe eta sakatu INTRO.

Bi urrats horiek eginda, Foru Aldundiaren web-orritik BILA programa deskargatzea eta hura instalatzea soilik falta zaizu. Deskargatutako fitxategiaren gainean sakatu, eta arrastatu BILAren ikonoa APLICACIONES karpetara. Azkenik, zabaldu FINDERra (pantailaren eskumako goiko ertzeko luparen ikonoa), idatzi APLICACIONES hitza eta sakatu BILAren gainean programa zabaltzeko.

 

BILAren funtzioak

Behin programa zure ordenagailuan instalatuta, hura zabaldu eta lanean hasi zaitezke. Zeure burua identifikatzea gomendatzen dizugu (pantailaren eskumako goiko ertzeko fitxa gorrian), programak zure aitorpenak bidaltzeko aukera gaitu dezan.

Behar dituzun zerga-ereduak deskargatzea da hurrengo urratsa. Horretarako, zabaldu AITORPENEN KUDEAKETA fitxa, eta sakatu AITORPEN EREDUA.  Pantailan agertuko zaizu erabilgarri dauden eredu guztien zerrenda. Aurreko ekitaldiko aitorpenaren datuak berreskura ditzakezu (UTILITATEAK menua, pantailaren eskumako goiko aldean), aitorpena egin dezakezu (AITORTZAILEAK sakatuz) eta hura aurkez dezakezu (berriz AITORTZAILEAK sakatu, ondoren AITORTZAILEEN ZERRENDA, eta bete nahi dena aukeratu ondoren, aukeratu AURKEZTU). Foru Aldundiak egindako gida azkarra lagungarri izan dakizuke.

Ikusten duzunez, tresna honek bizitza erraz diezazuke, beti ere, hura erabiltzen ikasteari denbora bat eskaintzen badiozu. Ekintzaile izatearekin lotutako urrats honetan edo beste edozeinetan laguntzea nahi baduzu, zure zerga-aitorpenak egiten, esate baterako, gurekin harremanetan jar zaitezke sare sozialetako gure profilen bidez: Facebook, Twitter eta Linkedin. Beti gaude zure esanetara.

¿Quieres leer más artículos relacionados?

Marzo 4, 2024
La digitalización es la asignatura pendiente de muchos negocios de a pie. Por ello, hoy contamos con Cristina Terán, periodista y consultora en marketing digital.   Gaztenpresa: Cuando emprendes, parece que tienes que saberlo todo. Y muchas veces, yo me puedo identificar o puedo sentirme bien y cómoda con herramientas tecnológicas como puede ser la...
Febrero 8, 2024
GAZENPRESA: Inma, antes, fuera de micros, comentábamos que es importante descubrir que emprender no es algo trivial. Y hacías un símil que me parece muy interesante. ¿Nos lo cuentas? INMA RAMOS: Nosotras llevamos 30 años trabajando con personas que emprenden. Y muchas veces, cuando la persona emprende, es la primera vez que lo hace. Con...
Enero 15, 2024
Simon Zineck decía que el emprendimiento no es una carrera, es un viaje que nunca termina. En este viaje tenemos que llevar la mochila llena de muchas herramientas y una fundamental es la salud financiera. Arrancamos esta serie de charlas con Iñaki Ruiz de Balugera, que ha dedicado toda su carrera profesional a asesorar a...
Diciembre 13, 2023
Hablamos con Patxi Vizcaíno, que junto a Imanol Lecuona e Iñigo Gracia, han puesto en marcha Vaprest, una empresa guipuzcoana dedicada a la instalación, reparación y mantenimiento de aparatos a presión para todo tipo de sectores, desde acerías y fundiciones hasta fábricas alimentarias, pasando por hospitales, lavanderías, etc. ¿Cómo os decidisteis Imanol, Iñigo y tú...
Diciembre 4, 2023
Junto con a Beatriz Ramos y Tzibi Juaristie, Eukene Arana ha puesto en marcha una cooperativa sin ánimo de lucro que ayuda a entidades públicas y privadas a proteger, prevenir y conseguir el buen trato a la infancia y la adolescencia. Nos lo cuenta en esta entrevista. Para conoceros un poco mejor, ¿nos puedes explicar...
Noviembre 10, 2023
Hoy hablamos con Sheila Rubia, una emprendedora que, junto con su pareja, Emilio Cabrera, ha puesto en marcha en Pamplona un negocio de cocina casera para llevar. Su establecimiento se llama Pollos Asados La Abuela y, en esta entrevista, nos explica el origen de este proyecto y cómo le ha ayudado Gaztenpresa a convertirlo en...