×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Nola aurkitu finantzaketa babesletzen bitartez

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Badakigu. Finantzaketa da ekintzaile ororen kezka handienetako bat. Edo, hobe esanda, finantzaketa falta. Nola lortu fondoak gure ametsak gauzatzeko? Ekintzailetzan adituak garen aldetik, badakigu proiektu bakoitza desberdina dela eta konbentzituta gaude batetik bestera aldatu egin daitekeela behar den finantzaketa-iturria. Garrantzitsuena da horiek ezagutzea eta horietako bakoitzak zer aukera eskaintzen dizuten jakitea.  

Gaztenpresatik dagoeneko hainbat finantzaketa-iturriri buruz hitz egin dizugu –bateragarriak dira–: mikrokredituak, leasinga, rentinga, dirulaguntzak eta laguntzak… Gaur, bultzada eman ahal dizun beste irtenbide baten txanda da: babesletzena.

Babesletzek gure enpresako proiektu zehatz bat gauzatzeko fondoak lortzen lagundu ahal digute. Adibidez: Taberna baten ardura duzu eta kontzertu bat antolatu nahi duzu? Enpresa bat duzu eta zure sektorean jardunaldi profesional batzuk egin nahi dituzu? Bigarren enpresa baten babesletza izan daiteke irtenbidea.

Erakunde babesleen beharrak

Oso garrantzitsua da ikertzea ea zure proiektuak balizko erakunde babesle baten beharrak bete ditzakeen. Merkatu-ikerketa bat egin, zein egon daitekeen interesatuta aztertu eta enpresa horren zer behar bete dezakezun jakin behar duzu. Esaterako: haientzat interesgarria izan daitekeen eta estali gabe duten merkatu-segmentu batean ikusgarritasuna eskaintzea. Zentzuzkoa denez, alde biek irabazten ez badute, zaila izango da akordio batera heltzea.

Handinahitsua izan behar duzu, baina hankak lurrean izanda: beharbada Nikerentzat inolako interesik ez duen kirol-ekitaldi bat egitea bururatu zaizu zure herrian, baina tokiko kirol-dendak interesa izan dezake ekitaldi horretan. Erakunde babesleak biltzeko merkatu-ikerketa egiten duzunean, informa zaitez enpresa horiek aurrez nolako proiektuak babestu dituzten, eta galdetu zeure buruari: Badu zerikusirik zureak horiekin? Publiko, helburu eta tonu berak dituzte?

Behin babesle edo balizko babesle hori identifikatutakoan, proposamen argi bat idatzi beharko duzu proiektuaren xehetasunekin. Bertan, honako hauek azaldu beharko dituzu: nola gauzatuko duzun, zer ekarpen egin dezakezun eta babesletzaren norainokoaren kuantifikazioa. Lankidetzan jardun nahi duzun markari zure eskaintzak nola lagunduko dion argi eta garbi azaltzea da helburua. Labur eta hitz gutxitan eman behar dituzu azalpenak eta eskatzen duzunaren hurbilketa ekonomikoa egin behar duzu. Proposamena prestatuta duzunean, ikertu nori bidali. Arrakastaren zati bat interesatzen zaizun enpresako babesletzen arduraduna nor den jakitean dago, harekin bilera bat eskatzeko. Aurretik egindako networking lan on batek gauzak erraztuko dizkizu. Arrakasta izateko garrantzitsua da harremanak izatea eta zer ate jo jakitea.

Ezin izan baduzu lortu eta eskaera postaz bidali behar baduzu, saihestu bidalketa masiboak eta pertsonalizatu idatzia marka eta arduradun bakoitzaren arabera. Eragin handiagoa izango du. Hein berean, saia zaitez gutunontzi generikoetara ez bidaltzen, zaborrontzian amaitzeko arrisku handia baitago.  Gainera, aurkezpen bat prestatu behar duzu, baldin eta enpresak erantzun eta bertatik bertara azaltzeko eskatzen badizute. Hobe laburra eta zuzena bada. Konbentzitzea da helburua, eta ez xehetasun guztien berri ematea.

Ondo planifikaturiko proiektu bat izatea

Ez ahaztu erakunde babesleak arriskuak hartzen dituela, ez ekonomikoak soilik, baita irudi aldetik ere. Horregatik, oso garrantzitsua da zure proiektuko gauzarik txikienak ere planifikatuta egotea eta aurrera eramateko beharrezko gaitasun profesionalak izatea.

Ikusten duzunez, ez dago formula bakar bat finantzaketa lortzeko. Gaztenpresan lor ditzakezun finantzaketa-iturriak identifikatzen laguntzen dizugu eta horiek lortzeko ematen dituzun urratsetan lagun izango gaituzu. Laboral Kutxako zure bulegoan nahiz Gaztenpresaren bitartez beti jasoko duzu behar duzun laguntza guztia. Aholkularitza behar baduzu, ez izan zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan. Sare sozialetan aurki gaitzakezu: Facebook, Twitter eta Linkedin.

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...

2025-02-18 07:42:35