Mikrokredituak, zer dira eta zertarako balio dezakete?

Mikrokredituak, zer dira eta zertarako balio dezakete?

Gaztenpresa Fundazioan badakigu finantziazioa funtsezkoa dela ekiteko. Horregatik, blog honetan hainbat finantziazio mota aipatu dizkizugu: leasinga, rentinga, laguntzak eta diru-laguntzak, crowdfundinga, arrisku-kapitala… Gaur, martxan jartzen laguntzeko edo zure negozioari bultzada bat emateko beste bat azalduko dizugu: mikrokredituak.  

Mikrokredituak arrakasta handiko finantziazio-eredua dira, onura ugari eskaintzen baitituzte. Kantitate baxuko mailegu horiek −10.000 eta 25.000 euro artekoak izaten dira− zure negozioa arriskurik txikienarekin finantzatzea ahalbidetzen dizute. Mikrokredituei esker, baldintza onetan lortu ahal izango dituzu funtsak: interes-tasa baxuak eta ordaintzeko erraztasunak izango dituzu. Gainera, eta hala eskatuz gero, prozesua azkarra dela eta egin beharreko izapideak ere oso gutxi direla ikusiko duzu.

Has gaitezen historia pixka batekin. Finantziazio-sistema hori Bangladesheko Muhammad Yunus bankariak ezarri zuen laurogeiko hamarkadan; hark Bakearen Nobel Saria irabazi zuen 2006an. Mikrokredituak enplegua sortzeko eta finkatzeko gizarte-bokazioarekin jaio ziren, eta hala jarraitzen dute oraindik ere.

 

Gaztenpresa: esperientzia mikrokredituetan

Gaztenpresa Fundazioan 20 urte baino gehiago daramatzagu ekintzaileei laguntzen, eta badakigu finantziazio mota horrek potentzial handia duela. Horregatik eskaintzen dizkizugu mikrokredituak. Autonomoa edo ETE baten enpresaria bazara, edo negozio-ideia bat baduzu, horiei esker zure proiektuari bultzada bat eman ahal izango diozu, aholkularitza eskaini diegun profesional askok egin duten moduan. Izan ere, Gaztenpresak 2015ean emandako kreditu guztien % 65 finantziazio mota horri dagozkio.

Jasotzen duzun finantziazioa bezain garrantzitsua da hura norengandik jasotzen duzun. Gaztenpresan esperientzia handia dugu, eta Europako erreferentziazko erakundeekin lan egiten dugu. 2015eko urrian, eta Makrofinantzen Europako Egunarekin bat etorriz, LABORAL Kutxak eta Europako Inbertsio Funtsak (EIF) 75 milioi euroko funts bat gaitzeko akordioa sinatu zuten, 5.000 ekintzaileri eta mikroenpresari baino gehiagori finantza-estaldura eskaintzeko helburuarekin. 5.200 lanpostu baino gehiago finkatzea eta horretan laguntzea zen helburu nagusia. EIFek Europa osoan eman duen mikrokreditu-lerrorik garrantzitsuena da.

 

Negozio bat abian jartzeko mailegu ezin hobeak

2 urte eta erdiko iraunaldia duen programa honen bidez eskainitako maileguak 25.000 eurora artekoak izan daitezke gehienez ere, eta bost urteko itzultzeko epea izaten dute. Horiek erabilgarriak izan daitezke mikroenpresa bat baduzu edo abian jartzeko fasean dagoen negozio bat baduzu, edo autonomoa bazara eta zure jarduera profesionala abiaraztera bazoaz. Ez dizute abal-emaile gehigarririk edo hipoteka-bermerik eskatuko. Hori bai, gogoratu higiezinak erostea eta birfinantzatzeak programatik kanpo daudela.

Mikrokredituei edo ekintzailetzarekin lotutako beste alderdi batzuei buruzko informazioa behar baduzu, jarri gurekin harremanetan sare sozialetako gure profilen bitartez −Facebook, Twitter eta Linkedin−. Atsegin handiz lagunduko dizugu.

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?