×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Iddtek, industriarako balio erantsia

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Iddtek erronkaz jositako historia da. 2004an, Irene Rodríguez Ríos Proiektu Mekanikoen Garapeneko goi-mailako teknikariak (Donostia, 1976) alorrik lehiakor eta berritzaileenetako batean ekitea erabaki zuen: industria-alorrean. Hala, enpresatik kanpoko ingeniariak eskaintzen dituen Iddtek enpresa sortu eta gogo biziz ekin zion lanari, punta-puntan ari diren bezeroak konbentzitzea eskatzen duen merkatu zail horretan tokia egin nahian. Gaztenpresan lehen urratsak egiten lagundu genion. 12 urte geroago, balantzea ezin positiboagoa da. Iddtek sendotu egin da eta presentzia garrantzitsua du sektorean.

GAZTENPRESA BLOGA: Iddtek enpresak «ingeniarien eta ingeniaritza-zerbitzuen outsourcinga» eskaintzen du. Ezagutzen ez dutenek ulertzeko: zer esan nahi du horrek?

IRENE RODRÍGUEZ: Ingeniaritza-zerbitzuen enpresa gara. Hau da: geure teknikari, ingeniari eta delineatzaileek bezeroen proiektuetan jarduten dute. Beraien taldean txertatu eta bezeroekin batera eskuz esku aritzen dira euren instalazioetan.

GZT: Oso merkatu lehiakorrean jarduten duzue eta punta-puntan aritzen diren bezeroei eskaintzen diezue zerbitzua. Nola lortzen duzue hori?

I.R: Bezeroak gure zerbitzuaren balioa antzeman behar du. Horixe da gakoa. Gure teknikariak dira garrantzitsuenak. Nola erakartzen dugu talentua? Geure taldea zaintzen eta enpresaren kultura transmititzen ahalegintzen gara. Eta langile berriak ditugunean, aurreikuspenekin zintzo jokatzen ahalegintzen gara.

GZT: Ingeniariak azpikontratatzeko zerbitzuari esker, enpresek euren taldeak aldi batez zabaltzeko aukera izaten dute, egiturazko kostuak handitu gabe. Zuen teknikariak bezeroaren bulegora joan eta bertan aritzen dira berarekin eskuz esku. Nolakoa da harremana hori?

I.R: Bezeroarentzat ezin hobea da, talde osoa integratuta duelako, eraginkortasun gabezia oro saihesteko moduan. Gure teknikarientzat aberasgarria da, talde berri batean integratzen diren bakoitzean taldetik eta pertsonengandik gauza berriak ikasten dituztelako. Normalean, guztien artean lankide-giroa sortzen da, zein erakundetakoak diren ardura gabe.

GZT: Enpresa txiki eta ertainak kontratatzeko uzkurrago agertzen dira? Halako enpresaren bateko arduradun bat elkarrizketa hau irakurtzen ari bada, zer esango zenioke?

I.R: Gure lana «handientzat» dela uste dute enpresa txikiek. Baloratzeko esango nioke, kontuan hartzeko zer-nolako kostua dakarren pertsona hasi berri bat prestatzeak, eta zer-nolako abantaila den lehen egunetik langile trebatua izatea. Eta are txarragoa: beharrezko laguntzarik gabe aurrera egin behar izatearen kostua! 12 urtean, lehenengo aldiz azpikontratatu duten enpresekin aritu gara, eta baten batzuk hasiera batean uzkur eta beldur agertu izan dira. Konpromisorik gabe deitzeko esango nieke.

GZT: IDDTEK 2004an abiatu zen, krisia hasi aurretik. Krisia «suaren proba» izan zen?

I.R: Urte zailak izan dira. Dibertsifikazioa izan da guretzat gakoa. Sektore bakoitzak une jakin batzuetan izan ditu gorabeherak, eta horri esker sektore batetik bestera ibiltzeko aukera izan dugu.

Lehen urratsak

GZT: Zein izan dira ekintzaile gisa aurre egin beharreko oztopo nagusiak?

I.R: Batez ere, eskarmenturik ez izatea eta horrek dakarren segurtasun gabezia. Enpresa zer den eta haren guztiaren inguruan zer dagoen ez jakitea.

GZT: Imajinatzen dut oztopoak aurkitu zenituen bezala, ustekabeko onak ere aurkituko zenituela.

I.R: Niretzat pozgarria izan zen hasierako bultzada emateko prest zeuden pertsonak aurkitzea. Lehenengo bezeroak funtsezkoak izan ziren: nire gogoa ikusita jarri zuten nigan konfiantza, esperientziarik eduki ez arren. Eta Gaztenpresak hainbat modutan lagundu zidan: enpresak sortu eta kudeatzeko trebakuntzaren bidez, eta baita negozio bat sortzeko eta bideratzeko proiektuaren bidez ere. Lehenengo urratsetan lagun izan nuen, eta horiexek dira, hain zuzen, hotzikara handiena ematen dutenak.

GZT: Bukatzeko, zer esango zenioke ekintzailetzan abiatzeko prest dagoen pertsonari?
I.R: Ausarta izateko eta erortzen den bakoitzean berriz altxatzeko. Ekintzailetza erronkatzat hartzeko eta beldurrak etxean uzteko, horri esker bere potentzial osoa azalera dezan.

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...

2025-02-16 10:13:42