×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Enpresa-estatutuak. Zer arautzen dute?

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Enpresa sortu nahi izatea bezain garrantzitsua da hori nola egin jakitea. Gaztenpresan 20 urte baino gehiago daramatzagu ekintzaileei aholku ematen eta lagundu nahi zaitugu. Gaurkoan enpresa-estatutuak hartuko ditugu hizpide. Ba al dakizu zer diren? Enpresa bat sortzeko asmoa al duzu? Notarioaren aurrean aurkeztu behar al dituzu? Horrela bada, garrantzi handia dutela izan behar duzu kontuan.

Normalean, guk ikusi dugunez, ekintzaileek Interneten bilatu eta estatutuen eredu estandarra deskargatzen dute. Orri horietan euren datuak jarri eta notarioaren aurrean aurkezten dituzte. Gaztenpresan uste dugu hori ez dela modurik egokiena izapidea burutzeko. Agian denbora aurreztuko duzu, baina segurtasunaren kalterako izango da, zalantzarik gabe.

Laboral Kutxako zure bulegora joatea gomendatzen dizugu, edo gure aholkulariren batekin harremanetan jartzea, zure negozioa sortzeko funtsezko urratsa baita. Gure profesionalen taldeak ehunka enpresa-proiektu gainbegiratzen ditu urtero, eta zure beharren araberako dokumentua egiten lagunduko dizu.

Izapide hutsa irudi lezake, baina oso garrantzitsua da. Estatutua sozietatea eratzeko fasean aurkeztu behar da, eta idatziz jasoko ditu zure enpresaren arau orokorrak. Bazkideek onartu dituztenez, artikuluak lotesleak eta nahitaez bete beharrekoak dira.

Negozioa sortzeko funtsezko urratsa

Estatutuek gutxieneko edukia izaten dute, sozietate motaren araberakoa. Nolanahi ere, enpresaren oinarriak jasotzen dituzte, hala nola, izena, sozietatearen helburua, helbidea, kapital soziala, partaidetzen edo akzioen erregimena eta organoak. Azken finean, estatutuetan zehaztuko duzu zure enpresaren izaera eta erabakiak hartzeko modua. Gutxieneko eduki hori zabal daiteke, eta egoki idatziz gero, zure proiektuak oinarri sendoak izango ditu.

Zergatik? Enpresaren barne-erregimenaz gain, estatutuetan alderdi oso garrantzitsuak finkatuko dituzulako, adibidez, administratzailea bakarra izango den ala ez, edo arduradun hori barrukoa ala kanpokoa izango den. Halaber, erabakiak hartzeko modua finka dezakezu, eta funtsezko gai batzuk bozkatzeko aukera ere.

Gaztenpresaren esperientzia zure esku

Estatutuak egoki idaztea lagungarri izango zaizu gatazkak saihesteko. Izan ere, hainbat egoeratan egin beharrekoa finka dezakezu, esaterako, bazkideetako batek sozietatea uzten badu edo zoritxarrez hitzen bada zer gertatuko den. Funtsezko dokumentu horren garrantzia haratago doa. Partaidetzen edo akzioen salmenta-kasuetarako jarduera-ildoak ere jaso ditzakezu bertan. Era berean, sozietatea likidatzeko modua ere zehaztu dezakezu, badaezpada.

Gaztenpresan milaka ekintzaileri eman diegu aholku, hala ildo horretan nola enpresa sortzeko eman beharreko gainerako pausoen inguruan. Gure laguntza nahi baduzu edo estatutuen inguruan zalantza gehiago badituzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Telefonoz egin dezakezu (900 101 143) edota posta elektroniko bidez (info@gaztenpresa.org). Sare sozialetan ere bagaude –Facebook, Twitter eta Linkedin–. Zain gaituzu!

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...

2025-02-16 09:21:26