Zein motatako sozietatea aukeratu behar dut nire negoziorako? - Gaztenpresa

Zein motatako sozietatea aukeratu behar dut nire negoziorako?

Ausartu zaitez. Dagoeneko denbora bat daramazu negozio-ideia bati bueltak ematen eta argi ikusten duzu. Hori da beti egin nahi izan duzuna. Zure negozioa irekiko duzu beste pertsona batzuekin. Baina zalantza asko dituzue. Horietako bat sozietate bat eratzea komeni ote zaizuen da, baita zein sozietate mota ere. Honako hauek dira aukerak.

 

Lehenik eta behin, lehenengo momentutik sozietate bat sortu beharrik ez duzuela jakin behar duzue. Ekintzailetza-prozesuaren lehen faseak autonomo gisa garatu ditzakezue, eta zuen negozioaren bideragarritasuna frogatu ostean, behin betiko urratsa eman eta sozietate gisa eratu zaitezkete.

 

Zergatik izan daiteke interesgarria sozietate bat eratzea?

 

Sozietate bat sortzea interesgarria izan daiteke kasu batzuetan, honako hauetan, esaterako:

 

Irabazi handiak sortzen badituzue (nahiago nuke!), sozietate batek zerga gutxiago ordaintzen baititu.

 

Inbertsioak behar badituzue (erakunde pribatuek nahiz publikoek dirua eta/edo diru-laguntzak emateko baldintza bat izan daiteke).

 

– Hornitzaile edo finantza-erakundeen aurrean zure ondarea babestu nahi baduzu kaudimengabezia-kasuan.

 

Lehiaketa publikoetara aurkeztu nahi baduzue.

 

Bezero serioak izaten hasi bazarete eta lehia gero eta handiagoa bada. Konfiantza gehiago ematen duen eta zuen merkatura egokitzen den marka-irudi bat helarazi nahi baduzue.

 

Forma juridiko motak

Hala, bada, egoera horiek ematen badira eta sozietate bat eratzea komeni bazaizue, zein sozietate mota aukeratu zalantza sortuko zaizue. Hori horrela, askotariko galderak bururatuko zaizkizue seguruenik, oinarrizkoak −zer den forma juridiko bat− nahiz bestelakoak –zenbat dauden, zein diren eta zein komeni zaion gehien zuen negozio motari–.

 

Dakizun moduan, Gaztenpresan ekintzaileari laguntzeko lan egiten dugu eta galdera horien erantzun guztiak ditugu. Izan ere, bere garaian horren berri eman genizun. Gogoratzen duzu? Irakurtzeko aukera izan ez bazenuen edo duela gutxi ezagutu bagaituzu, esteka honetan berriz jarriko dugu zure eskura.

 

Orain askoz garbiago izango duzu seguruenik. Edonola ere, eta erraz konformatzen ez garenez, zerbait gehiago eskainiko dizugu. Honako hauek dira sozietateek eskaintzen dituzten abantaila nagusiak.

Sozietate nagusien abantailak eta eragozpenak

 

Sozietate Mugatua (SM)

 

Abantailak

 

  • Eskainitako kapitalera mugatutako erantzukizuna.
  • Pertsona bakarrekoa izan daiteke.
  • Sortzeko epe azkarrak, express zerbitzuaren bitartez.

 

Desabantailak

 

  • Sozietatea eratzeko momentuen 3.000 euroko kapitala ordaindu behar da gutxienez.
  • Irabazi-maila jakin batzuetan, Sozietateen gaineko Zergari dagokion karga-tasa finkoa desabantaila bat izan daiteke PFEZri dagokion tasa aldakorrarekin alderatuta.

 

 

Sozietate Kooperatiboa

 

Abantailak

  • Bazkide guztiek eskubide berdinak dituzte parte hartzeko orduan.
  • Kapital sozialaren zenbatekoa aldakorra da, baina Estatutuetan zehaztu behar da.
  • Bazkideak Gizarte Segurantzaren erregimen orokorra edo autonomoa aukera dezake.
  • Hirugarrenen aurrean duzuen erantzukizuna jarritako kapitalera mugatzen da.
  • Horrelako sozietateek zenbait salbuespen eta hobari fiskal izan ditzakete.

Desabantailak

  • Erabakiak hartzeko orduan zailtasun operatiboak sor daitezke, batzarrean bazkide guztiek parte hartzen dutelako.
  • Zenbait muga ezartzen dira bazkideak ez diren langileak kontratatzeko orduan.
  • Sozietate kooperatiboaren funtzionamendua eta antolamendua kontrolatzeko zenbait mekanismo demokratiko erabili behar dira.
  • Sozietate kooperatiboak ekitaldietako galerak estaltzera bideratu behar du mozkin garbi soberakinen % 30.

 

Ondasun-erkidegoa

 

Abantailak

 

  • Ez dago derrigorrezko kapital minimorik.
  • Eratze-prozesu erraza da (bazkideek –komunero deitzen zaie– erkidegorako ondasun higiezinak jartzen dituztenean bakarrik egin behar da eskritura publikoa).

 

Desabantailak

 

  • Bazkideen erantzukizuna mugagabea, mankomunatua eta subsidiarioa da erkidegoari dagokionez; ondare pertsonalarekin erantzuten dute.
  • Irudiari dagokionez, ez du sozietate batek duen sendotasuna.

 

 

Sozietate Anonimoa (SA)

 

Abantailak

 

  • Eskainitako kapitalera mugatutako erantzukizuna.
  • Pertsona bakarrekoa izan daiteke.
  • Bazkideak pertsona fisikoak edo juridikoak izan daitezke.

 

Desabantailak

 

  • Gutxieneko kapital sozial handia ordaindu behar da (60.000 €). Enpresa handiei bakarrik gomendatzen zaie.
  • Izapide burokratiko konplexuak.

 

Panorama zertxobait argitu izana espero dugu. Edonola ere, informazio gehiago nahi baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke 900 101 143 telefono-zenbakiaren edo info@gaztenpresa.org posta elektronikoaren bitartez. Gainera, gogoratu sare sozialetatik –Facebook, Twitter eta Linkedin–jarraitu gaitzakezula gure jarduerari eta ekintzailetzaren munduari buruz egunean egoteko!

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?