Titulua:
Enpresa Berritzaile berriak sortzea. Bizkaia 2019
Xedea:
Enpresa-proiektu berritzaile berriak martxan jartzen laguntzea. Proiektu horiek dibertsifikazio-jarduera eta teknologia berriei buruzko jarduera berriak ekarri behar dituzte Bizkaiko enpresen sarera. Proiektuok balio erantsi handia eta hazteko ahalmena izan behar dute. Pertsona ekintzaileei erraztea enpresa berria abiarazteko informazioa eta laguntzak; horretarako, enpresa bat abiarazteko diru-laguntzei buruzko informazioa eta behar diren laguntza eta aholkua emango zaizkie. Barne ekintzailetza bultzatzea prozesu egituratuen bidez, prozesuok bide eman behar diete enpresei, euron gaitasunak zabaltzeko; horretarako, negozio-unitate berriak sortuko dituzte, eta sustatuko dute entitatea osatzen duten pertsonen talentu ekintzailea. Enpresen hazkundea azeleratzea, jarduera ekonomikoa sortuta; horretarako, hazteko ahalmen handia duten proiektuak sustatuko dira, enpresen beharrizan zehatzetara egokituta. Jarduerak egitea, testuinguru sozial, kultural eta ekonomikoan eta ezagutzan jardunez. Arlo akademikoan eta teknologikoan, enpresa berriak sortzearen aldeko sentsibilizazioa zabaltzea. Jarduera ekintzailea sustatzeko sistemaren eta berrikuntza- eta zientzia-sistemaren eragileekiko lankidetza sustatzea; izan ere, eragile dira ideia berriak eta enpresa berri bihur daitezkeen proiektuak sortzeko
Diru kopurua:
1.225.000,00 euros
Deialdiaren araudia:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren 190/2018 FORU DEKRETUA (BAO Zk. 8/2019)
Bizkaiko Foru Aldundiaren 190/2018 FORU DEKRETUA abenduaren 26koa. Honen bidez, Enpresa Berritzaileak Sortzeko Programaren oinarri arautzaileak eta deialdia onesten dira, 2019. urterako
Eskabideak aurkezteko epea:
2019/02/04 – 2019/03/07
Aurkezteko epe-muga:
Eskabideak aurkezteko epea 2019ko otsailaren 4tik martxoaren 7ko 13:30 arte izango da.