×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Ana Artetxe: “Ekintzaile izateko une egokia da behar adina gaitasun izanez gero”

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Gaztenpresak eta Youth Business-ek ekintzaile gazteei zuzendutako Mentoring Programako mentoring-managerra da Ana Artetxe (Bilbo, 1965). 25 urte baino gehiagoko eskarmentua du, eta tresna horren gakoak xehatzen ditu elkarrizketa honetan, bai eta ekintzaile izateko bizi dugun “une ona” deskribatzen ere. Artetxeren ustez, ekiteko beharrezkoa da behar adina gaitasun, besteekiko bereizteko ideia bat eta onenen laguntza, Gaztenpresak eta YBS-ek eskaintzen duten modukoa, izatea.

BLOG GAZTENPRESA: Mentoring programak gidari pertsonalizatua eskaintzen dio pertsona ekintzaile bakoitzari; mentore horiek, gainera, boluntario gisa egiten dute lan hori. Zein da haien profila?

ANA ARTETXE: Horrela da. Mentoreen boluntariotza- eta altruismo-esperientzian oinarritzen da programa. Pertsona ekintzaileek ez dute ezer ordaindu behar zerbitzuagatik. Gure mentoreak, kasu gehienetan, jardunean dauden eta jarduera profesional sendoa duten pertsonak izan ohi dira. Hona hemen programan sartzeko bete beharreko baldintzak:

-Ekintzaileak edo ekintzaile izandakoak izatea.

-Enpresa-gestioan eskarmentu handia izatea, enpresa eta negozio askorekin lan egin izanagatik.

-Hilean programaren inguruko bilera bat edo bi egiteko prestasuna izatea.

-Gazteei laguntzeko gutxieneko jarrera eta tresnak izatea.

Hori horrela, programan Laboral Kutxako pertsonak ditugu, gestioan eskarmentu handia dutenak eta laguntzeko gogoa eta jarrera bikaina dituztenak. Eta baditugu beste enpresa batzuetako pertsonak eta enpresariak ere, ezaugarri berak dituztenak. Sexuari dagokionez, % 30etik gertu dago emakumeen ehunekoa. Gure asmoa ehuneko hori handitzea da.

 GZT: Zer nolako harreman-mota sortzen da mentoreen eta ekintzaileen artean?

A.A: Mentorearen eta ekintzailearen artean laguntza-, egiaztatze- eta gidaritza-harremana sortzen da. Helburua pertsona sustatzailea gestio-gaitasunetan trebatzea da eta haren negozioa sendotzea, hazkuntza- eta laguntza-harremanak zaintzearekin batera. Programaren iraupena urtebetekoa da, hilean bilera bat edo bi egiten direlarik. Beti ere, negozioaren helburuen arabera. Beharrezkoa bada, harremana beste urtebetez luza daiteke. Baina inoiz ez bi urte baino gehiagoz, mendekotasun harremanik egon ez dadin.

GZT:Ekintzaileentzako abantailak garbi ikus daitezke, eskarmentua duen gidaria izango baitute alboan, baina: Zein dira mentoreen abantailak?

A. Mentoreek programan parte hartzeko hainbat motibazio adierazten dituzte. Gehienek, honako hauekin dute zerikusia: jasotakoaren zati bat gizarteari bueltatzearekin, esperientzia partekatzearekin, aukera honetatik ikastearekin, enpresak sendotzen laguntzearekin, gazteak enpresa-garapenean babestearekin eta enplegua sortzeko laguntza ematearekin. Esperientzia oso aberasgarria izan daiteke bi aldeentzat.

Ekintzaileen arazo eta zalantza komunik

GZT: Gaztenpresak harremanaren bilakaeraren jarraipena egiten du. Antzeman al duzue ekintzaile guztien artean arazo eta zalantza komunik? Antzekoak al dira kezkak, sektore desberdinetatik badatoz ere?

A.A: Zailtasun ohikoenak negozioaren antolaketa eta estrategiarekin, zerbitzu edo produktuen komertzializazio esparruarekin eta sare eta itunak sortzearekin loturikoak dira. Hainbat sektoretan agertzen da gaitasun horien garapenaren inguruko kezka. Gogoratu behar da programa enpresa bat sortu duten 36 urtez azpiko gazteei zuzendua dagoela; haietako askok, ez dute aurretik esperientziarik gestioan.

GZT: Une egokia al da ekintzaile izateko? Ba al dute ekintzaileek beste tresnarik erabilgarri?

A.A:  Egungo merkatua oso lehiakorra da, eta geroz eta kualifikatuagoa. Unea egokia izan daiteke, pertsona ekintzaileak gaitasunak eta besteengandik bereizteko elementuak dituen ideia bat baldin badauzka. Ekintzaile izatea ez da panazea. Pertsona askorentzat irtenbide duina da pertsonalki eta profesionalki, baina ez guztientzat. Aldagai horiek kontuan izaten baditugu, une egokia da, nire ustez. Mentoring Programa ere tresna oso interesgarria da negozioak sendotzeko; tresna berritzaile gehigarri bat da. Hala adierazten dute bertan sartzen diren pertsonek, mentoreak nahiz ekintzaileak izan, bai eta YBS-en (Youth Business Spain) baitan egindako hainbat ikerketek ere.

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...

2025-02-10 01:59:25