×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Iñaki Ruiz de Balugera: «Ekintzaile izateko, ez da aski ideia edukitzea»

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Iñaki Ruiz de Balugera (Bilbo, 1973) Gaztenpresako ekintzailetza sailean dihardu lanean.  Laguntza eskatzen diguten ekintzaileei pertsonalki esleitzen diegun tutore adituetako bat da.  Ruiz de Balugerak, Zuzenbidean lizentziaduna eta etorkizuneko enpresarien aholkularitzan hamar urte baino gehiagoko esperientzia duenak, elkarrizketa honetan azalduko digu ideia on bat izatea bezain garrantzitsua dela hura lantzea negozio-eredu bat eta bideragarritasun plan bat lortzeko, haiek gauzatuko baitute egitasmoa.

GAZTENPRESA.–Zer zailtasuni egin behar die aurre ekintzaile batek, ideia izan bezain laster?

IÑAKI RUIZ DE BALUGERA.–Egitasmoaren araberakoa da hori.  Ekintzaileak sarri etortzen dira Gaztenpresara buruan negozio-ideia soila dutela, hura abian jartzeak zer dakarren jakin gabe. Egitasmoari aurpegia eta begiak jartzen laguntzen diegu hemen.  Adibide bat jartzen diegu: maratoi bat korritzeko ez duzu soilik korrika egin behar.  Entrenatu egin behar zara eta zure elikadura zaindu.  Ekintzaile izateko, ez da aski ideia edukitzea.  Beste arlo batzuk landu behar dira.

G.–Baina, horregatik, ez dira beldur izan behar ideia aurkezteko, ezta?

I.R. –Ez horixe.  Ideia hori negozio bilakatzeko behar dituzten tresnak eman nahi dizkiegu guk.  Beldurra baino gehiago erronka da sentitu behar dutena, denboran zehar iraungo duen bizimodua izatea baita edozein ekintzaileren helburu nagusia.

Ekin aurretik, ideia osatu

G.–Asko aldatzen al da negozio-ideia prozesu honetan?

I.R.–Gehienetan osatu egiten da, besterik gabe.  Ideia hori bideragarria izan dadin egiten da lan. Negozio-ideia baino gehiago negozio-eredua da prozesuan alda daitekeena. Badira ekintzaileak jantzi-denda bat jarri nahi eta lehendabiziko gauza Bilbo erdian lokal bat alokatu nahi dutenak. Haiekin lanean hasten zarenean eta sektoreko datuak, marjin gordinak eta denda horrek beharko dituen gastuak aztertzen ditugunean, orduan alda daiteke negozio-eredua.  Izan ere, lehen denda fisiko batean saldu nahi zutenek, agian, online saltzen hastea egokiagoa izan daitekeela erabaki dezakete.

G.–Laburbilduz: ideia bezain garrantzitsua da eredua.

I.R.–Negozio-eredua nolakoa den, ideiaren ezaugarriak halakoak izango dira. Hasieran egin beharreko inbertsioa, gastuen egitura, finantziazio beharra eta beste hainbat elementu aldatuko dira. Zure asmoa liburuak saltzea izan daiteke, baina ez da gauza bera denda batean, web-orri batean edota atez-ate saltzea. Gastuak, inbertsioak eta bezero-mota aldatu egingo dira.

Negozio-plana tutorizatu baino askoz gehiago

G.–Negozio-eredua bilatzen laguntzeaz gain, bestelako zer laguntza eskaintzen du Gaztenpresak?

I.R.–Ekintzaile bat gugana heltzen denean, egin behar dugun lehen gauza haren negozio-ideia ulertzea da. Horretarako, berarekin modu pertsonalizatuan lan egingo duen tutore bat jartzen zaio. Negozio-plana definitzeaz gain, bideragarritasun-plana egitea eta zenbakitan jartzea da bilatzen dena. Beharko diren inbertsioak eta izan ditzakeen finantzaketa-iturriak ere aztertzen dira. Gaztenpresatik finantzaketa-bide biguinak eskaini ahal izango zaizkio. Gainera, sortzen zaizkion zalantza guztiak argituko dizkiogu.

G.–Esate baterako?

I.R.–Autonomo gisa hobaririk jaso dezakeen, edota zein izan daitekeen beretzat figura juridiko aproposena. Baina eskaintzen dugun laguntza urrunago doa. Demagun ekintzaileak lokala alokatu behar duela bere negoziorako. Kasu horretan, kontratua aztertuko genuke, klausulek etorkizunean negozioaren garapenerako kaltegarriak izan daitezkeen ezustekorik eduki ez ditzaten. Dirulaguntzak eskuratzeko urratsak ere geuk kudeatzen ditugu, eta formakuntza ikastaroak eskaintzen. Eta azken tramiteak ere egin genitzake, Autonomotan eta Ogasunean alta ematea, esate baterako. Gainera, jardueraren lehen urtean zehar, aholkularitza-zerbitzua ere eskaintzen diogu ekintzaileari.

Ideia lehiakorra: negozioa sortzeko gakoa

G.–Garai zailak al dira hauek ekintzailetzarako?

I.R.–Galdera egokia da hori. Nire ustez, beti da momentu ona, merkatuan lehiatzen lagunduko dizuten elementu bereizgarriak baldin badituzu.  Merkatua oso lehiakorra da sektore gehienetan eta geroz eta zailagoa da originala den ideia bat izatea.  Sektore batera ezer ezberdina eskaini gabe gerturatzen bazara, gogor borrokatu beharko duzu.

G.–Lehia handiagoa bai, baina aukera gehiago direla ere esan al daiteke?

I.R.–Ekintzaileak hainbat tresna ditu orain eskura, eta, haiei esker, gutxienez prestatuago atera daiteke merkatura.  Hobariak eta diru-laguntza publikoak ere baditu. Eta beste maila batean, gu ere bagauzka, merkatura ateratakoan irauten lagunduko dioten tresna egokiak emateko. Gure helburua da jauzi hori egitera doanak ondo entrenatuta egitea, ezagutza eta gaitasun nahikoarekin, horrela bidea errazago urratuko baitu.

¿Quieres leer más artículos relacionados?

Abril 19, 2024
Lo más difícil de poner en marcha un nuevo negocio no es tener la idea de lo que se quiere montar, sino bajarla a tierra y analizar si esa idea que ronda tu cabeza puede convertirse en un negocio real que, además, sea viable y rentable. Una herramienta que te puede resultar muy útil en...
Abril 12, 2024
Un buen plan de negocio es el primer paso para el éxito empresarial. GAZTENPRESA: ¿Para qué dirías que es importante un plan de negocio? AMAIA MAZÓN: Cuando empiezas a materializar la idea, hay que ser consciente de si para esa idea realmente vas a necesitar un local, vas a necesitar socios, si vas a necesitar...
Marzo 4, 2024
La digitalización es la asignatura pendiente de muchos negocios de a pie. Por ello, hoy contamos con Cristina Terán, periodista y consultora en marketing digital.   Gaztenpresa: Cuando emprendes, parece que tienes que saberlo todo. Y muchas veces, yo me puedo identificar o puedo sentirme bien y cómoda con herramientas tecnológicas como puede ser la...
Febrero 8, 2024
GAZENPRESA: Inma, antes, fuera de micros, comentábamos que es importante descubrir que emprender no es algo trivial. Y hacías un símil que me parece muy interesante. ¿Nos lo cuentas? INMA RAMOS: Nosotras llevamos 30 años trabajando con personas que emprenden. Y muchas veces, cuando la persona emprende, es la primera vez que lo hace. Con...
Enero 15, 2024
Simon Zineck decía que el emprendimiento no es una carrera, es un viaje que nunca termina. En este viaje tenemos que llevar la mochila llena de muchas herramientas y una fundamental es la salud financiera. Arrancamos esta serie de charlas con Iñaki Ruiz de Balugera, que ha dedicado toda su carrera profesional a asesorar a...
Diciembre 13, 2023
Hablamos con Patxi Vizcaíno, que junto a Imanol Lecuona e Iñigo Gracia, han puesto en marcha Vaprest, una empresa guipuzcoana dedicada a la instalación, reparación y mantenimiento de aparatos a presión para todo tipo de sectores, desde acerías y fundiciones hasta fábricas alimentarias, pasando por hospitales, lavanderías, etc. ¿Cómo os decidisteis Imanol, Iñigo y tú...