Massimo eta Alessandro Daquanno anaiak Erromatik Gasteizera iritsi ziren, Italiako benetako sukaldaritza Euskadira hurbiltzeko asmoz. Gaztenpresara jo zuten, beren negozio-ideia gauzatzeko, eta Erromako Trastevere auzo historikoa –kale bihurgunetsuz, gaueko bizitzaz eta janari-usainaz betea– Euskadiko hiriburura ekartzeko.
Karta liluragarria
Angolo di Trastevere jatetxean, Massimo eta Alessandro anaiek plater guztiak momentuan egiten dituzte: pasta freskoa, lasagna, okela, pizza egur-labean… Gainera, beren lantegia dute eta, han, hiru pasta fresko mota egiten dituzte: sinplea (gari gogorraren semolarekin, eta arrautzarik gabe, begetarianoentzat eta beganoentzat egokia), arrautzazkoa eta betea.
Egunero, eguneko plater desberdinak eskaintzan dituzte, eta bazkaldu edo afaldu aurretik, ez dira italiar janaurrekoak falta: Spritz, Negroni, Cynar. Haien Facebookeko orrialdean, berritasun guztiak ikus daitezke.
Bi anaien ahaleginaren arrakastaren probak L’Angolleto du izena. Azoka plazan 2015eko irailean inauguratu zuten postu txiki bat da, eta han, pizzaren eta pasta freskoaren aldeko apustuarekin jarraitzen dute, baina etxera eramateko formatuan.
Italiako sukaldaritza onaz gozatu nahi baduzu, ez izan zalantzarik eta joan Angolo di Trastevere jatetxera. Espero dugu lokal horretan inspirazioa aurkitzea eta zu ere zure negozioa sortzera ausartzea. Hala bada, jarri gurekin harremanetan. LABORAL Kutxaren gizarte-ekintzaren parte gara, eta zuri negozioaren fase guztietan laguntzeko gaude: ideia garatzen, finantzazioa lortzen eta negozioa finkatzen. Ausartu!