×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

6 app zure lan-denbora optimizatzen eta produktibitatea hobetzen laguntzeko

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Ba al dakizu zer den prokrastinazioa? Funtsean, gutxien atsegin ditugun lan-betebeharrak atzeratzea edo beti biharko uztean datza. Prokrastinazioa gure proiektu ekintzailearen asmoa gauzatu behar dugunean izaten dugun tentaldirik handienetako bat izan ohi da. Baina, aldi berean, gure lan-denboraren okerreko kudeaketaren emaitza da, eta enpresek eta ekintzaile edo autonomoek ezin duzue horrelako hutsegiterik egin.

Eta nola optimiza dezakezu zure lan-denbora produktibitatea areagotzeko? Hori lortzen gehien lagunduko dizuten dohainetako bi pertseberantzia eta nekaezintasuna dira. Beraz, on egingo dizu alderdi horiek lantzeak. Horiez gain, denborak eskuen artetik ihes egin ez diezazun lagunduko dizuten tresnak ere badaude, denborari ahalik eta etekinik handiena atera ahal izan diezaiozun. Ondoren azalduko dizkizugun appak zure kide aproposak izan daitezke zeregin horretan.

Basecamp.

Lan-produktibitatearen arloko erreferentzia nagusietako bat da, eta zure taldeko beste kide batzuekin egiten dituzun proiektuak kudeatzen lagunduko dizu. Pertsona horiekin informazioa partekatzeko, eztabaidak hasteko, fitxategiak antolatu eta biltegiratzeko edota prozesuaren jarraipena egiteko aukera izango duzu. Funtzionamendua sinplea da: proiektu edo ataza bat sortzen duzun eta bertan parte hartuko duten pertsonak inplikatzen dituzun unetik, appak beste lau erlaitz eskainiko dizkizu, honako hauekin: lan-egutegia, denon artean igo eta partekatu dituzuen dokumentuak eta fitxategiak, programatuta dituzuen atazak eta guztiok denbora errealean elkarri eragiteko txat bat. Taldeko antolamenduaren eta taldeko lanaren benetako altxorra da. Android eta iOS sistemetarako eskuragarri dago.

Remember the Milk.

Hain izen iradokitzailea duen app hori “ataza-zerrenden kudeaketaren suitzar labana” dela esan ohi da. Zure atazak koloreen arabera taldekatzeko, posta elektronikoaren, SMSren edo WhatsAppen bitartez abisuak jasotzeko eta beste gauza askotarako aukera emango dizu. App hori bereziki gomendagarria da zer egin behar duzun gogorarazteko norbait behar baduzu, Internet oso maiz erabiltzen baduzu eta aukera asko eta asko dituzten zereginen kudeatzaile konplexuen ordez aukera sinpleak nahiago badituzu. Android eta iOS sistemetarako eskuragarri dago doan.

Memorigi.

Ataza-zerrenda sinple eta zoragarria da. Besteak beste, leku jakin batean zer egin behar duzun gogoraraziko dizu (sartzen zaren unean bertan!). Gainera, eguraldiaren iragarpena emango dizu appean bertan, astea eguraldiaren arabera planifikatu ahal izan dezazun. Horrez gain, oso app sinplea eta funtzionala da, guztiz pertsonalizagarria, eta atazak sekzioetan gordetzeko, begiratu batean bistaratzeko eta ukitu soil batekin nabigatzeko aukera emango dizu. Atazak kudeatzea oso gauza erraza da: txartel-sistema baten bidez, lana atzeratu ahal izango duzu ezkerrera eramaten baduzu, ezabatu ahal izango duzu behera eramaten baduzu, eta osatu ahal izango duzu gora edo eskuinera mugitzen baduzu. Ordaindu egin behar da, baina doako bertsio sinple bat dago eskuragarri Play Store plataforman.

Todoist.

App hori alternatibarik onenetako bat da, atazetara edonondik iristeko eta 10 plataformatan baino gehiagotan aplikazioak eta luzapenak doan deskargatzeko aukera ematen baitu. Todoist tresnak gaztelaniaz funtzionatzen du, eta ataza-kudeatzaile on batean beharrezkoak diren tresna guztiak ditu: alertak, azpiatazak, denbora errealeko sinkronizazioa eta abar. Horrek guztiak zure atazak eraginkortasunez egituratzen eta antolatzen lagunduko dizu. Halaber, oso baliagarriak dira Google Calendar tresnarekiko integrazioa eta adimen artifizialaren erabilera, dokumentuak edo testuak erraz aurkitzeko. Eta diseinu sinple eta intuitiboa dauka, distrakzioak saihesteko. iPhone, iPad, Android, macOS eta Windows sistemetarako eskuragarri dago.

Things 3.

Zenbaiten ustez, app hori izan den ataza-kudeatzailerik onena da, baina iOS sistemarako baino ez dago eskuragarri. Interfazeari begiratuta, une bakoitzean zer egin behar duzun, ataza jakin bat zein proiektutakoa den edo entregatzeko mugako epea zein den jakin ahal izango duzu. Sekzioen sistemari esker, proiektuak faseen arabera antolatu ahal izango dituzu, eta alderdi bisuala atsegin baduzu, aurrerapen-gurpil batek zure lanaren bilakaera erakutsiko dizu, oso modu sinplean. Edonola ere, app hori zuretzat baino ez da, behar bezala antola zaitezen eta zure atazak gogoraraz diezazkizun. Beste batzuekin koordinatuta lan egiteko task manager bat nahi baduzu, aukeratu beste app bat.

Any.do.

Hodei-zerbitzuko ataza-antolatzaile horren ezaugarri bereizgarria atazak garrantziaren araberako ordenan sailkatzeko ematen duen aukera da (prokrastinazioa saihesteko, adibidez). Atal batzuek gaur egin beharreko atazak, bihar egin daitezkeenak edo presarik ez dutenak bereizten dituzte. Nolanahi ere, bistan izango dituzu egin beharreko ataza guztiak. Halaber, ataza-zerrendak partekatu, egiteko dauden gauzak zure taldeko kide bati esleitu eta alertak edo oroigarriak txertatu ahal izango dituzu, eta gailu guztiekin sinkronizatzen da. Android eta iOS sistemetarako eskuragarri dago.

Gogoan izan app horiez gain antolatzeko ezinbestekoak diren beste tresna digital batzuk ere badaudela eta era antolatuan lan egiten lagunduko dizutela. Eta zure proiektua abian jartzeko aholkularitza behar baduzu, Gaztenpresak 22 urte baino gehiago daramatza Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan enplegua sustatzen eta enpresen sorkuntza bultzatzen.

¿Quieres leer más artículos relacionados?

Octubre 9, 2024
Maite Ibáñez de Maeztu ha estado a la cabeza de Maikala, una pastelería que ha sido referente del barrio bilbaíno de Deusto y del Casco Viejo.   GAZTENPRESA: Maikala es un proyecto que arranca en 2015, ¿verdad? MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: Nació en el 2015 con la puesta en marcha de la parte del obrador...
Octubre 3, 2024
Vemos habitualmente el término “patrocinado”, ya sea un evento o contenido, pero ¿qué es exactamente? El patrocinio es una estrategia de marketing en la que una empresa (el patrocinador) proporciona financiamiento a una entidad, evento, persona o causa (el patrocinado) a cambio de la exposición de su marca asociada a ese elemento. Es decir, se...
Septiembre 18, 2024
Una mesa de tres patas. Pero no una cualquiera. Una sólida, resistente. Una de esas en las que te juntas a pasar buenos momentos. Eso podría decirse que es Emakumeook. Un proyecto creado por tres mujeres emprendedoras. Almudena, Bea y Naiara.   GAZTENPRESA: ¿Cómo os conocisteis y cómo surge Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook surge porque una...
Septiembre 3, 2024
¿Tu negocio necesita un impulso? ¿Tienes la sensación de que tu empresa se ha estancado últimamente? Quizá sea hora de reevaluar tu estrategia comercial o tu plan de negocio para subir de nivel, potenciar la visibilidad de tu marca y aumentar las ventas de tu producto o servicio. Te ofrecemos una serie de tips para...
Julio 30, 2024
En esta tercera temporada del podcast, hemos ahondado en la economía y el impacto social a través de diversas iniciativas emprendedoras. Pero, ¿cómo se mide y evalúa el impacto social? Para responder a esta pregunta, contamos en el último episodio de la temporada con Jessica Pizarro Arteaga, una emprendedora que ayuda a entidades y empresas...
Julio 23, 2024
La Asociación de Mujeres Emprendedoras y Empresarias en Euskadi lleva más de 10 años promoviendo y visibilizando el emprendimiento femenino. Con Izaskun Rama, su actual presidenta, charlamos en este nuevo episodio del podcast sobre los desafíos que afrontan las mujeres a la hora de poner en marcha sus propios negocios.   El origen de la...