GAZTENPRESA

Hementxe hasten da ekintzailetza bultzatzeko sortu zen Gaztenpresa Fundazioarekin egingo dugun bidaia. Zure ideia abiatzear dago, eta, bidean laguntzeko, galdera erraz batzuk egingo dizkizugu.

Zein dira zure izen-abizenak?

Abiatzear zaude. Orain, aukeratu zure helmuga eta ekin zure misioari:

Zertan zaude interesatuta?

1. erronka: Ekin Gaztenpresarekin

Ekintzaile izan nahi baduzu baina ez badakizu nola, ez arduratu! Normala da.

Horregatik, ideia biribiltzen duzunetik abian jartzen duzunera bitartean lagunduko dizugu Gaztenpresan, eta ondoren ere bai. Animatzen zara? Hala bada, onartu erronka. 

2. erronka: Batu mentoretzara

Zuk nahi duzuna laguntza ematea edo jasotzea bada, zure zain geunden! Gure Networking-eremura iritsi zara. Gaztenpresa komunitatearen barruan esperientziak eta aholku onak partekatzeko lagunak aurkituko dituzu hemen.

Aukeratu zer egin nahi duzun: ekintzaile bati mentoretza eskaini edo inoren mentoretza jaso. Animatzen zara? Hala bada, esaguzu zer aukeratu duzun.

TRASPASO-Cabecera

Abian den negozio bat hartzea edo zeurea inori utzi eta bide berri bati ekitea bada nahi duzuna, ederto! Bi kasuetan, plan bat behar duzu.

Gaztenpresa bidelagun izango duzu bi kasuetan: zure negozioa eskualdatzen edo berria eskuratzen. Ausartu!

4. erronka: Prestatu Gaztenpresan

Etengabeko prestakuntza funtsezkoa da bai negozio berri bati ekiteko eta bai mentoretzarako.

Titulua duten eta ez duten profesionalentzako ikastaroak eskaintzen ditu Gaztenpresak. Trebetasun berriak hartzen lagunduko dizute, enpresa berria eratzeari lotutako hainbat arlotan: teknologia berrietan eta marketinean, lege-gaietan, finantzetako eta kontabilitateko kontuetan eta abar.

Trebakuntza oinarrizkoa da; dena den, zenbait konpetentzia ere landu behar dira, negozio berria abiatzeko, mentoretza-programan sartzeko, zure negozioa eskualdatzeko edo eskualdatzen duten bat hartzeko. Gaztenpresak ikastaro praktikoak eskaintzen dizkizu, gaitasun berri horiek lantzeko.

Gainera, ohiko aurrez aurreko laguntzari online aukera gehitzen diogu: Gaztenpresa Digitala ekintzailetzari buruzko ezagutzak modu didaktiko eta malguan sendotuko dituzu, bideo, irakurketa eta ariketa praktikoei esker. Gaztenpresako taldeko pertsona aditu baten jarraipena izango duzu uneoro.

Ekin ezazu Gaztenpresa Digitalarekin

Ezagutu nahi dituzu gure ikastaroak?

Iraupena: 1rdu
Modalitatea: Online
Egoera: Abierto
Sare sozial batean edo batzuetan edukiak aldi berean programatzeko tresnak erakutsiko dizkizugu.
Ikastaroaren data: 2024-03-18
Iraupena: 1rdu
Modalitatea: Online
Egoera: Abierto
Web-mintegi honetan, publizitate-plataformek Instagram eta Facebook-en eskaintzen dizkiguten aukerak aztertuko ditugu.
Ikastaroaren data: 2024-03-11

Ekintzailetzarako azken dirulaguntzak

Egoera: Activa
Antolatzailea: Diputación Foral de Bizkaia
Epea: 2024-07-30
Enpresa sortu berrien jarraipena bultzatzea Bizkaian.
Egoera: Activa
Antolatzailea: Diputación Foral de Bizkaia
Epea: 2024-07-30
Enpresa-transmisiorako laguntzak, 2023ko uztailaren 29tik 2024ko uztailaren 30era bitartean gutxienez enpresa baten % 80 funtzionamenduan badago, edo negozioa eskualdatzen bada.
Egoera: Activa
Antolatzailea: Diputación Foral de Bizkaia
Epea: 2024-04-05
2023ko uztailaren 29tik eta 2024ko uztailaren 30era bitartean sortu den enpresa bat martxan jartzeko eta horren funtzionamendurako, enpresaren forma juridikoa gorabehera.

Gaztenpresa: ezagutu fundazioa

Gaztenpresarentzat ekintzaileak dira garrantzitsuena, arrazoiak arrazoi egun batean urrats hori ematea erabaki zutenak, beren bizitza eta senitartekoena hobetzeko edo, besterik gabe, zoriontsu izateko. Atseginez betetzen gaituzten historiak dira, aurrera jarraitzeko eta hobetzeko motibazioa sendotzen digutenak. «Egia bihurtzen diren ametsak» gogoko ditugu.

Jatorria

Orain ia 25 urte jaio zen Gaztenpresa proiektua, negozioak abiatzeko helburua zuten ideien lehiaketa moduan.

Bokazioa

Autoenpleguaren bidez gazteei beren bidea aurkitzen laguntzeko bokazioarekin jaio zen.

Misioa

Jende askok lan-irtenbide duin bat aurkitzeko premia du, eta prozesu horretan laguntzea da Gaztenpresaren misioa.

Balio bereizgarria

Gure boluntarioak. Eskuzabaltasun handiz barruko kudeaketan eta gure mentoretza-programan laguntzen diguten pertsonak.

Ekintzailetzari buruzko galderarik ohikoenak

Nola sortu enpresa bat

Bost urrats, hutsetik hasita eta modu ordenatuan enpresa bat sortzen laguntzeko Norberaren negozioa hutsetik sortzeko zenbait fase gainditu behar dira: ideia ondo zehaztu, kontu asko

Gehiago irakurri»

Hona hemen gure ekintzaileetako batzuk:

“Padel klubeko bezeroentzat fisioterapia zerbitzu bat sortzeko ideia izugarri gustatu zitzaidan"

Jon Ibañez

Fisioterapia JIF

Bizkaia

“Sare sozialek asko lagundu digute gure burua ezagutzera emateko orduan.”

Halo Donostia

Hallo Donostia

Gipuzkoa

“Bezeroak pozik eta gure lanarekin harro egotea da egon litekeen publizitaterik onena”

SavileCode

SavileCode

Bizkaia

Ezagutu Gaztenpresarekin sortutako negozioak