Laboral Kutxako bezeroentzako doako lantegia. Gaztenpresak emango du eta Googleko posizionamendu organikoa hobetzeko eta zure weberako bisita-kopurua handitzeko gakoei buruz hitz egingo da.
Nork eman dezake izena?
Lantegia Laboral Kutxako bezero diren autonomo profesionalei eta mikro ETE-ei dago zuzenduta.
Ikastaroa non eta noiz emango den:
- Bilbon maiatzaren 27an(Uhagon kalea, 12 -1.)
- Gasteizen maiatzaren 27an (Pedro Orbea kalea, 8)
- Donostian maiatzaren 21ean (Urbieta kalea, 64 -1. ezk.)
- Iruñean maiatzaren 22an (Arcadio Larraona kalea, 1 – 1.; Lurralde Zuzendaritza)
Ordutegia
14:00etatik 16:00etara, Gasteizen izan ezik. Gasteizen 13:00etatik 15:00etara
SEOari buruzko lantegiko edukiak
- Posizionamendu onaren garrantzia
- Nire negozioa Googleren bilaketaren emaitzen lehenengo posizioetan egon daiteke?
- Gako-hitzak: nola aukeratu
- Nire posizionamendua hobetzeko funtsezko eremuak
- Estrategia eta emaitzak neurtzea SEOn
Izena emateko
Izena emateko beharrezkoak dira honako datu hauek: izen-abizenak, telefonoa eta probintzia.
Informazioa jasotzeko eta izena emateko jarri harremanetan Bultz-Laneko Susana Vicenterekin: svicente@bultz-lan.com posta-helbidean edo 944 102 144 telefonoan