Ekainaren 3, 4, 5, 9 eta 10ean stocken kudeaketaren inguruko doako ikastaroa eskainiko da Bilbon, Gaztenpresaren bulegoetan.
Stocken kudeaketa ikastaroa % 100 subentzionatu du Cebek-ek eta Bilboko Uhagon Alkatea kalearen 12an, 1. solairuan eskainiko da.
Logistika eta banaketa sektoreko enpresetako profesionalei eta izakinen hornikuntzarekin eta biltegiratzearekin lotutako produkzio-enpresetako hainbat sailetako arduradunei bideratuta dago ikastaroa, hala nola, erosketa saila, salmentetakoa eta biltegiak.
Ikastaroaren helburuak:
Izakinen hornikuntza-prozesuen kudeaketa orokorrari buruzko ezagutza eskaini nahi zaie partaideei, zerbitzu maila egokia ziurta dezaten eta instalazioan diren biltegiko guneak optimiza ditzaten.
Ikastaroaren programa:
- Sarrera
- Stocken kudeaketaren definizioa
- Errotazio-azterketa edo ABC analisia: Pareto-ren printzipioa edo 80/20 erregela, Aldi baterako etenaldien metodoa
- Stocken tipologia eta kudeaketa: Gutxieneko stocka, Stock ertaina, Segurtasun-marjina eta Stock egokia
- Inbentarioa: Kontaketa fisikoa eta balorazioa
Diruz lagundutako ikastaroan izena eman dezakezu Cebek-en web-orrialdean.