Ekainaren 2, 3, 4 eta 5ean bussines plana egiten ikasteko ikastaroa eskainiko da, Cebek-ek diruz lagundutakoa, 16:00etatik 20:00etara
Beren enpresa-negozioa abian jartzeko asmoa dutenei bideratuta dago doako ikastaroa, eta Bilbon eskainiko da, Gaztenpresaren bulegoetan, Uhagon kaleko 12an, 1. solairuan.
Ekintzaileentzako doako ikastaroaren helburua da partaideek ezagutza eta gaitasun nahikoa eskura dezatela negozio-ideia aztertzeko, enpresa-plana egiteko eta hori interesgarriak diren eragileei aurkezteko, nabarmenena azpimarratuta.
Ikastaroaren programa:
1 Negozio-eredua eta enpresa-planaren garrantzia
2 Jardueraren azterketa eta antolaketa
3 Negozioaren merkatu- eta marketin-azterketak
4 Ekonomia- eta finantza-plana eta mikroenpresen finantzaketa
5 Enpresa-plana egitea
6 Negozio-plana aurkeztea
Cebek-ek diruz lagundutako ikastaro honetara etorri nahi baduzu, Cebek-en web-orrira sartu eta izana eman dezakezu: