Hobetuzek diruz lagundutako ikastaroa, enpresako logistika-gastuak aztertu eta berrikusteari buruzkoa, Bultzlan enpresaren eskutik, Gasteizen
Aurrez aurreko ikastaroak 20 orduko iraupena izango du, azaroaren 10etik 14ra, eta 15:30etik 19:30era eskainiko da Bultzlanen egoitzan, Gasteizko Florida kaleko 58an.
Norentzat: Doako ikastaroa hornikuntza-buruei, hornikuntza-trazabilitateko proiektuen arduradunei, biltegi-buruei eta ekoizpen-planifikazioko eta -kontroleko arduradunei zuzenduta dago.
Ikastaroaren helburuak: Enpresaren logistika-katean dauden gastuak zehaztea, aztertzea, eta horien eragina murrizteko indarrean jar daitezkeen metodoak eta prozedurak finkatzea.
Ikastaroaren programa:
1. Sarrera.
2. Logistika-kostuak zehaztea.
2.1 Biltegi-kostuak.
2.2 Jarduera- eta administrazio-erabileren kostuak.
2.3 Garraio-kostuak-
3. Stocka kudeatzea.
3.1 Stockak zehaztea.
3.2 Eskabide-puntua.
3.3 Segurtasun-marjina.
3.4 Stock egokia.
3.5 Stock erreala vs stock egokia alderaketa.
4. Prestaketa-gestioa.
4.1 Mugimenduen errentagarritasuna.
4.2 Eraginkortasunik ezaren faktoreak.
4.3 Kokapenak.
4.4 Eskabideak multzokatzea.
5. Ezkutuko kostuak kudeatzea.
5.1 Sarreretako ezkutuko kostuak antzeman eta konpontzea.
5.2 Irteeretako ezkutuko kostuak antzeman eta konpontzea.
Hobetuzek diruz lagundutako aurrez aurreko ikastaroa egin nahi baduzu eman izena 900 373 051 telefonoan