Afarikideak etxeko postre gozo eta osasungarriarekin harritu nahi al dituzu? Opari polit eta osasungarriarekin zoriondu nahi al duzu norbait? Iruñeko Loreki izan liteke bilatzen ari zaren hori. Angel Rodriguez eta Loli Caballero dira sustatzaileak. “Artisau-eran, kalitate goreneko frutak txokolatez estali eta sortetan edo askotariko kutxetan” saltzen dituzte, enkarguzko bestelako produktuez gain, eta Iruñerriko 16 saltokitan eros daitezke.
Finantzaketa eta mentoringa
Angel eta Loli 20 urte baino gehiagoz aritu dira frutak eta barazkiak saltzen. Gaztenpresara jo zuten ideia gozagarria eskuetan, eta behar zuten finantza-laguntza lortzeaz gain aholkularitza ere izan zuten gure Mentoring figuraren bidez. Mentoringa ikaskuntza eredu bat da, non ekiten edo enpresan esperientzia duen pertsona batek beste bati laguntzen dion trebetasunak eta gaitasunak sustatzen, haren garapen pertsonala eta profesionala ahalbidetuz.
Lorekiren webean produktuen katalogo zabala aurkituko duzu, opari aho-gozagarriak eta politak. Txokolatez estalitako frutak modu erakargarrian eta askotarikoan aurkezten dituzte, bezero bakoitzaren beharren edo nahien arabera: sortak, saskiak eta kutxatxoak prestatzen dituzte txokolate zuriz edo beltzez estalitako fruta freskoarekin, eta fruta forma berezietan moztuta egoten da.
Haurren ospakizunetarako, urtebetetzeetarako, urteurrenetarako edota bestelako data berezietarako proposamenak, Gabonetarako, adibidez, edo otordu berezietarako postre paregabea, gonbidatuak harritzeko modukoa. Meloia, kiwia, mandarina, marrubiak, anana, …edozein fruta erabiltzen dute horretarako, bihotz edo lore formekin, txokolatez estalita eta tximeletak, mantangorriak edo panpinatxoak apaingarri dituztela.
Kalitatea eta ugaritasuna!
Loreki kalitatearekin konprometitutako enpresa da; Reyno Gourmet zigiluko partaidea da. Iruñerriko 16 saltokitan eskaintzen dituzte beren produktuak. Horietan, in situ dasta dezakezu erabiltzen duten lehengaiaren kalitatea.
Haien Facebooken aurkituko dituzu azken berriak. Eta, noski, Angelek eta Lolik egin zuten bezala, negozio-ideia aurrera eramateko gogoa duen edonork jo dezake Gaztenpresara. Profesionalen aholkua eta laguntza izango ditu, negozioak abian jartzen laguntzen urte askotako eskarmentua dutenena.