Bizkaian, enpresa bat sortzeko asmoa baduzu laster edo duela gutxi sortu baduzu, post hau irakurtzen jarraitzea komeni zaizu.
Izan ere, Bizkaiko Foru Aldundiak datorren irailaren 15era arte izango du zabalik data horren aurretik enpresa bat abian jartzen duten ekintzaileei diru-laguntzak emateko epea.
Diru-laguntzak duela 3 hilabetetik, gutxienez, lurralde historikoan bizi direnek jasoko dituzte, Ekonomia Jardueretan (EJZ) 2016ko irailaren 16tik datorren irailaren 15era bitartean alta eman dutenek. Horrez gain, EJZn alta eman aurretik langabezian zeudela egiaztatu behar dute, baita erakunde jakin batzuek emandako prestakuntza eta aholkularitza jaso dutela ere.
Aldundiak gehienez 15.000 euroko diru-laguntza finkatu du, honela xehatuta:
- 5.000 euro erakunde onuradun bakoitzeko, beti ere sustatzaileetako batek aurreko baldintza guztiak betetzen baditu.
- 2.000 euro proiektuan laguntzaile duen pertsona bakoitzeko, betiere laguntzaileak ere adierazitako baldintzak betetzen baditu, prestakuntzari dagokiona izan ezik.
Aurkesteko epea
Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 5ean zabaldu zen, eta irailaren 15eko 13:30 arte egongo da zabalik. Beraz, zure enpresa sortzeko asmoa baduzu, begiratu hemen diru-laguntzak eskuratzeko datu eta baldintza guztiak.