Datorren maiatzaren 19an, gure lankide Miguel Angel Cancelok “Ekintzaileak trebatzea Askotariko Mundu batean” tailerrean hartuko du parte, Youth Business International erakundeak Argentinan antolatu duen ekimenean.
Tailerra aukera paregabea izango da ekintzaileak trebatzeko metodologia berriak ezagutzeko, YBIko beste kide batzuen esperientziak oinarri hartuta, eta baita ere metodologia horiek abian jartzeko Youth Business Spain sarearen bidez.
Ekintzaileen prestakuntzako adituak bilduko dira tailerrean, YBIko partaide diren herrialde gaztelaniadun guztietako ordezkariak: Argentina, Brasil, Txile, Paraguay, Peru eta Uruguai. Nina Vlemmings izango da koordinatzailea.
YBS-n ekintzaileen arretarako ibilbide komuna diseinatzeko proiektuaren osagaietako bat da tailerra. Accenturek finantzatu du proiektua, “Skills to succeed” hiritartasuneko programa globalaren barruan.
Honako hauek dira tailerrean aurkeztuko diren metodologietako batzuk:
- Empretec: Hazkunde-potentziala duten gazela-enpresetarako prestakuntza-metodologia da.
- SIYB/IMESUN: Ekintzailearen bizi-zikloko hainbat etapa hartzen dituen prestakuntza da.
- EmprendING: Metodologia oso dinamikoa da, ekintzara bideratuta dago eta Lean Start-up eta Design Thinking-en filosofiak ditu oinarri.
- CEFE: Ekiteko gaitasunen inguruko trebakuntzako eta ziurtapeneko sistema globala da. Ekintzaileak trebatzearen bidez gaitasunak ekonomiaren oinarri bilakatzeko helburua adierazten dute CEFE siglek (Competencias como base de la Economía a través de la Formación de Emprendedores/as).
Honako erakunde hauek arduratuko dira metodologiak aurkezteaz: Fundacion Impulsar (Argentina), Colectivo Integral de Desarrollo (Peru), Aliança Empreendedora (Brasil) eta Acción Emprendedora (Txile).