Hobetuzek diruz lagundutako ikastaroa, Gasteizen, ekainaren 4tik 6ra
Ikastaroen iraupena: 12 ordu
Egunak: 14-06-04tik 14-06-06ra
Ordutegia: Asteazkenetik ostiralera, 15:30etik 19:30era
Nori zuzenduta: zuzendariei eta enpresen gerentziaz arduratzen direnei, finantza- eta administrazio-alorreko arduradunei, altxortegi-arduradunei… enpresaren organigraman dituzten eginkizun eta ardurak direla-eta, erabakiak hartzeko baliabideak behar dituzten profesionalei, eta erabaki horiek hartzeko behar den informazioa prestatu behar duten pertsonei.
Hobetuzek diruz lagundutako ikastaro horren bitartez, banku-produktu eta -zerbitzuen errendimendurik handiena kosturik txikienean eskuratu eta gaur egungo egoera ekonomikoak banku-harremanen gestioan zer eragin duen ezagutu nahi da.
Honako gai espezifiko hauek landuko dira:
- Banku-negoziazioaren prozesuaren errealitatea ulertzea.
- Negozio-aukerez jabetzea, eta enpresarekin duen merkataritza-harremanean bankuaren benetako interesak zein diren ezagutzea.
- Negoziazio-plan zehatza finkatzea, aurreikusitako helburuak zehaztea, eta banku-harremanean eskuratu nahi ditugun emaitzak lortzeko teknikarik eraginkorrenak erabiltzea.
- Enpresaren benetako beharrizanei egokitutako finantza-produktu eta -zerbitzuetan ahalik eta abantailarik handiena eskuratzea.
Bultz-Laneko Patxi Lópezek eta Miguel A. Cancelok emango dute ikastaroa SEA-Prestakuntzaren bulegoetan, Gasteizko Florida kaleko 58-behean.
Ikastaroa doan da eta plazak mugatuta daude. Izena emateko, jo belen@sea.es posta elektronikora edo 945 000 400 telefono-zenbakira.