Ikastaroaren ekainaren 2tik 12ra egingo da, astelehenetik ostegunera, 18:00etatik 21:00etara
Hobetuzek diruz lagundutako ikastaro hori enpresaren finantza-informazioa interpretatzera bideratuta dago, enpresaren egoera ikuspegi ekonomikotik (errentagarritasunaren analisia) nahiz finantzaren ikuspegitik (likideziaren eta kutxa-fluxuaren analisia) aztertu ahal izateko.
Analisi horrekin batera, finantza-premiak edo altxortegiko soberakinak daudenean zer baliabide eta produktutara jo daitekeen ezagutu eta inbertsio-proiektuak eta enpresaren egitura ekonomiko-finantzarioan duten inpaktua ere aztertu eta baloratuko da.
Finantza-zuzendaritzan aurrekontuek oinarrizko tresnatzat duten garrantzia azpimarratu nahi da. Izan ere, tresna horren bitartez, enpresaren emaitza ekonomikoak, inbertsio berrien inpaktua eta sor litezkeen soberakinak edo/eta likidezia-defizita garaiz aurreikusi ahal izango ditugu eta, horri esker, enpresaren finantza-gestioa optimizatzeko tresnak bilatu eta finantza-erakundeekin negoziatzeko aukera izango dugu.
Ikastaroaren edukia:
- Finantza-eginkizuna enpresan
- Oinarrizko informazio ekonomiko-finantzarioa: enpresaren galdu-irabazien kontua, egoeraren balantzea, kostuen kontabilitatea, kostuak egozteko metodoak, kapital-kostua eta azterketa ekonomiko-finantzarioa.
- Plangintza ekonomiko-finantzarioa: behin-behineko aurrekontuak prestatzea eta gestioa kontrolatzea
- Finantza-alorreko erabakiak hartzeko baliabideak: inbertsioak hautatzeko estatistika-metodoak (Pay-Back) eta inbertsioak hautatzeko metodo dinamikoak (VAN, TIR)
- Kreditu-merkatuko produktuak eta eragileak
- Inbertsio-produktuak eta -merkatuak
Izen-emateak:
Gasteizko doako ikastaro horretan izena emateko, deitu 945 12 0008 telefono-zenbakira edo bidali posta elektroniko bat apalacios@bultz-lan.com helbidera.