×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Zure lehiakortasuna neurtzeko tresnarik errazena

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Abian jarri duzun enpresa edo sortu nahi duzuna benetan lehiakorra ote den jakin nahi duzu? Haren alderdi ahulak eta sendoak zein diren galdetzen al diozu zeure buruari? Nahi zenuke errealitate hori zenbakitan jarri eta diagnostiko argia eta objektiboa eskuratu? Compyte da zure aukera; Internet bidez, doan eta minutu gutxitan egin dezakezu. Zure negozioaren lehiakortasuna neurtzeko online-testa da. Galdera batzuei erantzun ondoren, tresnak nota jarriko dizu, eta jakingo duzu zein alderdi landu behar dituzun gero eta zailagoa den merkatuan sendoagoa izateko.

Testa mediku-azterketen bezalakoa da. Zure negozioaren lehiarako faktore bakoitza aztertu eta 0tik 100era arteko nota jarriko dizu tresnak. Kalifikazio hori sektorean bikainak diren enpresenekin aldera dezakezu. Gainera, nota jarriko dio lehiakortasunaren bost zutabeetako bakoitzari —berrikuntza, ekintzailetza, nazioartekotzea, pertsonen kudeaketa eta finantzazioa—. Alderdi horiek beste 20 faktoretan banakatzen ditu, jakin dezazun zertan nabarmentzen zaren eta zein alderdi zehatz landu behar duzun. Mota guztietako enpresen lehiakortasuna neurtzen du tresnak, haien sektorea eta tamaina edozein dela.

Lehiakorra izan beharra dago, gero eta zailagoa den merkatu globalizatuan bizirauteko. Gaitasun ugari izan behar dituzu, horien artean, aldaketetara azkar egokitzen jakitea, hau da, aldaketa teknologikoetara, legezkoetara eta kontsumo-ohiturekin lotuta daudenetara moldatzea. Etengabeko ahalegin horrek autokritika behar du, prozesu guztiak aldi oro berrikusi eta hobetze aldera. Gaztenpresara etortzen diren ekintzaile askok badakite hori. Plangintza egiteko orduan ziur daude etengabeko hobekuntza nahitaezkoa dela lehiakorra izateko; baina, gero, hori benetan abian jarri nahi dutenean, zailtasunak dituzte autoebaluazioa egiteko. Zer ari naiz gaizki egiten?, galdetzen diote beren buruari.

LABORAL Kutxak Compyte sortu du horientzat, Entitateko bezero direnentzat eta ez direnentzat. Galdera erraz batzuei erantzunda, testak enpresaren lehiarako zutabeak neurtzen ditu eta diagnostiko indibidualizatua egiten du, pantailan argi eta modu errazean azaltzen dena. Galdera horien artean daude, besteak beste, zein den enpresaren produktu izarra, nolakoa den barne-antolaketa, zer-nolako harremana duten bezeroekin edo zenbateko garrantzia duen nazioarteko merkatuak. Azterketa konparatiboa egiteko gai den algoritmoaren bidez lortzen da emaitza. Pyme2020 Lehiakortasunaren Behatokiko ikertzaileek gure inguruko puntako enpresei egindako elkarrizketen emaitzak daude formula horren oinarrian. Datu horiekin eta Mondragon Unibertsitatearen eta Mondragon Innovation & Knowledge ikerketa-zentroaren (MU-MIKen) ekarpenarekin, LABORAL Kutxak Euskadiko eta Nafarroako enpresentzat lagungarri izango den testa diseinatu zuen. Izan ere, bi erkidegoak estatuko lehiakortasun-sailkapenetan lehen tokietan badaude ere, Europan nabarmentzen diren eskualdeen atzetik daude, are gehiago krisia hasi zenetik ia hamarkada bat bete denean.

«Krisiaren eragina oso garrantzitsua izan da», azaldu du Oscar Muguerzak, LABORAL Kutxako Enpresen Negozio Garapeneko zuzendariak. Zailtasun ekonomiko handiko egoeran, enpresaburu askok inbertsioak murriztu behar izan zituzten. Neurri horrekin lehiakortasuna galdu zuten. Horregatik, galdutako lehiarako gaitasuna berreskuratu beharra dago, eta hori ez da batere erraza, are gehiago enpresa handiagoekin lehiatu behar diren enpresa txiki eta ertainak nagusi diren herrialde honetan. «Jakina, enpresaburu txikiek ez dute baliabiderik izaten lehiakorrago izateko plana egingo dien aholkularia kontratatzeko», dio LABORAL Kutxako Enpresen Negozio Garapeneko zuzendariak. «Horregatik otu zitzaigun tresna bat sortzea, merkea ez, doakoa, lagun ziezaien» .

 

Balantzea

Joan den irailean abian jarri zenetik, Compyteren emaitzak lehen ondorio batzuk ateratzeko nahikoa direla aurreratu du Muguerzak. Tresna horrekin autoebaluazioa egin duten enpresek nota onak atera dituzte, orokorrean, «negozio-ereduaren berrikuntzaren» arloan, hau da, salmenta erakargarriago egiteko aurrera eramaten dituzten jarduera guztietan. Nazioartekotzearen arloan emaitzak okerragoak izan dira. Enpresa asko dira beren produktuak esportatu nahi dituztenak, baina gutxik dituzte nazioartekotze-estrategia bat eta egitura eta giza baliabideak gure mugetatik haratago.

Enpresa bat sortzeko asmoa baduzu eta haren lehiakortasunak kezkatzen bazaitu, Compyte tresna gomendatzeaz gain, Gaztenpresan lagundu egingo dizugu. Laguntza pertsonalizatua eskainiko dizugu, eta urrats guztietan lagunduko. Ideia bat duzunetik zure negozioa finkatu arte. Dagoeneko, 4.000 enpresa baino gehiago eta 8.000 lanpostu sortzen lagundu dugu. Zain gaituzu.

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...

2025-02-10 01:38:04