×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Zure finantzak erabili eta zure kontuak automatizatu ahal izateko tresnak

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Freelance eta autonomo gehienen kasuan, fakturazioa eta kontabilitatea dira gutxien gustatzen zaien lanaren alderdietako bat, modu arinean esatearren. Eta seguru zu ez zarela salbuespen bat. Zure lanbideari ez dagozkion lanak dira; beharbada ez zenuen horretarako prestakuntzarik jasoko eta seguruenik ez zaizkizu gustatuko, baina funtsezkoak dira kobratu eta hilabete amaierara iritsi ahal izateko.

Nolanahi ere, teknologiak gure alde jarduten du gai horretan ere: enpresa-prozesuen digitalizazioak makina bat tresna sortu ditu autonomoen, enpresa txikien eta startup deiturikoen eguneroko eginkizunak sinplifikatzeko, horien artean, fakturazio-prozesuak eta oinarrizko kontabilitatea sinplifikatzeko. Aurrekontuak egiteaz, fakturak igortzeaz, gastuak kontrolatzeaz eta BEZaren gisako zergak ordaintzeaz hitz egiten ari gara, besteak beste. Erreminta horiek ez zaituzte kontable profesional bihurtuko, baina prozesu horiek sinplifikatzea eta laneko kostuak eta denbora murriztea ahalbidetuko dizute. Honako hauek dira horien abantaila nagusiak:

  • Erraztasuna. Kontabilitatea arintzeko diseinatuta dauden software-erremintak oso erabilerrazak dira, baita horiek erabiltzen ohituta ez dauden pertsonentzat ere.
  • Azkartasuna. Azkar eta modu intuitiboan sar gaitezke edozein kontabilitate-agiritara.
  • Kontuen berehalako kontrola. Programa horiei esker, erraz eta berehala kontrola eta egiazta dezakegu gure kontabilitatea.
  • Segurtasuna eta erabilgarritasuna. Kontabilitatearen automatizazioak gure kontu eta agiri guztien segurtasun-kopiak egitea ahalbidetzen digu, eta horiek edozein unetan eta lekutan izan ditzakegu eskura cloud teknologiari esker.

Abantaila horien kontrapuntua segurtasun informatikoan oinarritzen da. Gaur egun, enpresak dira munduan erregistratzen diren eraso informatiko gehienen xede. 2017an, Zibersegurtasuneko Institutu Nazionalak 128.000 eraso erregistratu zituen, guztira, ziberdelitugileen aldetik. Hori dela eta, enpresek gero eta baliabide gehiago erabili behar dituzte informazio-lapurretarik, datu sentikorren bahiketarik edo espioitza industrialik ez jasateko.

Kontabilitatearen gestioan gehien erabiltzen diren tresna batzuk ezagutu nahi dituzu? Bost proposatzen dizkizugu.

  • Hiveage. Erreminta hau webean oinarritutako aplikazio bat da, eta finantza-agiriak sortzeko eta partekatzeko gaitasuna eskaintzen die autonomoei eta enpresa txikiei. Hiveage erabiltzeko modu bat proiektu baten balioespena sortzea eta hura bezeroarekin partekatzea da; gero, balioespen horretan oinarritutako faktura bat sortzen da, proforma faktura bat balitz bezala.
  • Reviso. Aholkulariei, ETEei eta autonomoei bideratuta dagoen hodeiko plataforma bat da, eta kontabilitatea edozein gailutatik egiten lagunduko dizu. Horrela, hornitzaileei eta bezeroei egin beharreko ordainketak eta kobrantzak erraz gestionatu eta BEZa modu telematikoan ordaindu ahal izango duzu. Eta gaztelaniaz dago.
  • Quipu. Kontabilitateari buruz ezertxo ere ez badakizu, ez kezkatu: programa honekin guztiz antolatuta eta hodeian izango duzu zure fakturazioa. Gainera, zure enpresaren logoarekin pertsonaliza daitezkeen fakturen hainbat eredu izango dituzu. Era berean, dokumentuen gestore eta kontaktuen agenda gisa jarduten du, fakturazio-programa bat izateaz gain.
  • Declarando. Hona hemen zure zerga-aholkulari birtual berria, zure zergak eta kontabilitatea gestionatzen lagunduko dizuna. Fakturak sortzeaz eta erregistratzeaz gain, programak gastuak aztertzen ditu horiek kengarriak diren ala ez ikusteko, eta zergen likidazioak aurkezten ditu minutu gutxi batzuetan.
  • Harvest. Tresna hau freelanceentzat gomendatuta dago, proiektuak gestionatzeko eta txostenak egiteko funtzionalitateak eskaintzen dituelako, eta horiek asko laguntzen dute fakturazioan. Erremintan erregistratutako orduak oinarritzat hartuta pertsonalizatutako fakturak sor ditzakezu, edo horiek eskuz sortzea aukera dezakezu. Era berean, proiektu, eginkizun edo bezeroen arabera lan egin dezakezu. Erreminta honen doako plana bi proiektutara mugatzen da gehienez, lau bezero bakoitzeko, eta ezin hobea da, funtsean, fakturazio-erreminta bat bilatzen baduzu.

Izan ezazu kontuan, Gaztenpresan, negozioa sendotzeko tailerrak eskaintzen dizkizugula zure enpresaren egunerokotasunarekin lagunduko dizuten gaitasunak eskuratu ahal izateko. Zain izango gaituzu!

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...

2025-02-10 01:13:07