×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Zure ekintzaile-sena eta egokitzeko gaitasuna sarituko ditugu

GZT_D_Campaña_negocios_concurso_cas_blog
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Adorea, indarra eta elkartasuna erakutsi duten pertsonen kasu batzuk azaldu dizkizugu Gaztenpresan azken asteotan. Negozioak egokitzeko gai izan dira, osasun-krisiaren egoera zail honi aurre egiteko.

Horietako bat da Elma, Manuela va de fiesta moda-markaren sustatzailea. Goi-mailako jantzigintzako patroiak alde batera utzi eta osasun-langileentzako babes-mantalak egin ditu. Melaniek, berriz, Tipula Burger ostalaritzako negozioa etxez etxeko salmentara bideratu du, konfinamenduari aurre egin eta bezeroei zerbitzua eskaintzen jarraitzeko.

Orain zure txanda da, eta beste milaka lagunena, Elmaren eta Melanieren helburu berberarekin egunero ekintzaile-sena erabiltzen duzuen guztiena: #AurreraEgitekoBerritzen

Egoerari aurre egin eta zure jarduerarekin jarraitzeko gai izan zara, eta horretarako zer egin duzun jakin nahi dugu. Azal iezaguzu nola otu zaizun zure negozio txikia egoeraren arabera egokitzea, eta hori nola egin duzun. Zure esperientzia partekatu nahi dugu, beste pertsona batzuentzat eredu izan dadin, eta zailtasunen gainetik aurrera egin dezaten.

Aldi berean, zure ahalegina, asmamena eta lana saritu nahi ditugu. Hala, zure esperientzia partekatzera animatu nahi zaitugu, eta, horretarako, zure lana aintzatetsiko duen lehiaketa antolatu dugu. Lagungarri izan daiteke krisi-aste luze hauetako zailtasunei aurre egiteko. Helburu horrekin, lehiaketan eskudiruzko hiru sari banatuko dira, hiru ekimenik nabarmenenak goraipatzeko: 2.500, 1.000 eta 500 euroko sari bana.

Lehiaketan parte har dezakezu negozioa Euskal Autonomia Erkidegoan edo Nafarroan baduzu. Prestatu gehienez hiru minutuko iraupena duen bideoa, zure ekimenaren berri emateko. Nahi baduzu, gehienez 500 hitzeko azalpen-testua idatz dezakezu, bideoaren lagungarri. Eta kito: maiatzaren 18tik ekainaren 7ra bitartean zure proiektua aurkeztu eta datuak bete ditzakezu esteka honetan. Jasotako proiektuen artean, lau laguneko epaimahaiak sari bakoitzeko irabazle bat eta 2 ordezko aukeratuko ditu. Epaimahaiko partaide izango dira: Gaztenpresako gestio-taldeko kide bat, LABORAL Kutxako Negozio Garapenaren Areako partaide bat, BULTZ-LAN aholkularitza-enpresako beste bat eta Lanalden enpresako marketin digitaleko lankide bat. Gaztenpresaren sare sozialen bidez emango da irabazleen berri, modu ofizialean, 2020ko ekainaren 12an, ostiralez.

Besterik gabe, eskerrak eman nahi dizkizugu zure esperientzia milaka lagunekin partekatzeagatik, asko eta asko egoera zailean baitaude eta bultzada behar dute berritzeko. Era berean, osasun-larrialdia gainditzen laguntzeko erakutsi dituzun kemena, lana eta elkartasuna eskertu nahi ditugu.

Post gehiago irakurri.

Maitza 23, 2023
Mahai-inguruaren ondoren, beren ibilbideko uneren batean Gaztenpresara gure aholkularitzaren bila etorri diren ekintzaileen benetako historiak entzuteko txanda iritsi zen Gaztenpresatik blogean. Hala, Elsa Pamparacuatro eta Keko Salvador ezagutu genituen, Iruñeko zirku-eskolan elkar ezagutu zuten bi artista. Amets bat zuten: Urdaibain zirku-eskola sortzea. Lehenengo aukera izan zen Gautegiz-Arteagan bizi ziren baserriko ukuilua egokitzea. “Han hasi ginen...
Maitza 17, 2023
Duela egun gutxi batzuk gure 2022ko Memoria aurkeztu genuen Donostian. Izan ere, aurten Donostia Gizarte Ekonomiaren Hiriburu izendatu dute. Prentsaurrekoaren ondoren, Gaztenpresatik ekitaldia egiteko aprobetxatu genuen, hain zuzen ere, gure erkidego ekintzailea inspiratu, motibatu eta babesteko ekitaldia. Topaketa hau oso mamitsua izan zenez, eta ezer ez ahazteko, bertan gertatu zen guztia kontatzea erabaki dugu. Has...
Apirila 28, 2023
Gure inguruko errealitate soziala hobetzeko helburuari jarraikiz, Gaztenpresan 314 negozio berri abiarazten lagundu dugu 2022an, eta horiei esker 637 lanpostu sortu dira. Hori horrela izanik, ia 30 urteko ibilbide honetan, 6.578 enpresa eta 12.041 enplegu sortzen lagunduko dugu, eta LABORAL Kutxaren bitartez 192 milioi euro lortzeko aukera eman dugu, mailegutan. Datu horiek guztiak gure 2022ko...
Apirila 17, 2023
Guztion ahotan dago Adimen Artifiziala (AA), eta ChatGPT tresnari zor zaio bere ospearen zati handi bat. Tresna hori OpenAI enpresak merkaturatu zuen joan den urtearen amaieran, eta guztiok harrituta utzi gaitu galderei erantzuteko, elkarrizketak izateko eta testuak modu natural eta koherentean sortzeko duen eraginkortasunagatik eta zehaztasunagatik. Tresna horrek zer egin dezakeen ikus dezazuen, pentsatu dugu...
Otsaila 23, 2023
Iazko abenduaren 23an argitaratu zen BOEn enpresa emergenteen ekosistema sustatzeari buruzko legea, startupei buruzko lege bezala ezagunagoa dena. Estatua pertsona ekintzaileentzat eta horrelako negozioetan interesa duten inbertitzaileentzat helmuga erakargarri bihurtu dadila lortzea da arau berri honen helburua, hau da, enpresa berritzaile sortu berrietan, oinarri teknologikoa dutenetan, hazkunde bizkorrekoak direnetan eta negozio-eredu eskalagarri bat dutenetan interesatuta...
Otsaila 17, 2023
Aurten ere, Gaztenpresaren Astelehen Digitalak itzuliko dira, marketin digitaleko “No te pierdas en las redes” agentziak online ematen dituen prestakuntza-saioak. Saio hauetan, zure negozioaren eremu digitalarekin lotutako gaiak eguneratu ahal izango dituzu. Ordu edo ordu eta erdi inguruko iraupena duten tailer horietan, zure negozioan erantsi ditzakezun baliabide digitalen ikuspegi orokorra lortuko duzu. Izan ere, kontua...