×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Zure ekintzaile-sena eta egokitzeko gaitasuna sarituko ditugu

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Adorea, indarra eta elkartasuna erakutsi duten pertsonen kasu batzuk azaldu dizkizugu Gaztenpresan azken asteotan. Negozioak egokitzeko gai izan dira, osasun-krisiaren egoera zail honi aurre egiteko.

Horietako bat da Elma, Manuela va de fiesta moda-markaren sustatzailea. Goi-mailako jantzigintzako patroiak alde batera utzi eta osasun-langileentzako babes-mantalak egin ditu. Melaniek, berriz, Tipula Burger ostalaritzako negozioa etxez etxeko salmentara bideratu du, konfinamenduari aurre egin eta bezeroei zerbitzua eskaintzen jarraitzeko.

Orain zure txanda da, eta beste milaka lagunena, Elmaren eta Melanieren helburu berberarekin egunero ekintzaile-sena erabiltzen duzuen guztiena: #AurreraEgitekoBerritzen

Egoerari aurre egin eta zure jarduerarekin jarraitzeko gai izan zara, eta horretarako zer egin duzun jakin nahi dugu. Azal iezaguzu nola otu zaizun zure negozio txikia egoeraren arabera egokitzea, eta hori nola egin duzun. Zure esperientzia partekatu nahi dugu, beste pertsona batzuentzat eredu izan dadin, eta zailtasunen gainetik aurrera egin dezaten.

Aldi berean, zure ahalegina, asmamena eta lana saritu nahi ditugu. Hala, zure esperientzia partekatzera animatu nahi zaitugu, eta, horretarako, zure lana aintzatetsiko duen lehiaketa antolatu dugu. Lagungarri izan daiteke krisi-aste luze hauetako zailtasunei aurre egiteko. Helburu horrekin, lehiaketan eskudiruzko hiru sari banatuko dira, hiru ekimenik nabarmenenak goraipatzeko: 2.500, 1.000 eta 500 euroko sari bana.

Lehiaketan parte har dezakezu negozioa Euskal Autonomia Erkidegoan edo Nafarroan baduzu. Prestatu gehienez hiru minutuko iraupena duen bideoa, zure ekimenaren berri emateko. Nahi baduzu, gehienez 500 hitzeko azalpen-testua idatz dezakezu, bideoaren lagungarri. Eta kito: maiatzaren 18tik ekainaren 7ra bitartean zure proiektua aurkeztu eta datuak bete ditzakezu esteka honetan. Jasotako proiektuen artean, lau laguneko epaimahaiak sari bakoitzeko irabazle bat eta 2 ordezko aukeratuko ditu. Epaimahaiko partaide izango dira: Gaztenpresako gestio-taldeko kide bat, LABORAL Kutxako Negozio Garapenaren Areako partaide bat, BULTZ-LAN aholkularitza-enpresako beste bat eta Lanalden enpresako marketin digitaleko lankide bat. Gaztenpresaren sare sozialen bidez emango da irabazleen berri, modu ofizialean, 2020ko ekainaren 12an, ostiralez.

Besterik gabe, eskerrak eman nahi dizkizugu zure esperientzia milaka lagunekin partekatzeagatik, asko eta asko egoera zailean baitaude eta bultzada behar dute berritzeko. Era berean, osasun-larrialdia gainditzen laguntzeko erakutsi dituzun kemena, lana eta elkartasuna eskertu nahi ditugu.

 

Post gehiago irakurri.

Uztaila 10, 2025
2025eko uztailaren 8a.–LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak 348 enpresa sortzen lagundu du 2024an, eta enpresa horiek 696 lanpostu berri sorrarazi dituzte. 1994an sortu zenetik, Fundazioak 7.246 enpresari lagundu die abian jartzen, eta horiek 13.371 laguni eman diete lana. Datuok Gaztenpresaren 2024ko txostena aurkezteko ekitaldian ezagutarazi dituzte, LABORAL Kutxak Bilbon duen lurralde-egoitzan. Gaztenpresako lehendakari Ibon Urgoiti pozik...
Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...