×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Zein izan daiteke online edo e-Commerce denda bat sortzearen prezioa?

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

E-Commerce izenekoek oso zeregin garrantzitsua bete dute osasun-krisiaren aldian. Esan daiteke salbamen-ohol bat izan direla konfinamenduak eta mugikortasun-murrizketek beren negozioen biziraupena mehatxatzen zutela ikusten zuten ekintzaile eta enpresa txiki askorentzat.

Online erosketak ez dira murriztu deskonfinamenduaren aldian

Normaltasunera pixkanaka itzultzeko prozesua agerian uzten hasi denez, salmenta-kanal horrek izan duen garapen ikusgarria ez da egoerak eragindakoa izan, besterik gabe. Deskonfinamenduaren hasieran online salmentaren zifrak egonkortu badira ere, koronabirusak e-Commercean duen eraginari buruzko txosten batek agerian utzi du merkataritza elektronikoa geratzeko iritsi dela.

Zehazki, txostenak adierazten duenez, online salmenten zifrak hirukoiztu egin dira alarma-egoera hasi zenetik maiatzaren erdialdera arte, eta, deskonfinamenduan, online egiten den merkataritza-jarduerak % 1eko beherakada baino ez du izan.

Aldi berean, beste azterlan batzuk (hala nola Veepee enpresak online erosketaren joerei buruz landutakoa) haratago doaz, eta herritarren % 60k berrogeialdia amaitzean interneten bitartez erosten jarraituko duela dio.

Nola aukeratu dezaket e-Commerce mota bat, eta zein da haren prezioa?

Arrazoi horiek eta beste asko direla eta, baliteke urrats bat aurrera egiteko eta zure saltoki elektroniko propioa irekitzeko garaia izatea. Online denda baten bidez ekiteko hainbat aukera eta hainbat e-Commerce mota daude: marketplace izenekoak, agregatzaileak, komunitatean oinarritutako negozioak eta abar.

Hala ere, online denda bat sortzeak duen preziorako hurbilketa bat egin nahi dugu post honetan, eta e-Commercearen adibide batzuk eta horietako bat abian jartzeko dituzun aukerak erakutsi nahi dizkizugu. Online denda baten prezioa kalkulatzeko, xehetasun batzuk hartu behar dituzu kontuan.

Lehenik eta behin, edonork sor dezake saltoki digital bat doako plataformen bidez. Hala ere, eta web-garapenean eta web-diseinuan esperientzia duen pertsona bat zaren edota oso oinarrizko plataforma bat erabiltzen duzun kasuan izan ezik, komeni da zure e-Commercea sortzeko lana enpresa espezializatu batek egitea.

Online merkataritzaren plataformak

Oro har, plataforma horietako bakoitza bere katalogoko produktuen kopuruarekin, haien konplexutasunarekin, enpresaren ERP sistemekiko integrazioarekin eta abarrekin zerikusia duten helburu batzuetara dago bideratuta. Ezagunenen artean, honako hauek aipa ditzakegu: Prestashop , Woocommerce, Magento, Virtuemart, Shopify eta Ionos 1&1.

Enpresa-tamaina desberdinak dituzten hiru plataformaren ezaugarriak azalduko dizkizugu ondoren: alde batetik, Magentok aukera ugari onartzen ditu, eta online denda handiak diseinatzeko bereziki pentsatuta dago; bestetik, Woocommerce izenekoa egokiagoa da enpresa txiki eta ertainetarako; azkenik, Ionos 1 & 1 plataformaren xede-publikoa txikizkako merkataritza da.

Magento: online denda handien plataforma

Plataforma hau online denda handiak era malgu, integragarri eta eskalagarrian diseinatzeko bereziki pentsatuta dago. Ideia bat izan dezazun, Nike, Ford, Olympus eta Coca Cola konpainien saltoki digitalak konfiguratzeko erabilitako plataforma izan da.

Doako soluzio bat eta ordainpeko beste bat ditu: lehena web-garapeneko edozein profesionalek edo agentziak deskarga dezake online denda bat sortzeko, eta bere irizpidearen arabera inplementa ditzake fitxategiak eta zabal ditzake funtzionalitateak. Pertsona aditua bazara, dendaren diseinuak eta garapenak, enpresa-webgune batekin integratzeak, SEOak, domeinuak, mantentzeak, laguntza teknikoak eta hamaika estrak balio ditzaketen milaka euroak aurrez ditzakezu.

Ordainketa-bertsioak (22.000 dolarretik aurrera) ezaugarri eta funtzionalitate horietako batzuk ditu, eta zerbitzu tekniko espezializatu bat eskaintzen du. Zerbitzu horrek instalazioa, erabilera eta arazoen konponketa hartzen ditu barnean, ez, ordea, ezein kasutan, orriaren diseinua. Plataforma konplexua denez gero, bi kasuetan hosting-zerbitzu indartsu bat behar da, eta horren kostua 60-80 euro da urtean.

Woocommerce: ETE-en aukera

WordPress plataforma tamaina ertaineko online dendak diseinatzeko gehien erabiltzen direnetako bat da. Woocommerce plataforma WordPress-erako diseinatutako osagarri bat da, eta haren bertsiorik sinpleenak merkataritza elektronikoaren oinarrizko elementuak baino ez ditu eskaintzen. Funtzio gehigarri horiei pluggin deitzen zaie, eta doakoak edo ordainpekoak izan daitezke, funtzionalitate aurreratuak behar izanez gero.

Plataformak hostingaren hiru tarifa desberdin eskaintzen ditu, 9,95 eurotik 29,95 eurora bitarteko prezioekin. Hortik aurrera, funtzionalitate ugari gehitu ditzakezu: gai grafikoak (100 dolar urtean), ordainpeko plataformak, hala nola PayPal (30 dolar hilean) eta segurtasun-ziurtagiriak (65 dolar urtean). Diseinua ere zure kontura izango da.

Ionos 1&1: txikizkako merkataritzarako plataforma

Erabiltzen errazena da, zure webgunea egiteko eta editatzeko aukera emango dizun editore sinple bat baitu. Horretarako, lehendik zeuden txantiloi batzuk erabiltzen ditu. Txantiloi horiekin, elementu batzuk pertsonalizatu ahal izango dituzu, eta, horregatik, sormena oso mugatuta geratzen da, eta seriean eginda dagoela ematen du. Soluzio merkea da, eta hainbat hosting-soluzio eskaintzen ditu, hilean 2,99 eurotik 14,99 eurora bitartekoak, baina zerbitzu-muga nabarmenak ere baditu.

Neurriko garapena: online saltoki bat 0tik sortzea

Ikusten duzunez, garapen-plataformak nominalki doakoak eta eskuragarriak badira ere, askotan zaila izaten da zure online saltokia gaitzea web-diseinuan eta web-garapenean ezagutza jakin batzuk ez badituzu. Zure kasua bada, enpresa espezializatuei online saltoki bat zerotik sortzeko eska diezaiekezu. Enpresa horiek prezio desberdinak eskaintzen dituzte, negozioaren premien arabera. Horrelako plataformak erabiltzean, enpresek askoz prezio lehiakorragoak eskain ditzakete. Prezioei dagokienez, aukera oso zabala duzu, ia osagarririk ez duten oso oinarrizko proposamenekin hasi (700 eurotik aurrera) eta neurriz kanpoko prezioak izan ditzaketen online denda konplexu handietaraino.

Oro har, WordPressetik abiatuta saltoki elektroniko bat egiteko proposamenak aurki daitezke, honako hauek barnean hartuta: domeinuaren erreserba, webgunea eta posta elektronikoa, txantiloiaren oinarrizko pertsonalizazioa, hainbat produkturen igoera, ordainketa-pasabide baten konfigurazioa eta funtzionamenduaren eta edukien igoeraren gida, 1.500-1.800 euro ingurukoak. Zenbateko horiei 300 euro inguru gehitu beharko litzaizkieke dendaren diseinuagatik eta beste elementu batzuengatik.

 

Zure online denda propioa sortu nahi baduzu zein profesionalengana jo nahi baduzu, une egokia da 2018an ia 40.000 milioi eurora iritsi zen eta urtez urte zifra errekorrak lortzen dituen merkataritza-modalitate horrekin bat egiteko.

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...