Zure merkataritza elektronikoa abian jarri - Gaztenpresa

Zure merkataritza elektronikoa abian jarri

Merkataritza elektronikoa boom bat da, eta oraindik beraren lehen ondorioak baino ez ditugu ikusi. Eustaten datuen arabera, 2017an Euskadin Internet bidez egindako salmentei erreparatuz gero:

  • Internet bidez ere aritzen diren 41.000 saltokiek guztira egindako salmenten % 41 bide horretatik egin zuten.
  • Gorako joera dago, argi eta garbi: salmenta-sistema hori urtean % 10 baino gehiago handitzen da.

Datu horiek agerian uzten dute zer-nolako potentziala duen salmenta-bide horrek eta nolako aukera eskaintzen dion edozein ekintzaileri.

Merkataritza elektronikoko erraldoiak, hala nola Amazon, negozio-eredu orojaleak dira eta aurrean harrapatzen duten edonor erabat itzal dezakete. Hori saihesteko Internet bidezko zer negozio eredu jorratu behar dugun pentsatzeko unea da.

Marketplace.

«Saltokien saltokiak» esaten zaien horiek merkataritza-jarduera abian jartzeko eta azpiegitura txikia erabiliz produktuak merkaturatzeko aukera egokia dira. Adibidez, eBayk salmenta-azpiegitura sendoa eta milioika laguneko merkatu potentziala jartzen du zure zerbitzuan. Trukean, hileko kuota bat eta salmenta bakoitzeko komisioa ordaindu beharko dizkiozu. Erraztasuna da haren abantailarik handiena: ez duzu kezkatu behar izango bilatzaileetan kokatzeko SEO estrategiagatik, produktua emateko logistikagatik, banku-gastuengatik… Normalean, marketplaceek dena egiten dute, baita kobratu ere. Arazoak ere badaude, ordea. Garrantzitsuena, ez duzula nortasun komertzialik izango. Zeure erakusleiho berean edukiko dituzu lehiakideak, zure alboan, eta bezero potentzialek etengabe alderatuko dituzte bataren eta bestearen prezioak. Horregatik, lehiakorra izatekotan, etengabe estutu beharko dituzu zeure marjinak.

Batzaileak edo agregatzaileak.

Plataforma horiek Interneteko eskaintzak biltzen dituzte beren erakusleihoan baina, saltzeko unean, saltzailearen webgunera bideratzen dute trafikoa. Webgunez webgune ibili barik, produktu jakinak aurkitu eta prezioak alderatu nahi dituzten kontsumitzaileentzako bilatzaile aurreratua dela esan genezake. Erabiltzaileek denbora aurrezten dute eta markek ez dute protagonismoa galtzen. Horixe da, hain zuzen, marketplaceen aldean duten desberdintasun argia: halako plataformetan lan egiteak ez dakar marka-nortasuna galtzea eta saltokiek batzailearen marketin-tresnak balia ditzakete.

Harpidetza.

Aldian aldiko erosketa-patroi errepikakorrak aurkitzea da sarrerak sortzeko eredu horren helburua. Argitalpenek, gimnasioek, produktu kosmetikoen dendek eta abarrek erabiltzen dute . Oinarria erraza da: bezeroak zerbitzu edo produktu jakin batengatik ordaintzen du, aurrez adostutako maiztasun finko batekin. Badaude esperientziak ardogintzan, adibidez: upategi batzuek urtean gutxieneko eskaera agintzen duen formula ezarri dute, horren trukean instalazioetan bazkaria edo afaria doan jateko eskubidea jasoz (harpidetutako ardo-kantitateaz gain). Enpresak urtean gutxieneko diru-sarrera bermatzen du baina, aldi berean, orotariko sustapenak bidaltzeko eta, ondorioz, salmenta gehiago egiteko aukera gordetzen du.

Komunitatean oinarritutako negozioa.

Beste aukera bat: zaletasun erkideen inguruko negozio-hobia aurkitzea. Adibidez, ingurumenarekiko errespetua, etxeko gozogintza edota bidaiak. Artisau-garagardoaren zaleei zuzendutako online denda da eredu horren adibideetako bat. Izan ere, orotariko zerbeza-barietateak, orotariko ezaugarridunak eta orotariko marketakoak eskaintzen dizkie zaletuei.

Online eta offline saltzea.

Askotan geure negozioaren barruan aurkituko dugu negozioaren osagarririk egokiena. Adibidez, janaria etxez etxe saltzeko online denda irekitzen duen jatetxea. Merkatua dibertsifikatzen du eta emaitza bikainak lor ditzake. Edota Belgikatik artisau-txokolateak inportatzen dituen gozotegia… Zergatik ez du saltoki elektroniko bat sortuko, produktu horiek bere jardueraren osagarri gisa saltzeko?

Ikus dezakezunez, negozio-ideiei buruz aritzen garenean ez dago mugarik, batez ere Interneten. Horregatik, ereduak uztartu eta formula digital propioa sortzeko aukera ere badugu. Eta batek daki, beharbada, lortuko duzun arrakasta ikusirik, frankizia birtuala ere sor zenezake! Gogoratu, bata zein bestea aukeratu, beti izango duzula Gaztenpresaren aholkularitza zeure negozio-ideia garatzeko eta bermeekin aurrera ateratzeko. Zain gaituzu!

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Harpidetu blogean

Idatzi zure helbide elektronikoa, sarrera berrien jakinarazpenak jasotzeko.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?