×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Workplace, enpresen Facebooka

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Ba al duzu Workplace-ren berri? Enpresentzako Facebooka da, sare sozial horrek sortua. Enpresa bereko langileei ideiak partekatzeko eta elkar komunikatzeko aukera ematen die. Pantailan Facebooken antzeko itxura du plataformak, eta lantokietan intraneta, telefonoa eta bideokonferentzia gutxiago erabil daitezen du helburu. Mila enpresa baino gehiago erabiltzaile dira jada.

Gaztenpresan Euskadiko eta Nafarroako ekintzaileei laguntzen diegu, negozio-ideia duten unetik egitasmoa sendotzen duten arte. Gure bokazioa soziala da: ia 22 urtetan 4.000 enpresa baino gehiago sortzen lagundu dugu, eta horietan ia 8.000 lanpostu sortu dituzte. Urteotan guztiotan hurbiletik jarraitu dugu teknologiaren, Interneten eta sare sozialen hazkundea, eta horiek enpresa munduan aplikatzeko adituen aholkularitza eskaini dugu.

Berez ez dira nahikoa proiektu baten arrakasta bermatzeko, baina alferrik galdu eta baztertu ezin diren baliabideak dira gero eta lehiakorragoa den merkatuan. Tresna horiei etekina ateratzen lagundu diegu ekintzaileei, sektore digitaleko negozioetan ez ezik tradizionalenetan ere. Ekintzaileak edozein abantaila aprobetxa dezala eta berritasun guztien jakinaren gainean egoten ahalegindu dadila da kontua. Gure blogean ematen dizugu horren berri.

Azken hilabeteotan entzutetsuenetako bat Workplace da, enpresentzako sare soziala. Facebook 2014an hasi zen sare sozial berria diseinatzen, eta dagoeneko enpresa garrantzitsuek erabili dute, besteak beste, 30.000 langile dituen Royal Bank of Scotlandek, Heinekenek, Estatu Batuetako Starbucksek eta Booking.com-ek, eta baita erakunde publikoek ere, Argentinako administrazioak, esaterako.

 

Nola funtzionatzen du?

Workplace Facebooken oso antzekoa da bai itxuran bai erabileran. Sortzaileek diote hori abantaila dela desabantaila baino gehiago, modu horretan ikaskuntza-kurba gutxitu (edo erabat desagertu) egiten dela. Ordenagailua, mugikorra edo tableta erabil daiteke sare sozial horretara sartzeko. Horrela, zure lagunen post guztiak dituen horma ikusi beharrean, zure enpresako langileekin konektatuta egongo zara. Alde pertsonala eta lanekoa ez batzea da kontua.

Iragarkirik gabe, laneko sare sozial horrek Facebooken funtzio gehienak eskaintzen ditu, hala nola albisteen horma, ekitaldiak, taldeak eta mezuak. Langile bat bila daiteke, bere telefonoa eskuratu, dei edo bideodei bat egin, txat bat ireki… Halaber, dokumentuak partekatu eta langileek horien gainean hitz egiteko aukera ematen du.

Hau da, Workplacek enpresaren zerbitzura jartzen ditu Facebooken baliabide guztiak. Oraingoz, ordaindu beharrekoa da. Irailaren 30era arte doan proba daiteke, baina data horretatik aurrera plataformak 3 dolar kobratuko ditu langile bakoitzeko (Facebookek oraindik ez du argitaratu orrialdea gaztelaniaz, prezioa eurotan adieraziko duena).

Hastapenetan, Estatu Batuetan batez ere tamaina handiko enpresen artean piztu du interesa. Nolanahi ere, tresna interesgarria izan daiteke urrutiko langileak dituzten enpresa txikiak zuzentzen dituzten ekintzaileentzat, zerbitzu-hornitzaileekin harremanetan egon beharra dutenentzat. Horien kasuan, Workplace baliagarria izan daiteke barne komunikazioa hobetzeko.

Sare sozialen inguruan eta ekintzailetzarekin lotutako beste gai batzuei buruz zalantzarik baduzu, zure Laboral Kutxa bulegoan eta Gaztenpresa gure web-orrian aurkituko gaituzu. Sareetan ere bagaude: Facebook-en, Twitter-en eta Linkedin-en.

 

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...

2025-02-10 02:05:56