×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Twitterrek zure bezeroari arreta ematen lagun diezazuke (nola egin baldin badakizu)

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Sare sozialetan egotea bezain garrantzitsua da haiek erabiltzen jakitea. Gure aholkua eskatzen duten ekintzaileak gero eta kontzienteago dira tresna horien garrantziaz. Gehienetan garbi dute egon behar dutela. Hori nola egin jakitea izaten da zailena. Gaur, Twitter bezeroen arreta-kanal bezala erabiltzen lagunduko dizugu.

Urtero, negozio bat abiarazi nahi duten ehunka ekintzaileri ematen dizkiegu aholkuak. Oinarrizko urratsetan laguntza emateaz gain, enpresa-plana edo bideragarritasun-plana prestatzen esaterako, beraiekin aztertzen dugu nola erabil ditzaketen sare sozialak. Gaztenpresan uste osoa dugu eskura ditugun errekurtso guztiak erabili behar ditugula geroz eta zailagoa den merkatu honetan abantaila lortzeko, eta horregatik, sare sozialen inguruko informazio onena ematen dizugu. Hasteko, gure blogari begirada bat eman diezaiokezu. Azken asteetan, zure enpresa sare sozialetan nola ezagutarazi erakutsi dizugu, aro digitalean ekintzaile izaten ikasteko irakurgaiak aholkatu dizkizugu eta negoziorik tradizionalenak ere komertzio elektronikoari etekina atera diezaiokeela azaldu dizugu.

Sare sozialen erabilera on batek zure bezeroek merezi duten arreta hobetzen lagun diezazuke. Azken bi urteetan, era horretako eskaerak dituzten tuitak hirukoiztu egin dira Twitterren. Publikoa gero eta zorrotzagoa da eta erabateko malgutasuna nahi du nola, non eta noiz artatua izan erabakitzeko. Errealitate hori, oztopo bat bezala baino, aukera bikain bat bezala ikustea gomendatzen dizugu. Enpresa handia zein txikia duzula ere, Twitterren azkar eta eraginkor eskaini ahal izango diezu arreta zure bezeroei. Eta denbora- eta errekurtso-esfortzu horrek fruituak emango ditu epe luzera.

Twitter ekintzaileentzat

Hauek dira sare sozial hori bezeroen arreta-kanal gisa erabiltzeak dituen abantaila nagusiak:

  • Ulertu behar duzu zure bezeroetako askok nahiago izango dutela tuit bat idaztea, telefono dei bat egitea edo zuregana joatea baino. Erantzuten badiezu eta arazoak konponduko dituzten irtenbideak ematen badizkiezu, haiekiko lotura estutuko duzu eta haiek zu gomendatzeko aukerak areagotuko. Azken finean, haiek zuri buruz ondo hitz egitea da publizitaterik onena.
  • Kostu gutxiago. Garestiagoa da bezeroei arreta zeure lantokian edo telefonoz eskaintzea, Twitter bidez eskaintzea baino. Kontuan izan, esate baterako, zeure lantokian sor daitezkeen jende-ilarak. Edo beste lan batzuk egiteko kentzen dizun denbora. Tuit batekin erantzutea askoz azkarragoa da, hutsartetan egin dezakezu eta edonon zaudela ere, mugikorraren bidez.
  • Arazo bat dudanean, berehala konpontzen didate. Hori da zure bezeroek sentituko dutena. Ezin duzu erantzuna hurrengo asterako utzi, zure bezeroak bere kabuz konpondua izango baitu daukan arazoa ordurako. Horrekin ez dugu esan nahi beti sare sozialei lotuta egon behar duzunik, baina bai arrazoizko epe bat jarri beharko duzula. Oso erabilgarriak diren hainbat tresna dituzu eskura, hala nola, Twitterreko zure biografian arreta-ordutegia adierazteko aukera.
  • Bezeroarekiko lotura. Zure enpresa gertuagokoa dela sentituko dute bezeroek eta konpainia humanizatuko dute. Zure bezeroak dauden tokian egon behar zara zeu ere, eta haietako asko Twitterren daude. Erantzuten badiezu, kontu horren atzetik ahots bat dagoela eta arreta pertsonalizatua eskaintzen diezula jakingo dute. Zure erantzunak han geldituko dira betiko eta etorkizuneko galderei erantzuteko balioko dute. Arazoa konpontzeko datu pertsonalak gestionatu behar badituzu, mezu pribatuak erabil ditzakezu.
  • Online ospea. Zure publikoa izan daitekeen horrek, zu kontratatu edo zuri zerbait erosi aurretik, zuri buruzko informazioa bilatuko du Interneten. Zure izena idatziko du bilatzaile batean eta zer jartzen duen ikusiko du. Erantzunik gabeko kontsulta mordo batek ez du zure irudi oso onik emango. Zure bezeroei laguntzeko etengabeko ahaleginak, aldiz, zure irudia indartu egingo du.

Gai honi edo ekintzailetzarekin lotutako beste edozein gairi buruzko zalantzak al dituzu? Zure negozio-ideia egi bihurtzeko laguntza behar al duzu? Gaztenpresan Euskadiko eta Nafarroako ekintzaileak babesten ditugu eta laguntza osoa eskaintzen diegu. Gurekin harremanetan jar zaitezke Facebook, Twitter eta Linkedin erabiliz. Zure zain gaude.

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...

2025-02-10 01:21:26