×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Tipula Burger: #JarraitzekoBerritzen, etxez etxeko zerbitzuaren bidez

GZT_Plantilla_Campana_Casos_exito_TB_EUS-04
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

COVID-19ak eragindako osasun-larrialdiak agerian jarri ditu ekintzaile batzuek egungo egoera gainditzeko egindako ahaleginak. Ekintzaile horiek egoerara egokitzea lortu dute, eta #JarraitzekoBerritzen erakutsi digute.

Bilboko ostalari-familia baten ibilbidea

Egokitzeko gaitasun horren adibide ezin hobea dugu Melanie del Bado, Harreman Publikoetan lizentziatua, eta haren jatetxea, Tipula Burger, Bilboko Zazpikaleetako Barrenkale Barrena kalean kokatua. Bilbon sukaldaritzan gogotsu diharduten ostalarien hirugarren belaunaldia dira Melanie eta bere familia.

Melanieren anaia, lanbidez chefa, bere prestakuntza Estatu Batuetan hobetu eta gero, Bilbora itzuli zen, nazioarteko eragina duen eredu gastronomiko bat bultzatzeko. Haien aitonak 1980ko hamarkadan Copacabana jatetxe mitikoan hasitako prozesu luzeari jarraikiz, 2016an Bailen kaleko 33. zenbakian Zurima jatetxea ireki zuten, eta urtebete geroago Tipula Burguer.

Nola moldatu da Tipula Burger-eko lantaldea?

Osasun-larrialdia agindu zenean, oso argi ikusi zuen Melaniek hanburgesa-jatetxeen berezko delivery kontzeptua aprobetxatu behar zuela, janaria etxez etxe banatzen duten establezimendu nagusien artean presentzia handitzeko. Eta, horretarako, bezeroen artean ezagun bihurtu zuen izaerari eutsi egin behar ziola. Beraz, osasun-alertako lehen 15 egunetan itxita egon zen lokala, bertako sukaldean koronabirusa ez zela sartu ziurtatzeko; baina, ondoren, etxez etxeko zerbitzura bidertu zituen ahalegin guztiak, azkar eta gastu gehigarririk gabe negozioa martxan jartzeko. Horretarako, presentzia handitu zuen etxez etxeko zerbitzuko plataformetan.

«Tipularen kasuan, jendeak etxera eramateko eskatzen duen produktuetako bat da hanburgesa; beraz, oso erraza izan da guretzat moldatzea. Erabiltzen genituen plataformen kopurua handitu egin dugu eskariari erantzuteko», azaldu du. Hala, hiru plataformarekin lan egiten du orain:

  • Lehendik erabiltzen zituzten Glovo eta Deliveroorekin eta, Tipula berriro zabaldu zutenetik, baita Just Eatekin ere, beste jatetxe batzuek gomendatuta.

Horiek oso funtzionamendu erraza dute: «Plataforma bakoitzaren apparekin kudeatzen ditugu eskariak, eta guk ere gailu bat dugu, eskariak inprimatuta jasotzeko; inprimaki bat bezeroentzat da, eta bestea sukalderako».

Joan den apirilaren 1ean ireki zituen Tipulak bere ate birtualak, eta ordutik hona nabarmen handitu du bere jarduera. «Tipulak beti izan du etxera eramateko eskari asko, beti izan da indartsua arlo horretan, baina beste plataforma bat gehitu dugunetik, jendea asko ari da kontsumitzen, krisiaren aurretik baino are eskari gehiago jasotzen ari gara. Egia esan, ondo doa eta oso positiboa izan da», ziurtatu du Melaniek.

Ostalaritzaren erronkak eta jatetxeen etorkizuna

Tipulan izandako esperientzian oinarrituta, aztertzen ari dira familiaren beste jatetxean ere, Zuriman, etxez etxeko zerbitzu-sistema bera martxan jartzea. Jatetxea itxita dago orain, baina berriro zabaltzeko birziklatu egin beharko dugu. «Zurima zabaltzen dugunean, zerbitzu hori ezarri beharko dugu, gerora begira negozioaren alderdi garrantzitsua izango delako. Jatetxe horretan ere nola berritu aztertzen ari gara orain, eta aurrean dugun zereginetako bat izango da gure karta etxez etxeko zerbitzura egokitzea», azaldu du gazteak, ondo baitaki pandemia honek jendearen ohiturak aldatuko eta muga berriak ekarriko dituela, baina baita aukera berriak ere, horrelako negozioak ustiatzeko. «Azken finean, jendea seguruago sentituko da etxean, eta jatetxean leku-kopurua mugatu egin beharko dugu; beraz, urte hau oso garrantzitsua izango da etorkizunean egin beharrekoaz hausnartzeko»

Tipula berriro zabaldu eta hilabete bat geroago, Melaniek bizirik eusten dio bere ekintzaile-senari, eta mundu guztia animatzen du #AurreraEgitekoBerritzen ahalegintzeko, batez ere ostalaritza sektoreko jendea. «Nire ustez, lan egin dezakegunok, autonomook, egoera desblokeatu egin behar dugu, eta establezimendua ezagutzera eman. Horretarako, garrantzitsua da etxez etxeko zerbitzuko plataformekin harremanetan jartzea, horiek oso lagungarriak izan baitaitezke establezimenduak bistaratzeko», baietsi du. «Jakina, berritu egin beharko dute, eta etxera eramateko moduko janari-motara egokitu, baina nik hori egitera animatzen ditut, jendeak erantzun egingo du eta», ziurtatu du.

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...