×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Suspertu zure negozioa uda osteko 5 «etxeko lan» hauen bidez

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Irailean abiatzen da urteko azken txanpa. Lau hilabete baino ez dira, baina profesionalek, ETE-ek eta enpresek, oro har, urte-amaierarekin eta ekitaldi berrirako prestaketekin lotu behar dute uda-garaian egindakoari buruzko hausnarketa. Lanari ekiteko garaia da: balantzea osatzekoa, egiteko ditugun hobekuntzak eta aldaketak burutzekoa eta gure lehiakortasuna hobetzeko eskura ditugun tresnak aprobetxatzekoa. Prest duzu dena uda ondoren negozioari beste bultzada bat emateko? Has zaitez proposatzen dizkizugun oinarrizko 5 «etxeko lan» hauekin:

Izan zaitez ikasgelako lehenengoa

Merkatua etenik gabeko lasterketa da, eta bezero potentzialei erakutsi behar diegu «ikasgelako lehenengoak» garela kalitatean, prezioan eta zerbitzuan. Uda-amaiera garai egokia da lehiakideen aurrean gure negozioa zer egoeratan dagoen ebaluatzeko. Orobat, komeni zaigu jakitea ea lehiakideak merkatu berriak arakatzen hasi diren eta sailetakoren bat indartu duten. Datu horiek eskutan, hobeto jakin dezakegu gure sektorea nola dagoen eta zer aukera ditugun aurrean. Erabili teknologia! Badira zure enpresaren lehiakortasuna ebaluatzeko eta sektoreko gainerako enpresekin alderatzeko tresnak, estrategia berriak zehazteko baliagarriak gertatuko zaizkizunak. Zure negozioa lehiakorragoa izateko landu beharreko alderdiak ere jakinaraziko dizkizu LABORAL Kutxak eta Mondragon Unibertsitateak sortutako Compyte proiektuak.

Begiratu ondo zeure oinarrizkoak

Hornitzaile-zorro ona edukitzea da zerbitzurik hoberena lortzeko funtsezko beste puntuetako bat. Batzuetan, eta zure alorraren arabera, hornitzaile bat baino gehiago edukitzea komeni izaten da. Une aproposa da ematen dizkizuten zerbitzuen truke ordaintzen duzun prezioa egokia den eta emate-epeak betetzen diren ebaluatzeko eta kalitate-ratioak alderatzeko. Hausnartu zergatik jarraitzen duzun hornitzaile berberarekin: inertzia hutsez ala benetan gainerakoen aldean hoberena delako. Irailean gaudela eta oraindik egunerokoak irentsi ez zaituela aprobetxatuz, egin lekua agendan beste ordezkari komertzial batzuei.

Irten habiatik mundu digitalera

Egia da offline mundua habia gozo eta erosoa dela; baina, mundu digitalerako jauzia uste duzuna baino errazagoa da, eta negozio-aukerak mugarik gabe biderkatzen ditu. Orain dela ia hamar urte plazaratu zen orduko iraultza digitala laburtzen zuen esaldia: «Interneten ez bazaude, ez zara ezer». Gaur egun esaldi hori zaharkituta dago: Interneten egotea ez da nahikoa; horretaz gain, nortasun digital indartsua ere eduki behar dugu, gure bezero potentzialen aurrean ahalik eta hobekien agertzeko. Negozio guztiek, nahitaez, webgune erakargarria, dinamikoa eta eguneratua eduki behar dute; baina, gainera, Internetek eskaintzen dituen baliabideak aprobetxatu behar dituzte, beren produktu eta zerbitzuetan interesa izan dezaketen pertsonak errazago erakartzeko. Aprobetxatu garai hau zeure aktibo digitalak doitzeko, negu gorria heldu aurretik.

Jantzi negua kolorez. Izan zaitez ikusgarri

Interneten egotea funtsezkoa bada, publizitate digitalean egindako inbertsioa bultzada handia izango da zure produktu-zorroa koloreztatzeko eta bezero berriak erakartzeko. Gaur egun ez da diru askorik behar marketin-estrategia ona burutzeko: kostu txikiko kanpainen bidez inpaktu nabarmena lor dezakezu. Horretarako, aholkularitza eta pazientzia pixka bat beharko dituzu; beraz, jar zaitez abian ahalik eta lasterren.

Eman izena merkataritzaren maratoi-aldian

Garai ezin hobea izan daiteke, bulegotik irten, hankak astindu eta kalean merkataritza-prospekzioari ekiteko. Sarri askotan, informazio gabeziak gure negozioaren hazkundea mugatzen du. Horregatik, komeni izaten da gure produktuak nora eta nori bideratu hobeto jakiteko baliabideak jartzea, merkatu guztiak kontuan hartuta: tokikoa, nazionala eta nazioartekoa.

Garrantzitsua da zure bezero potentzialentzat interesgarriak diren ekitaldi, hitzaldi eta gertaeretan parte hartzea. Eta halako jarduerak biderkatu egiten dira uda ondoren. Sortu lan-sare bat edo egin networkinga zeure burua eta zeure negozioa ezagutzera emateko, gainerakoengandik ikasteko eta lankide, bazkide edo inbertsiogile berriak aurkitzeko. LABORAL Kutxak zeure enpresaren datuak nonahi eta noiznahi eskuratzeko tresnak eskaintzen dizkizu; adibidez, Gestiolan. Gainera, Gaztenpresak zure helmugak lortzen lagun zaitzake, mentoring eta aholkularitza programei esker.

Prest duzu dena zeure negozioari bultzada bat emateko?

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...

2025-02-10 01:51:14