×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Reina Margarita: bertako produktuak, gourmet kosmetika

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Basaranak, mahatsa, olioak… Inguruak eskaintzen dituen aukerak ederki aprobetxatzen ditu Reina Margaritak; produktuen ingurukoak ez ezik, bestelakoak ere bai. Adibidez, Laboral Kutxan mailegu bat eskatu zuten hartan, negozioari ekiteko, behin betiko bultzada eman zioten Atlantikoaren beste aldetik ekarritako ideia hari: gourmet kosmetika, artisau erara egina.

Zalantzarik gabe, hura izan zen proiektuaren inflexio-puntua, “azkar erantzun zigutelako, gugan konfiantza ipini zutelako eta proiektua gogoko zutela adierazi zigutelako”, diosku Ariela Politok. Argentinakoa da Ariela, eta Nafarroara iritsi orduko ikusi zuen hango produktuak aukera bikaina zirela bere ideia garatzeko: lurrak ematen dituen produktuetan oinarritzen den kosmetika.Algunos de los productos de cosmética de Reina Margarita.

“Aspalditik” ari zen Ariela zeregin horretan, baina beste sektore batean, dermokosmetika deritzonean. “Argentinan, sektore farmazeutikoan jarduten nuen horrelako produktuak formulatzen”. Ahabiak erabiltzen nituen gehienbat; hona etorri nintzenean, berriz, zer erabil nezakeen hasi nintzen ikertzen, eta basaranekin egin nuen topo.

Horrela jaio zen Reina Margarita. “Uste dut ideia horrek bultzatu zuela Gaztenpresa Fundazioa nire proiektuaren alde egitera. Albiste pozgarria izan zen niretzat. Negozio bati ekitean, bankurik banku ibiltzea izaten da gauzarik nekagarriena; aldiz, zugan konfiantza dutela ikustea baino motibazio hoberik ez da izaten”, dio.

Laster jarri zen martxan proiektua eta, harrezkeroztik, produktu-sorta zabala eskaintzen du Reina Margaritak, “betiere garapen jasangarriaren ikuspegia aintzat harturik” eta “tokian tokiko produktuak” erabiliz. “Nafarroako gastronomia tradizionalaz baliatzen gara kosmetikoak egiteko. Dena da naturala, bai koloreak, bai usainak; ez dugu gehigarririk erabiltzen”, azaldu digu Arielak.

Artisau Kosmetika,  jarduera berezia

Hasiera besterik ez zen izan patxarana. Orain, era askotako produktuak egiten ditu Arielak, eta aukera are zabalagoa eskaintzeko asmoa du. Ardoterapiarekin lotura duten kosmetikoak ere baditu orain Reina Margaritaren eskaintzak, Lizarra aldeko osagaiz eginak gehienbat, bai eta oliba-olioa oinarri duten produktuak ere. Dena dela, berrikuntzarik handiena, seguruenik, beste hau du: “Eskualdeko upategietako hondakin-materialez egindako” mahats-olioa.

Nolanahi dela ere, Arielak ez El jabón de patxaran y aceite de oliva virgen extra es uno de los productos estrellla de Reina Margarita.du bertan gozo geratzeko asmorik, eta etengabe bururatzen zaizkio ideia berriak.  Lizarrako Teknologia Zentroan duen laborategitik, hasi da jada beste produktu batzuk begiz jotzen; txakolina, adibidez. Edari horrekin ari da probak egiten egun. “Laster joko dugu Astigarragako Euskal Sagardoaren Museora, gure produktua erakustera”, azaldu digu.

Orain arte jorratutako bideari jarraitzea, hori da helburua. Gourmet kosmetika eskaintzeaz gain, eskualde horretako ingurunera lotu nahi du, historia-saio labur batzuen bidez. Hala egin du, adibidez, Iratxeko monasterioan eta beste zenbait lekutan egindako dastaketa kosmetikoetan, eta arrakasta bereganatu.

“Jendeak jakin egin nahi du, eta guri, berriz, historia gustatzen zaigu. Zaletasun horretatik dator Reina Margarita izena, Nafarroako erregina ezkontidea izandakoarena, alegia”, argitu digu Arielak. Kontsumitzaileak esperientzia bat bizitzea da garrantzizkoena, Arielaren iritziz, ez bakarrik kosmetika kontsumitzea. Hori du bereizgarri, hain justu ere, Reina Margaritak.

 

 

 

 

 

 

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...

2025-02-10 00:32:05