×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Offline eta online marketin-estrategiak, zure negozioaren salmentak handitzeko

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Marketin-kontzeptuak definizio ugari ditu, sektoreko profesional bakoitzeko bana, ia-ia. Baina hiztegian begiratuz gero, honako definizio hau aurkituko dugu: “Merkatuaren azterketan oinarrituriko printzipio eta teknikak, merkaturatze-sistema egokiak ezartzea eta eskaria asetzea edo handitzea helburu dutenak”. Hau da, saltzeko teknikak dira. Hortik abiatuta milaka xehetasun gehi ditzakegu, baina, nolanahi ere, marketina eta salmentak kontzeptu banaezinak dira edozein negoziotan.

Iraultza digitalak, alabaina, tartetxo bat ireki du bi terminoen artean: gaur egun brandinga edo bezero-esperientzia (CX) helburu saihestezinak dira negozio guztietan. Are gehiago, kasu batzuetan kontzeptu horiek salmenta-helburuen gainetik kokatu dituzte, baina azken horiek negozio ororen aurreikuspenen artean daude oraindik ere.

Horregatik, garrantzitsua da zure negozioaren salmentak areagotzeko marketin-estrategiarik egokiena zehaztea. Izan ere, batzuetan horrela dirudien arren, guztia ez da marketin digitala: offline marketina baliabide indartsua da salmentak handitzeko, batez ere enpresa txiki eta ertainentzat eta autonomoentzat. Jarraian azalduko dizkizugu helburu hori lortzen lagunduko dizuten online eta offline tresnak.

Offline marketina

Aro digitalean bizi bagara ere, oraindik oso eraginkorrak diren offline marketin-teknika asko daude Ez al zara inoiz gelditu zure ibilgailuaren haizetakoan jarri duten panfletoa irakurtzen? Zuzeneko marketineko teknikarik oinarrizkoenetako bat da; zehazki bezero jakin batengana jotzea da estrategia, komunikabiderik edo publizitate-euskarri masiborik erabili gabe. Eta aproposa da negozio bat tokiko esparru mugatu batean ezagutzera emateko. Zuzeneko marketina dira, besteak beste, postontzietako banaketa eta lagin pertsonalizatuen bidalketa. Kasu horretan garrantzitsua da datu-base egokia izatea, eguneratutako informazioarekin, bezerogaiengana iristeko. Marketin zuzena da, halaber, telefono bidezko marketina, bai igorlea eta bai hartzailea. Telefono bidezko marketina igorle gisa egiteko, agenteek ondo prestatuta egon behar dute eta datu-base bikaina erabili, igorri nahi den mezua edo salmenta bezeroa gogaitu gabe helarazi edo burutu ahal izateko. Bigarren multzokoak dira, berriz, 900 telefono-zenbakiak, informazio-zerbitzuak edo bezeroei arreta eskaintzekoak.

Direktorio fisikoak ere zure negozioa ezagutzera emateko modu bat dira, erabiltzaileek behar bereziren bat dutenean jotzen baitute horietara. Baina oraindik ere sarri erabiltzen diren arren, ohitura hori galtzen ari da, jendeak gero eta gehiago jotzen baitu interneteko bilatzaileetara horrelako kontsultak egiteko. Marketineko baliabiderik eraginkorrenetakoen artean daude, halaber, irratietan eta telebistetan edo beste komunikabide batzuetan kontratatutako publizitate-tarteak eta formatu handiko publizitatea. Adibidez, kartelak, posterrak, roll-up direlakoak eta abar. Baliabide horiek erabiliz gure marka ia leku guztietan ikus dadila lortu nahi dugu. Eraginkorra izan dadin, formatu handiko publizitateak oso deigarria izan behar du ikusleentzat; bestela, ez da nabarmenduko eta ez du ezertarako balioko.

Marketin-teknika jakin batek sormena eta irudimena muturrera eramaten ditu, komunikabide handietatik at jardunez: gerrilla-marketina da. Estrategia horrek hiriko gune jakin batzuk aprobetxatzen ditu, zebra-bideak edo jarlekuak, adibidez, edo autobus publikoak, irudiekin jokatu eta publizitate-mezu harrigarri eta bikainak bidaltzeko. Baina enpresa handiek bakarrik izaten dute horrelako gune publikoak kontratatzeko ahalmena; hori da arazoa.

Ekintza horiek guztiak eraginkorrak dira berez, baina zalantzarik gabe, offline formatua eta digitala uztartzen dituena da marketin-estrategiarik onena. Batuketa horrek salmenta-emaitzak hobetzeko aukera emango dizu, baita xede duzun publikoaren artean are ezagunagoa izateko beta ere. Gogoratu jende askok, inpaktua offline jaso ondoren, internetera jotzen duela zerbitzu edo produktu bati buruzko informazio gehiagoren bila.

Online marketina

Eremu digitalak berezko izaera du, eta estrategia zehatzak beharko dituzu zure marka ezagutzera eman eta sustatzeko, eta, era berean, zure negoziorako bezero berriak erakartzeko. Ekintzaile zarenez, badira ekintza batzuk abian jarri behar dituzunak zure negozioa ikusgarriago egin eta salmentak areagotzeko.

Lehenengoa web-orri egokia edukitzea da. Saltzen lagunduko dizun erakusleihoa izango da. Web funtzional eta erakargarria sortzeko eman beharreko pausoak azaldu genizkizun lehenago ere, baina gogoratu bezeroari zure produktuari buruz eman nahi diozun funtsezko informazioa sartu behar duzula orrialdeko edukietan. Eta, gainera, bilatzaile nagusietan azaltzeko egoki optimizatuta egon behar duela.

Bilatzaileetan SEM publizitate-kanpaina ona ere egin beharko duzu: estrategia eraginkorra da eta epe luzera merke atera dakizuke. Gogoan izan egunero 3.500 milioi bilaketa inguru egiten direla bilatzailerik erabilienean. Bilatzaileetako marketinaren berezko osagarria sare sozialak dira. Zure negozioaren sukurtsala interneten etengabe zabalik izateaz gain, sareak bi norabideko nahitaezko komunikazio-kanala dira gaur egun. Eta, gainera, zure negozioa sustatu dezakezu sareetan publizitate-kanpaina errazak sortuta. Eta sare sozialez ari garela, kontuan izan behar duzu, halaber, influencer deiturikoen bidez ere indartu dezakezula zure marketin-estrategia.

Horrenbestez, gainbegiradatxo bat eman diegu online eta offline marketin-teknikei. Baina nola egingo dituzu salmentak? Denda fisikoa izango duzu edo online saltokia? Edo biak? Galdera horren erantzuna gero eta argiagoa da: aukera baduzu, denda fisikoa eta online salmenta-atari bat izatea da onena. Negozio tradizionaletan salmenta elektronikoak dituen abantailen berri eman genizun aurreko batean. Edonola ere, kontuan izan behar duzu mundu globalizatu honetan asko direla interneteko bozgorailuari esker urrats erraldoia eman duten denda txikiak. Zure e-commerce zerbitzua erraz optimizatuta eta zure zerbitzuari edo produktuari buruzkoak egoki itzulita, sarea iristen den leku guztietara hel zaitezke.

Eta jarraibide erraz hauez gain informazio gehigarri berezia behar baduzu marketin-kanpaina garatzeko edo zure negozioa indartzeko, behar duzun guztia Gaztenpresan eskaintzen dizugu. Prestakuntza-tailerrak antolatzen ditugu, eta mentoring-programak, profesionalik onenen laguntza jaso dezazun. Zure zain gaude.

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...