×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Nola kalkulatu zure negozioaren errentagarritasun-atalasea?

umbral-rentabilidad
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Zure negozioa martxan jartzeko orduan, kontuan hartu beharreko hainbat aldagai daude. Zure ideiak antolatu eta negozio-plan bat egin duzu ekiteko baldintzak hobeak izan daitezen. Badakizu zer egin nahi duzun, baita zure jarduera nola garatu ere. Hori guztia oso garrantzitsua da, baina lehen alderdi erabakigarria zure enpresak merkatuan aurrera jarraitzeko behar duen salmenta-zifra jakitea izango da.

Kontuan hartu beharreko alderdiak

Horri errentagarritasun-atalasea lortzea deitzen zaio. Hura kalkulatzeko, zenbait datu jaso behar dituzu. Zure ibilbidea abian jartzeko prest bazaude, etorkizuneko zure enpresak gainditu beharko dituen gastuen aurreikuspena egin behar duzu; eta zure negozioa dagoeneko abian bada, jardueraren ustiapen-kontua ezagutu behar duzu.

Negozio guztien helburua irabaziak lortzea da, noski, baina lehen fase honetan −jarduera abiarazten duzunean−, gastuei aurre egiteko nahikoa saltzea izango da zure lehen erronka, zure oreka-puntura edo errentagarritasun-atalasera iristea, alegia. Buruan izan behar duzun planteamenduak garbia izan behar du:

Emaitza (Irabaziak edo Galerak) = (Diru-sarrerak edo salmentak) – Gastuak

Salmentak < gastuak badira _____ Galera

Salmentak = gastuak badira _____ Oreka-egoeran egongo zinateke

Salmentak > gastuak badira _____ Irabaziak

Errentagarritasun-atalasearen kasuan, oreka horretara iristeko egin behar ditugun salmentak kalkulatu nahi ditugunez, eskema honako hau izango litzateke:

           Salmentak = Gastu Finkoa + Gastu Aldakorra

Gastu finkoek zure negozioa irekitze hutsagatik ordaindu behar dituzun gastu guztiei egiten diete erreferentzia, baita ezer saltzen ez baduzu ere. Atal honetan sartzen dira, esaterako, lokalaren alokairua, gizarte-segurantzako ordainketak eta soldatak, eta, jakina, argia, telefonoa, aseguruak, aholkularitza-tasak eta abar.

Bestalde, gastu aldakorrak salmentarekin zuzenean lotuta dauden eta zure produktua merkaturatzen duzunean bakarrik sortzen diren gastuak dira, ezer saltzen ez baduzu, ez baituzu horrelako gasturik sortzen. Salmenten ehuneko baten gisa kalkulatzen dira beti, eta saltoki baten kasuan, salmentan jarriko dituzun produktuek zenbat balio duten hartu beharko litzateke kontuan: hura erosi, dendara eraman, eta abar.

Ez nahastu kostuaren eta gastuaren artean, baina hemen, gastua deituko diogu guztiari.

Horrela, gure formula honela geratuko litzateke:

     Atalaseko salmentak = (Gastu Finkoa / Marjina Gordinaren %). Marjina Gordina = Salmentak – Gastu aldakorrak

 

Adibide erraz bat

Demagun arropa-denda bat duzula. Jantzi bakoitzak 10 € balio baditu, irabazi nahikoak lortzeko hura prezio altuagoan saldu beharko duzu, noski. Normalean, kostua 2,5ekin biderkatzen da, eta, beraz, 25 euroren truke salduko zenituzke jantziak.

Hurrengo urratsa gastu aldakorra kalkulatzea izango litzateke, eta, arestian esan dugun moduan, hura ehuneko baten arabera kalkulatuko da. Zifra hori lortzeko modurik errazena kostuaren prezioa (kasu honetan, 10 €) salmenta-prezioarekin (25 €) zatitzea da. Eragiketa horren emaitza 0,4 edo % 40 izango litzateke. Horrenbestez, gure produktuaren marjina gordina % 60koa izango litzateke.

Baikorrak garenez, lehenengo urtean 100.000 €-ko salmentak izan dituzula eta gainerako gastu finkoak 29.200 €-koak izan direla pentsatuko dugu; gero, zenbateko horiek ustiapen-kontu batera eraman beharko ditugu. Horrela, eta aurreko guztia kontuan hartuta, honela geratuko litzateke:

umbral-rentabilidad-eus

Orain, honako galdera hau egin behar diozu zure buruari: zenbat saldu behar dut gutxienez?

Atalaseko salmentak = Kostu Totala (29.200) / Marjina Gordina (% 60) = 48.667 €/urtean

 

Baina, zenbat saldu behar duzu hilean? Demagun denda 11 hilabetez irekitzen duzula eta beste bat oporretarako gordetzen duzula.

Hileko salmentak = 48.667/11 = 4.424 €/hilean

 

Eta zenbat saldu behar duzu egunean? Negozioa astelehenetik ostiralera irekitzen baduzu, kalkulatu hura hilean 22 egunetan egongo dela publikoarentzat irekita.

                     Eguneko salmentak = 4.424/22 = 201 €/egunean

 

Zenbat unitate dira, bakoitza 25 €-tan saltzen badut?

Saldutako unitateak = 8 jantzi

Horrela, zure negozioaren errentagarritasun-atalasea izango duzu. Jantzi bakoitza 25 €-tan merkaturatzen baduzu, 8 unitate saldu beharko dituzu egunean 200 euro lortzeko.

Hori bai, datu hori ezagutu ostean, oso garrantzitsua da zure buruari honako galdera hauek egitea: Zenbat saltzen du lehiak inguru horretan? Erraz sal ditzakezu 8 jantzi egunean? Zenbat bezero behar dituzu? Zenbat denbora beharko duzu hori lortu ahal izateko?

 

Egin zure kalkuluak

Zure datuekin lehen probak egin ahal izateko, eredu xehatu bat duzu hemen dagozkion kalkuluak egiteko. Urdinez dauden laukietan jasotako balioak bakarrik aldatu beharko dituzu aldaketek kostuetan nola eragiten duten ikusteko. Gainera, zerbitzuen negozio bat ireki baduzu, aplikazio hau erabil dezakezu zure lana errentagarria izateko zenbateko diru-sarrera behar duzun kalkulatzeko.

Edonola ere, zalantzaren bat izanez gero, gogoratu Gaztenpresan beti izango duzula aholkulari-talde bat laguntzeko prest. Irabaziak azkar lortzeko gaitasuna produktuaren edo zerbitzuaren araberakoa da, jakina. Zifrek ez dute iruzurrik egiten, baina ez ezazu presarik izan erabakiak hartzeko orduan. Ekitea iraupen-lasterketa bat da, ez esprint bat.

Post gehiago irakurri.

Otsaila 23, 2023
Iazko abenduaren 23an argitaratu zen BOEn enpresa emergenteen ekosistema sustatzeari buruzko legea, startupei buruzko lege bezala ezagunagoa dena. Estatua pertsona ekintzaileentzat eta horrelako negozioetan interesa duten inbertitzaileentzat helmuga erakargarri bihurtu dadila lortzea da arau berri honen helburua, hau da, enpresa berritzaile sortu berrietan, oinarri teknologikoa dutenetan, hazkunde bizkorrekoak direnetan eta negozio-eredu eskalagarri bat dutenetan interesatuta...
Otsaila 17, 2023
Aurten ere, Gaztenpresaren Astelehen Digitalak itzuliko dira, marketin digitaleko “No te pierdas en las redes” agentziak online ematen dituen prestakuntza-saioak. Saio hauetan, zure negozioaren eremu digitalarekin lotutako gaiak eguneratu ahal izango dituzu. Ordu edo ordu eta erdi inguruko iraupena duten tailer horietan, zure negozioan erantsi ditzakezun baliabide digitalen ikuspegi orokorra lortuko duzu. Izan ere, kontua...
Azaroa 30, 2022
Estatuko enpresen erdia baino gehiagok azken urtean zibereraso bat jasan dutela onartzen dute. Ezagutzen zenuen datu hau? Ezagutzen dituzu Phising, Vishing edo Smishing kontzeptuak? Artikulu honetan, Lautik IT Solutions hori eta askoz gehiago kontatu digu. Konponbide teknologikoetara eta eraldaketa digitalera bideratutako enpresa honek iaz Gaztenpresaren mentoretza-programan parte hartu zuen. Zibersegurtasunaren Eguna dela eta, negozio bat...
Iraila 16, 2022
Ekintzailetzaren igerilekuan murgildu aurretik, urik badagoen egiaztatu beharra dago; gure kasuan, horrek esan nahi du arrisku-analisia gauzatzea eta negozio-plana egitea. Gogoan izan ezazu negozio-plana edo enpresa-plana oso tresna baliagarria dela eta laburbildu behar duela enpresa-proiektu berria nolakoa den eta jaso egin behar dituela negozio arrakastatsu bihurtuko duten helburuak, identitatea eta funtzionamendua. Gainera, une oro gidatuko...
Uztaila 29, 2022
HALO Donostia hiru erizain elkartzetik sortutako proiektua da; hirurek ekiteko gogoa zuten, eta bereziki, erizaintzako zein dermoestetikako sektoreko egungo eskaintzari buelta emateko asmoa. Kooperatiben hilabetean, Halo Donostia-tik eman digute haien historiaren eta lehen urratsen berri.   HALO Donostia “estetika aurreratuko tratamenduetan espezializatutako erizaintza-zentro” moduan definitzen da. Azalduko zenigukete zertan datzan, eta zein den zuen balio...
Uztaila 15, 2022
Modu juridiko askotan gauzatu daitekeen proiektu ekintzaile bat: autonomoa, sozietate mugatua, kooperatiba… Ingravity Dreams elkarrizketatuko dugu Kooperatiben Nazioarteko Eguna dela-eta, Gaztenpresaren eskutik bere enpresa-ibilbideari ekin zion abereen ongizatera zuzendutako zentroa, hain zuzen ere.   Zer da Ingravity Dreams eta nola sortu zen? Abereen ongizatea da Ingravity Dreams. Gure abereak fisikoki indarberritzeko teknika naturaletan espezializatutako lekua,...