×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Nola indartu zure marketin-estrategia influencer deiturikoen bitartez

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

2007an, Kate Middleton izeneko neska gazte batek TopShop firmako soineko estanpatu eta sinple bat jantzi zuen bere 25. urtebetetzea ospatzeko. Urtebeteko harreman estraofiziala besterik ez zeraman Ingalaterrako Guillermo printzearekin. Baina argazki horiek argitaratu eta, egun bakar batera, Erresuma Batuan guztiz agortu zen jantzita zeraman soinekoa.

Ordudanik, Kate Middleton marketin-tresna indartsua bihurtu da, berak nahi gabe: konjunto edo osagarri batekin agertzen den bakoitzean, publikoak agortu egiten ditu ordu gutxi batzuetan. Influencer indartsu bat jaio zen, edozein firmaren ametsa lortzeko gai zena.

Cambridgeko dukesaren pertsuasio komertzialerako gaitasuna duten oso pertsona gutxi daude, eta are gutxiago doan egiten dutenak, baina, azken urteetan, fenomeno hori oso aukera garrantzitsua bihurtu da enpresa jakin batzuentzat, sare sozialei esker.

Zer da influencer bat eta nola lagun diezazuke zure negozioan?

Influencer bat gai jakin batean pertsona askorentzat erakargarria eta sinesgarria izan daitekeen pertsona bat da; jarraitzaileek haren ekintzak imitatzen dituzte edo haren ekintzek jarraitzaileen portaeran eragina dute.

Iraultza digitalak eta sare sozialek marketinerako funtsezko erreminta bihurtu dute irudi hori.

Produktu eta zerbitzu gehienak influencer baten bitartez susta daitezke. Gauza bat bakarrik izan behar dugu garbi: helburua, pertsona egokiak aukeratzea eta horiekin harremanetan jartzea.

Marka handiek pertsona ezagunak kontratatzen dituzte beren irudia izan daitezen, baina horretarako diru-kopuru handiko kontratuak egin behar dira. Zure kasua beste bat bada, enpresa txiki bat baduzu eta irudi hori esploratu nahi baduzu, influencer baten laguntzarekin honako helburu hauek lortu ahal izango dituzu:

  1. Marka berri bat merkaturatzea. Zure negozio berriak izango duen ibilbidearen egintza garrantzitsuenetako baten aurrean gaude. Eta, horregatik, ondo aukeratu behar duzu zure enpresa irudikatuko duen pertsona, zure markaren jaiotza haren irudiarekin eta jarduerarekin lotuta egongo baita.
  2. Produktu edo zerbitzu bat aurkeztea. Influencer batek zure produktu berria sustatzen lagunduko dizu, harekin konprometituko da eta diseinatu duzun estrategiaren partaide izango da.
  3. Markako ekintzak egitea. Momentu jakin batzuetan, kanpaina bati bultzada txiki bat eman behar izatea gerta liteke, sustapen-ekintza baten bitartez, adibidez; horrelakoetan, pertsona ezagun bat oso lagungarria izango zaizu hori lortzeko.
  4. Ekitaldietarako laguntza. Mota horretako ekitaldi sozialak ezin hobeak izaten dira pertsona horiek beren jarraitzaileen artean sustapen-pilula eraginkorrak jaurti ditzaten. Gainera, urtebetetze-festek edo ospakizunek hainbat profiletara jotzeko aukera emango dizute.

 

Helburua ezagutu ostean, aukera dezagun influencerra. Horretarako, hark hainbat ezaugarri bete behar ditu:

  • Gure markarekin bat datorren eta harekin konprometituta egongo den profil bat izan behar du. Gure negozioa irudikatuko duten eta gure marka edo zerbitzua gomendatuko duten pertsonak bilatzen ari gara. Horregatik, irudi eta balio jakin batzuk partekatu behar ditugu,  eta pertsona horiek gure markarekiko konpromisoa izan dezatela lortu behar dugu.
  • Interakzioak argitalpenekin. Ez hartu kontuan follower-kopurua bakarrik: gaur egun robotak erabiltzen dira, jarraitzaileak erosten dira eta kontu faltsuak edo inaktiboak erabiltzen dira benetakoak baino zifra oparoagoak eskaintzeko. Irizpideak kualitatiboa izan behar du beti: like-kopurua, iruzkinak, erantzunak, gogokoenak… Dena, engangement hori lortzeko.
  • Aldian behin kalitatezko argitalpenak egitea. Plataforma dena dela, edukiek aldizkakoak izan behar dute eta gure produktuek duten bezainbesteko kalitate izan. Ondo zaindutako eta gustu handiko argazkiak; behar bezala egindako bideoak; eta testu zehatzak, egituratuak eta akasgabeak. Zure markarentzat eskatzen duzuna, ez gehiago ez gutxiago.

Kanpainaren helburua zein den eta zein influencer-ekin lan egin nahiko zenukeen erabaki baduzu, harekin harremanetan jartzea bakarrik falta zaizu. Influencer eta enpresen artean bitartekari gisa jarduten duten web espezializatuak daude. Horien artean, Heepsy, Coobis,  Brantube, Socialpubli eta Kasitoko ditugu; Azken hau, Gaztenpresarekin elkarlanean aritu da. Mota horretako tresnek behar dituzun influencerrak aukeratzen lagunduko dizute, denbora eta lan asko aurreztuz.

Era berean, marketin digitaleko agentzietara jo dezakezu, baina amaierako faktura nabarmen handituko duten bitartekaritza-tarifa bat kobratuko dizute.

Zuk zeuk ere egin dezakezu, zuzenean: Ekiteko prestatu eta buru-belarri has zaitezke lanean; kalkulu-orri bat prestatu eta, denbora igaro ahala, zure markarekin bat datozen influencerren zerrenda bat egin dezakezu, eta horien harremanetarako datu publikoak jaso. Aukera ekonomikoa da, baina oso neketsua.

Eta gogora ezazu Gaztenpresak mintegi tematikoak eskaintzen dizkizula zenbait esparrutan izan ditzakezun zalantzak argitzeko eta zure lana hobetzeko.

 

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...

2025-02-07 12:53:12