×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Nola egin dezaket nire produktuaren edo zerbitzuaren aurrekontua? Zure lanaren prezioa kalkulatzeko jarraibideak

como-hacer-presupuesto
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Zenbat kobratu behar dut nire lanagatik? Aurrekontu bat eskatzen badidate, nola egingo dut? Lanorduen kalkuluaren arabera edo burututako zerbitzuagatik? Nola jakin dezaket egin dudan aurrekontua garestia ala merkea den?

Norberaren kontura lan egiten baduzu, oso ohikoa izango da zure buruari galdera horiek eta antzekoak egitea aurrekontu bat eskatzen dizuten bakoitzean. Izan ere, zaila da jarduera profesional guztietarako balio duen erantzun bat ematea: adibidez, ez da gauza bera webguneak garatzea eta edukiak sortzea, eta diseinu grafikoan aritzen den pertsona batek ezin du argazkigintzan lan egiten duen baten aurrekontu bera eskaini. Sektore profesionalen artean dauden aldeak gorabehera, badira aurrekontu egokia eta bidezkoa egiten lagunduko dizuten jarraibideak; hau da, aurrekontua zure gaitasun eta ahalegin profesionaletara egokitu eta, gainera, zure bezero potentzialentzat egokia eta erakargarria izan dadin.

Ez garestia eta ez merkea

Kontuan izan aurrekontu merkeegia egiten baduzu kostuak ez estaltzeko arriskua izango duzula, edo, gutxienez, zure lanari irabazi argirik atera gabe indarrik gabe gera zaitezkeela. Eta, aitzitik, aurrekontu garestia egiten baduzu, bezero potentzial bat galtzeko arriskua izango duzu, eta, galduz gero, oso litekeena da inoiz ez berreskuratzea.

Gakoa da zenbateko egokia aurkitzea, oinarrizko lau alderdi hauek estaliko dituena, zure jarduera errentagarria izan dadin:

  • Lana bera egitea.
  • Zeregin hori egiteak dakartzan gastuak.
  • Autonomo edo ETE gisa zure jarduerak sortzen dituen kostuen zati bat.
  • Lortu nahi dituzun irabazien zati txiki bat.

Zer hartu behar duzu kontuan aurrekontu bat egiteko?

Zure lanaren prezioaren kalkulu egokia egiteko, formula erraz bat dago, funtsezko hiru urrats dituena. Hona hemen urratsok:

  1. Zehaztu zure diru-sarrera gordinen helburua.

Imajinatu, kalkuluak egin ondoren, zure helburua urtean 31.500 euro gordin lortzea dela.

  1. Kalkulatu gastu finkoak. Horien artean daude:
    • Telekomunikazio-gastuak: 50 €
    • Aholkularitza: 50 €
    • Autonomo-kuota. Gutxienekoa ordaintzen baduzu, 2021ean 286,15 eurokoa izango da hilero, maiatzaren 31ra arte. Ordutik aurrera, zenbateko hori eguneratu eta 289 eurokoa izango da.
    • Bulegoa. Telelana aukeratu baduzu, elektrizitate-gastuen zati bat hartu ahal izango duzu kontuan, hilean 15 euro inguru.

Guztira, 401,15 euro hilean; biribilduz gero, 4.812 euro urtean.

Hau da, gure urteko fakturazio-helburua 36.312 eurokoa da, edo hileko 3.301 eurokoa 11 hilean, oporretako hilabetea kontuan hartzeko.

  1. Zehaztu zure lanorduaren prezioa. Egunean benetako lan-denbora sei ordukoa bada batez beste, 120 orduko guztizko lana lortuko dugu hilean. Lanaldiaren gainerako denboran, zeregin osagarriak egingo ditugu. Orain, hileko fakturazioaren helburua (3.301 euro) benetako ordu-kopuruaz (120) zatitu behar dugu, besterik ez.

Beraz, lanorduaren prezioa 27,50 eurokoa da; jakina, BEZa sartu gabe.

Gehitu beharreko beste elementu batzuk

Itxurazko kalkulu erraz hori egiten amaitzeko, zenbait gogoeta hartu behar dira kontuan:

  • Lanerako kalkulatutako denbora. Aurrekontu itxia aurkezten baduzu, zenbat ordu beharko dituzun kalkulatu beharko duzu, eta, horretarako, esperientzia behar da. Kronometro bat erabiliz, erraz kalkula dezakezu benetan zenbat denbora behar duzun lan jakin bat egiteko; horri esker, tarifa-zerrenda bat egin ahal izango duzu. Kasu honetan, demagun 10 ordu direla.
  • Ezustekoetarako ehuneko bat, % 10 ingurukoa izan daitekeena; hau da, ordubete.
  • Bezero-kudeaketarako beste ehuneko bat, hori ere % 10ekoa; hots, beste ordu bat.

Guztira: 12 ordu x 27,50 €/h = 330 euro.

  • Gehitu nahi dugun irabazi-marjina % 10ekoa izango da. Beraz, gure enkarguaren guztizko aurrekontua hau izango da: 330 euro + % 10 (33 euroko irabazia) = 363 euro.

Eta, ahal bada, lehiakideen tarifak eta zure bezero potentzialen baliabideak ere hartu behar dituzu kontuan, zure prezio-tarteak zure balio-proposamen espezifikoa barne har dezan, baina, betiere, merkatua ordaintzeko prest dagoena albo batera utzi gabe.

Kalkulu horiek egindakoan, zure bezero potentzialengana jo, zure lanak ekarriko dizkien abantailak ulerrarazi eta aurrekontu pertsonalizatua egin beharko duzu, besterik ez.

Eta kontuan izan bisita egin ahal diguzula zure jarduera ekintzailea garatzean sortzen zaizkizun zalantzak argitzeko, bai negozio berri bat prestatzen ari bazara, bai martxan dagoena bultzatzeko laguntza behar baduzu. Zatoz nahi duzunean!

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...