×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Nire negozioaren kokapena ondo aukeratzeko aholkuak

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Negozioa aurrera ateratzeko prest duzu dena: ideia, finantzaketa, langileak… Zerbait falta da, ordea: non kokatuko gara? Pentsa dezagun: errentagarria izango da saltxitxa-ogitartekoak saltzeko postua industria-nabe baten teilatuan ipintzea? Edota zapata-denda hondartza ondoan? Prestatu kalean gora eta behera ibiltzeko, higiezinen iragarkiak irakurtzen. Alabaina, ez zaitez tuntunean ibili. Aukeratu baino lehenago, elementu ugari hartu behar dituzu aintzat.

Esadazu zer saltzen duzun, eta non kokatu esango dizut

Sektore batzuetan, komenigarria da komunikazio-azpiegitura handien ondoan egotea, bidalketa bakoitzak zure onetik ateratzea nahi ez baduzu behintzat. Etxetresna elektriko handiak edo makineria pisutsua banatzen baduzu, salgaiak biltegiratzeko nabe handi bat beharko duzu, autobiderako, porturako eta trenbiderako sarbide zuzen eta bizkorrarekin. Alabaina, mikrotxipak fabrikatu eta Asiako hego-ekialdean saltzen badituzu, has zaitez hegazkinen zaratara ohitzen, zure etorkizuneko bulegoak aireportu baten ondoan egon beharko du eta. Mugitzen duzun salgai motak zehaztuko du hirigunean kokatzea komeni zaizun ala, guztiz bestela, zama-lanetarako eremu zabala eta autobide baterako sarbide zuzena behar dituzun. Eta azpiegitura bakarra izan beharrean, bi azpiegitura badituzu hurbil, askoz hobeto: horri esker B plana izango duzu, eta behar izanez gero, bidalketa bideak dibertsifikatzeko aukera ere bai.

Hurbil egon arren, zonalde bata eta bestea ez dira berdinak

Zer ingurutan komeni zaizu kokatzea? Hiriguneko oinezkoentzako kale batean, alokairua altuagoa izan arren, edota hiri aldirietan, aparkalekua erraz aurkitzeko eta ibilgailu-fluxu handia hartzeko aukerarekin? Zorrotz aztertu zure bezero potentzialen profila eta zure negozioaren eguneroko beharrak, askotan xehetasun horiek arrakasta izaten laguntzen baitute. Hirigunea garestiagoa da baina pertsonen fluxua erraztuko dizu; erdigunetik urrun bazaude, berriz (hala nola merkataritza-zentro batean), bezeroak konbentzitu beharko dituzu autoa hartu eta zure negozioraino joan daitezen. Hori lortzeko gai izango zara?

Hain garrantzitsua ote da hornitzaileen alboan lan egitea?

Aintzat hartu behar duzu zer punturaino den garrantzitsua zuretzat hornitzaileetatik hurbil lan egitea. Pentsatu zenbat aurrezten duzun eskaera bakoitzeko garraioan, eta horretarako bezeroak galdu behar ote dituzun. Imajinatu botilako ur mineralaren negozioa eratzen duzula… Iturburutik ahalik eta gertuen egotea da zentzuzkoena, ezta?

Lehiakideak hurbil izan behar dituzu?

Zorakeria begitantzen bazaizu ere, pentsatu zer diren zuretzat lehiakideak: ahalik eta urrunen eduki nahi dituzun etsaiak dira, ala zure jarduerari on egingo dioten aliatuak? Pentsatu sektore batzuek elkar elikatzen dutela eta aspaldi asmatu dela sinergiaren kontzeptua. Moda-saltokiz betetako kale komertzial batean irekitzen baduzu beste denda bat, errazagoa izango da bezeroak bertan sartzea, denda hori gainerako lehiakideetatik bakartuta balego baino. Eta alderantziz: elikagaien denda bat supermerkatu edo hipermerkatu baten ondoan irekitzen baduzu, hasi pentsatzen laster itxi beharko duzula.

Baduzu coworkinga egiteko interesik?

Inoiz entzungo zenuen coworking espazioei buruz hitz egiten: ekintzaileek eta star-upek geroz eta gehiagotan aukeratzen dituzte, espazio berean orotariko diziplina profesionalak biltzen direlako (normalean berrikuntzari lotutakoak izaten dira). Eskuarki, ekintzailetzaren aldeko apustua egin duten herri-erakundeek eta enpresek sustatutako eraikin adimendunetan egoten dira. Aukera interesgarri-interesgarria da, eta merkeena ere bai, gainera.

Bilatu espazio osasungarriak, egoera onean daudenak

Laneko segurtasuna funtsezkoa da. Horregatik, ziur egon behar duzu aukeratu duzun lokala egoera onean dagoela, jarduera-baimen guztiak dituela eta segurtasun-alorreko legeria betetzen duela. Ondo aztertu kontratuaren iraupena eta baldintzak: kuantifikatu lokala birgaitzeko lanen kostua, saiatu errentatzailearekin negoziatzen eta ziurtatu laster zure negozioak izango duen hazkundeari erantzuteko gai izango dela J.

Online denda eduki behar duzu?

Zure lan-alorrak eta produktuak ahalbidetzen badute, bai, zalantzarik gabe. Berdin dio saltegi fisikoa baduzu edo merkataritza-sektorera iritsi berria bazara: internetek erakusleiho birtual aparta eskaintzen dizu; milioika erosle potentzialengana iristeko gai da, eta oso diru gutxiren truke. Gaur egun badaude e-commerceko plataforma merkeak, erraz konfiguratzen direnak (Prestashop eta 1and1, besteak beste), baita zure stocka gestionatzeko era ugari ere: dropshippingetik hasi eta just-in-time gestioraino.

Orain ia prest duzu dena. Abian jartzea baino ez da falta. Gogoan izan Gaztenpresak mentoring eta aholkularitza zerbitzuak eskaintzen dizkizula zure jarduera hobetzen eta finkatzen laguntzeko. Ekiteko ordua da!

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...

2025-02-07 11:49:10