×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Networkinga egiteko eta gehiago erakartzeko aholkuak

GZT-Networking
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Ekintzaile, startup eta ETE-en arteko lankidetza enpresen hazkunderako formula eraginkorra bihurtu da, bereziki azken urteetan, eta are gehiago krisi-garaian. Hainbat enpresaren arteko lan estrategiko bateratuari esker, enpresek:

  • Zeregin jakin batzuk parteka ditzakete, hala nola komertziala, eta horrela, eraginkortasuna handitu eta gastuak murriztu ditzakete.
  • Beren jatorrizko zerbitzuak areagotu eta osa ditzakete, irtenbideen katalogo zabalagoa eskaintzeko eta bezero berriengana iristeko.

Izan ere, Afrikako esaera zahar batek dioen moduan, «azkar joan nahi baduzu, joan zaitez bakarrik, baina urrutira joan nahi baduzu, joan zaitez lagunduta».

Horrelako akordioak bilatu eta finkatzeko, gero eta ekintzaile eta enpresa gehiagok parte hartzen dute lan profesionaleko sareetan. Baina, zer da networkinga?

Abantailak

Networkinga estrategia bat da eta, haren bidez, harreman-sare bat ezartzen da, enpresa bati akordio profesionalak egiten laguntzeko helburuarekin. Gainera, harreman horiek negozioa hazten ere laguntzen dute. Besteak beste, networkingak honako aukera hauek ematen ditu:

  • Sektore bereko ordezkariekin esperientziak partekatzea.
  • Merkatuari buruzko ezagutza hobetzea eta negozio baten agerikotasuna handitzea.
  • Enpresa-harreman berriak sortzea.
  • Negozio-aukera berriak aztertzea.
  • Bezero potentzialak aurkitzea.​

Networking-motak

Networking-estrategiak bi motakoak izan daitezke:

  • Presentziala. Biltzarrak eta bestelako jardunaldi sektorialak leku ezin hobeak izan dira, denbora luzean, antzeko interes profesionalak dituzten pertsonek mota guztietako networking-estrategiak garatu ahal izateko. Osasun-krisiak presentzialtasun horretan eragin badu ere, eta azken urtean mota horretako topaketen kopuruak behera egin badu ere, oso formula eraginkorra izaten jarraitzen du.
  • Online. Digitalizazioari eta sare profesionalei esker, etxetik edo bulegotik irten gabe egin daiteke networkinga. Hainbat tresna daude zure estrategia gauzatu ahal izateko, honako hauek, esaterako:
  • LinkedIn. Besteak beste ezagutzak eta curriculumak partekatzeko, lanpostuak eskaintzeko eta zerbitzu profesionalak kontratatzeko sare profesional nagusia da. Lan-erakusleiho bat da, 700 milioi erabiltzaile baino gehiago dituena. Hona hemen LinkedIneko profil erakargarria prestatzeko aholku
  • Bebee. Negozioetarako lankidetza-plataforma honek harreman profesional berriak eraikitzen lagunduko dizu.
  • Womenalia. Emakumeen networking-sare bat da, eta emakumeen esparruan talentua agerian jartzea eta ekintzailetza sustatzea du helburu.

Networkinga egiteko aholkuak

Sare profesional eraginkor bat ezartzeko, aholku hauek oso lagungarriak izan daitezke harreman berriak egiteko eta kontaktuak formalizatzeko orduan.

  1. Aztertu zein ekitalditan parte hartu nahi duzun. Topaketa profesional batera joan aurretik, aztertu nor joango den eta zein hizlarik hartuko duten parte, eta bilatu gehien interesatzen zaizkizun pertsonak.
  2. Prestatu topaketak. Bilatu emango diren mintegien inguruko informazioa, zure enpresak egin litzakeen ekarpenei buruz hitz egiteko hizlariekin, edo elkarlanean aritzeko formulak aztertzeko. Murgildu sare sozial profesionaletan zure etorkizuneko kontaktuei aurpegia jartzeko eta haien azken argitalpenak ezagutzeko, izotzaldia urtzen lagunduko baitizute.
  3. Egin aurkezpen-txostenak. Ohiko bisita-txartelez gain, izan eskura zure negozioaren hainbat merkataritza-txosten, interesatzen zaizkizun pertsonei emateko.
  4. Jarri harremanetan. Ekitaldian zehar izotzaldia urtzea eta hainbat pertsonarekin harremanetan jartzea lortu baduzu, saiatu kontaktuari eusten, handik gutxira mezu elektroniko bat bidalita. Sare profesionalen bidez ere jar zaitezke harremanetan, LinkedIn bidez, esaterako.
  5. Saiatu hitzordu pertsonal bat adosten. Harreman pertsonalak birtualak baino askoz eraginkorragoak dira beti. Hori dela eta, interesatzen zaizkizun pertsonekin harremanetan jartzea lortzen duzunean, saiatu laneko gosari edo bazkari bat antolatzen eta, hartan, enpresa-harremanaren oinarriak zehazten.

Mentoringa, formula eraginkorra

Networkinga egiteko modurik eraginkorrenetako bat lankidetzarako eta aholkularitzarako guneak dira, hala nola Gaztenpresaren Mentoring Programa, Youth Bussines School (YBS) barruan. Esperientzia horrek harremanetan jartzen ditu negozioen munduan sartu berri den ekintzailea, batetik, eta bere proiektuak arrakasta izan dezan laguntzen dion mentorea, bestetik.

Baina, zer da mentore bat eta zer eginkizun betetzen du programa honetan? Mentorea enpresa-munduan ibilbidea duen profesional bat da, eta bere laguntza eta aholkularitza eskaintzen die, doan, beste ekintzaile batzuei, beren negozioan arrakasta izan dezaten. Profesional horiek ekintzaileen zerbitzura jartzen dituzte beren esperientzia eta denbora, gizarteari aurrera egiten eta lan-aukera berriak sortzen laguntzeko.

Mentoring programari edo ekintzailetzarekin zerikusia duen beste edozein alderdiri buruzko informazio gehiago behar baduzu, bisita gaitzazu. Zatoz, nahi duzunean!

Post gehiago irakurri.

Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...
Uztaila 30, 2024
Podcastaren hirugarren denboraldi honetan, ekonomian eta eragin sozialean sakondu dugu hainbat ekimen ekintzaileren bidez. Baina, nola neurtu eta ebaluatzen da inpaktu soziala? Galdera honi erantzuteko, denboraldiko azken atalean Jessica Pizarro Arteaga izan dugu, entitate eta enpresei gizartean eta ingurumenean benetan nola eragiten ari diren jakiten laguntzen dien ekintzailea. Txiletar honek jaioterrian hasi zuen bere ibilbide...